Jaron Lanier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaron Lanier
Jaron Lanier 1.jpg
Bizitza
JaiotzaNew York1960ko maiatzaren 3a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, musikagilea, programatzailea, idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, artificial intelligence researcher (en) Itzuli eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Advanced Network and Services (en) Itzuli
Silicon Graphics (en) Itzuli
VPL Research (en) Itzuli
Atari, Inc. (en) Itzuli
Microsoft  (2006 -
Jasotako sariak

jaronlanier.com
IMDB: nm0486820 TED: jaron_lanier Last fm: Jaron+Lanier Musicbrainz: 440cb472-2ef6-429a-b122-37137d3a7e77 Songkick: 2101249 Discogs: 294178 Allmusic: mn0000000006 Edit the value on Wikidata

Jaron Zepel Lanier (1960ko maiatzaren 3a) informatikaria, artista bisuala, ordenagailuen filosofia idazlea, teknologo, futurista eta musika klasiko garaikidearen konpositore estatubatuarra da. Errealitate birtualaren (EB) alorreko sortzailetzat hartua[1], Lanierrek eta Thomas G. Zimmermanek, 1985ean, Atari utzi, eta VPL Research, Inc. enpresa sortu zuten, EB betaurrekoak eta kabledun eskularruak saltzen zituen lehen konpainia. 1990eko hamarkadaren amaieran, Lanierrek Internet2rako aplikazioetan lan egin zuen, eta, 2000ko hamarkadan, Silicon Graphics-en eta hainbat unibertsitatetan, ikertzaile bisitari gonbidatua izan zen. 2006an, Microsoften hasi zen lanean, eta, 2009tik aurrera, Microsoft Research-en aritu da diziplinarteko zientzialari gisa[2].

Lanierrek musika klasikoa konposatu izan du, eta instrumentu arraroen bildumagilea da (bat eta bi mila artean[3] dituelarik); bere album akustikoan, Aldaketarako musika-tresnak (1994), Asiako haize eta sokazko instrumentuak agertzen dira, hala nola khene harmonika, suling flauta eta esraja (sitarren antzekoa). Lanierrek Mario Grigorovekin bat egin zuen Hirugarren olatua (2007) film-dokumentalaren soinu-banda konposatzeko.

2005ean, Foreign Polizy aldizkariak 100 intelektual publiko onenen artean izendatu zuen Lanier[4]. 2010ean, Lanier TIME 100 pertsonarik eragingarrienen zerrendan izendatu zuen. 2014an, Prospect-ek Munduko 50 pentsalari onenen artean izendatu zuen Lanier[5]. 2018an, Wired-ek azken 25 urteetan historia teknologikoko eragin handieneko 25 pertsona nagusienetako bat bezala izendatu zuen Lanier.

Hasierako bizitza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaron Zepel Lanier[6] New York hirian jaio, eta Mesillan (Mexiko Berria) hazi zen[7][8]. Lanierren ama eta aita juduak ziren[9]; bere ama Vienako nazien kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen, eta bere aitaren familiak Ukrainatik emigratu zuen pogrometatik ihes egiteko[10]. Bederatzi urte zituela, bere ama auto istripu batean hil zen. Denbora luzez, kupula geodesikoko etxebizitza eraikitzeko diseinatzen lagundu zuen zazpi urteko proiektuari ekin aurretik, kanpin dendetan bizi izan zen bere aitarekin[11][12].

13 urte zituela, Lanierrek Mexiko Berriko Estatu Unibertsitatea (NMSU) konbentzitu zuen matrikulatzen uzteko. NMSUn, graduondoko ikastaroak egin zituen; Zientzia Fundazio Nazionalaren (NSF) beka bat jaso zuen Notazio Matematikoa ikasteko, eta horrek ordenagailuen programazioa ikastera eraman zuen.

1979tik 1980ra, Lanier, «ikasteko simulazio grafiko digitala» proiektuan (NSFk finantzatutakoa) zentratu zen. Lanier New Yorkeko arte eskolan ere ibili zen garai horretan, baina Mexiko Berrira itzuli, eta emagin baten laguntzaile gisa egin zuen lan[13]. Erditzen lagundu zuen haur baten aitak, horrenbestez, auto bat oparitu zion, Lanierrek, gero, Santa Cruzera eramango zuena[14].

