Intel CorporationAEBetako teknologia eta elektronika enpresa bat da, zirkuitu integratuen eta mikroprozesagailuen ekoizpenean espezializatua. Egoitza nagusia Santa Clara udalerrian du, Silizio Harana (Kalifornia). 1968ko uztailaren 18an sortu zuten Intel Robert Noyce eta Gordon Moore erdieroaleen aitzindariek, eta sarritan Andrew Groveren zuzendaritza exekutiboarekin eta ikuspegiarekin lotzen da. Enpresaren izena Integrated Electronics Corporation izenetik dator (ahiz eta ohiko akats bat izan "Intel" intelligence hitzetik datorrela esatea). Intel da gaur egun PC ordenagailu gehienetan erabiltzen diren x86 mikroprozesagailuen sortzailea eta ekoizlea. Denbora luzez mundu osoko zirkuitu integratuen ekoizle nagusia izan da; gaur egun bigarrena da, Samsung konpainiaren atzetik. Hala ere, munduko erdieroale ekoizle nagusia izaten jarraitzen du, urteko negozio-zifraren arabera.
Intel-ek Apple, Lenovo, Hewlett-Packard (HP) eta Dell konpainien ordenagailu eta gailu elektronikoei mikroprozesagailuak hornitzen dizkie.