Itsasontzi baten (telebista saioa)
Itsasontzi baten | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Ibon Gaztañazpi Maitena Salinas |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | PrimeTime Media SL |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Igandetan 22:00etan |
Emisioa | 2017ko uztailaren 9a – 2017ko urriaren 1a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 10 (9 + momenturik onenak) |
Audientzia | 19.700 ikusle (%2,7) |
Itsasontzi baten Ibon Gaztañazpi arraunlari ohiak eta kazetariak eta Maitena Salinas aktoreak gidatzen duten telebista-saioa da. ETB 1 katean euskaraz emititu zen. 2017ko uztailaren 9an estreinatu zen eta 2017ko urriaren 1ean amaitu. Bederatzi ataletan zehar, bi aurkezleek belaontzian Euskal Herriko kostaldea eta bertako jendea erakusten dute, besteak beste.[1]
Saioaren azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas aurkezleak bi hilabetez itsasoan bizi dira, Pilartxo izeneko belaontzian. Atal bakoitzean Euskal Herriko kostaldeko herri batzuetan izango dira itsasoarekin lotutako istorio ezberdinak erakusteko. Bederatzi ataletan Euskal Herriko kosta osoa zeharkatuko dute: Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi. Umorea, itsasoko istripuak, urpeko altxorrak, arrantza, kirola, pertsonaia interesgarri eta xelebreak... tartekatuko dira saioan.[2]
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1 | 9 + 1 | 2017ko uztailaren 9a | 2017ko urriaren 1a | 19.700 ikusle | %2,7 |
Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atala | Kostaldeko herriak | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Mutriku / Ondarroa | 2017ko uztailaren 9a | 35.000 ikusle | %4,9 |
2 | Zumaia / Getaria / Zarautz | 2017ko uztailaren 16a | 10.000 ikusle | %1,6 |
3 | Lekeitio / Elantxobe / Ea | 2017ko uztailaren 23a | 21.000 ikusle | %3,5 |
4 | Bermeo / Mundaka / Laga | 2017ko uztailaren 30a | 6.000 ikusle | %1,1 |
5 | Hondarribia / Pasaia | 2017ko abuztuaren 6a | 11.000 ikusle | %2,0 |
6 | Orio / Donostia | 2017ko irailaren 3a | 32.000 ikusle | %4,3 |
7 | Sopela / Getxo / Santurtzi / Bilbo | 2017ko irailaren 10a | 16.000 ikusle | %2,0 |
8 | Baiona / Biarritz / Donibane Lohizune / Ziburu / Hendaia | 2017ko irailaren 17a | 26.000 ikusle | %3,0 |
9 | Plentzia / Gorliz / Armintza / Gaztelugatxe / Deba | 2017ko irailaren 24a | 21.000 ikusle | %2,5 |
----- | Momenturik onenen bilduma | 2017ko urriaren 1a | 2.000 ikusle | %0,3 |