Atari Labs, VPL Research (1983–1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalifornian, Lanierrek Atari Inc. enpresan lan egin zuen, eta Thomas Zimmerman ezagutu, datu-eskularruaren asmatzailea. 1984an, Atari Inc. bi enpresatan banatu ostean, Lanier langabezian geratu zen. Horrek denbora librea bere proiektuetan kontzentratzeko aukera eman zion, programazio bisual "post-sinboliko" lengoaian (PLB) barne. Zimmermanekin batera, Lanierrek VPL Research enpresa sortu zuen, errealitate birtualeko teknologiak merkaturatzean zentratuta; konpainiak aurrera egin zuen denbora batez, baina, 1990ean, kiebra jo zuen[8]. 1999an, Sun Microsystems-ek PLBren errealitate birtuala eta grafikoekin lotutako patenteak erosi zituen[15].

Internet2, ikertzaile bisitaria (1997–2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997tik 2001era arte, Lanier Internet2ko Ingeniaritza Bulegoak zuen Sare eta Zerbitzu Aurreratuen zientzialari buru, eta Tele-murgiltze Ekimen Nazionalaren (Internet2rako aplikazio aurreratuak aztertzen dituen unibertsitateen koalizioa) zientzialari nagusi izan zen. Ekimenak, hiru urteko garapen-aldi baten ondoren, 2000. urtean frogatu zituen telemurgiltze-lehen prototipoak. 2001etik 2004ra, Silicon Graphics Inc-en, zientzialari bisitaria izan zen, non telepresentzian eta telemurgiltzeetan oinarrizko arazoetarako irtenbideak garatu zituen. Columbiako Unibertsitateko Informatika Saileko ikertzaile bisitari (1997–2001), New Yorkeko Unibertsitateko Telekomunikazio Interaktiboko programako artista bisitari eta Eboluzio eta Burmuinaren Nazioarteko Institutuko kide sortzaile ere izan zen[16].

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaron Lanierrek eta bere emazteak, Lenak, ume bat dute, alaba bat[17].

Prosan egindako lanen zerrenda hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manifestu baten erdia (2000)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manifestu baten erdia lanean, Ray Kurzweil bezalako idazleek egindako aldarrikapenak kritikatzen ditu Lanierrek, eta, «totalismo zibernetikoa» deritzonaren itxaropenari, aurka egiten dio, hau da, «ordenagailuak materiaren eta bizitzaren maisu oso adimendun bilakatzen direnean sortutako kataklismoari»[18][19]. Lanierren posizioa da gizakiak ezin har daitezkeela ordenagailu biologikotzat, hau da, ezin direla ordenagailu digitalekin inongo zentzu egokian alderatu eta oso zaila dela gizakia, oro har, ordenagailutik ordezkatzea hamarkada gutxiren buruan, baita ekonomikoki ere. Transistoreen kopurua Moore-ren legearen arabera handitzen den bitartean, errendimendu orokorra, oso poliki igotzen da. Lanierren arabera, hori da softwarea garatzeko giza produktibitatea apurka handitzen delako eta softwarea puztuago bihurtzen delako eta akatsetarako joera betikoa izaten jarraitzen duelako. «Hitz gutxitan, softwareak ez du berez baimenduko. Orain, kodeak ezin dio prozesatzeko ahalmenari eutsi, eta ezingo du inoiz egin»[20]. Bukaeran, hala, ohartarazten du edozein teoriaren (ideologia batez ere) arazo handiena ez dela faltsua dela, baizik eta «bizitza eta errealitatea ulertzeko bide bakarra eta guztiz osoa dela». Behar objektiboaren inpresioak gizakiak paradigmatik irteteko edo borrokatzeko duten gaitasuna geldiarazten du, eta jendea hondatzen duen patu autobetegarria eragiten du.

Komunikazio postsinbolikoa (2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanierren espekulazio batzuek «komunikazio postsinbolikoa» deitzen dutena dakarte. 2006ko apirileko Discover aldizkariaren zutabean, zefalopodoei buruz idazten du (hau da, olagarro, txipiroi eta erlazionatutako moluskuen espezie ezberdinei buruz), zeinak, horietako asko, haien gorputza eraldatzeko gai baitira, beren larruazalaren pigmentazioa eta ehundura aldatzea barne, gorputz-adarretan forma konplexuen imitazioak osatuz ere. Lanierrek, jokabide hori (batez ere bi olagarroen artean ematen denean), pentsamenduaren jokabide-adierazpen zuzen gisa ikusten du[21].

Wikipedia eta jakinduria kolektiboaren orojakintza (2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko maiatzean Edge aldizkarian argitaratutako Maoismo digitala: Sareko kolektibismo berriaren arriskuak sare-saiakeran, Lanierrek batzuetan erreklamatutako jakituria kolektiboaren orojakintza kritikatu zuen (bere zinema-zuzendari lanari buruz Wikipediako artikulua bezalako adibideak barne, gehiegizkoa dela esan baitu behin eta berriz), "maoismo digitala" gisa deskribatuz[22]. Hauxe idazten du: «Internet, berez, zerbait esateko duen entitate bat dela sinesten hasten baldin bagara, (edukia sortzen duen) pertsona hori gutxiesten, eta geure burua ergel bihurtzen ari gara»[22].

Haren kritikak, izan ere, kezkatzen dituen hainbat helburu ditu, eta abstrakzio maila ezberdinetan daude:

  • Ezagutza gizartera bideratzen duen azken botila-lepo autoritario bat sortzeko saiakera oro okerra da, Wikipedia edo meta informazioa ekoizten duen algoritmikoki sortutako sistema edo beste edozein dela ere.
  • Informazioaren atzean autoritate zentzu faltsua sortzen du.
  • Wiki idazkera estilo antzu eta ez desiragarria da, zeren eta:
    • jatorrizko informazioaren benetako egilearekiko ukitua kentzen du; egilearen iritzien sotiltasuna iragazten du, eta funtsezko informazioa (adibidez, jatorrizko iturrien testuinguru grafikoa) galtzen da.
  • Egile kolektiboak sinesmen nagusiak edo antolakuntzako sinesmenak ekoitzi edo lerrokatzeko joera du.
  • Ardura ikusgarririk ez duten editore talde anonimoek kolektiboki sortutako lanak agertoki atzean manipula ditzaketelako beldur dago,
    • eta jarduera mota horiek etorkizuneko sistema totalitarioak sor ditzakete, horiek, funtsean, gizabanakoak zapaltzen dituzten portaera okerreko kolektiboetan oinarritzen baitira.

Kritika hori gehiago aztertzen da Irrati Nazionalean, Filosofoaren gunea saioan, hari egindako elkarrizketan, non «pertsonen usaina kentzen duen» efektu ez naturala kritikatzen duen[23]

2006ko abenduan, Lanierrek jakinduria kolektiboaren kritikarekin jarraitu zuen Edgen Kontuz sareko kolektiboarekin izeneko artikuluarekin[24]. Lanierrek idazten du:

Neure buruari galdetzen diot ea giza izaeraren alderdiren batek eboluzionatu ote duen multzo lehiakorren testuinguruan. Litekeena da genetikoki kableatuta egotea jendetzaren erakargarritasunaren aurrean zaurgarri izateko... Zerk eragoz dezake sareko jende anonimo baina konektatutako multzo batek, bat-batean, jendetza gaizto bihurtzea, jende-masek giza kultura bakoitzaren historian behin eta berriro egin izan duten bezala? Harrigarria da xehetasunek, lineako softwarearen diseinuan, halako potentzial desberdin agertzea gizakien portaeran. Botere horri buruz, oinarri moral baten pentsatzeko garaia da.

Lanierrek dio edozein arlotan informazio sakonagoa bilatzeko, goiz edo beranduago, pertsona bakar batek edo gizabanako dedikatu batzuek sortutako informazioa aurkitzea eskatzen duela: «Hizkuntzak bere osotasunean esanahia izan dezan, nortasuna sentitzeko aukera izan behar duzu»[24]. Hau da, mugak, komunikazio modu gisa, partzialki interesatuta dauden hirugarrenek ekoitzitako entziklopedia baten erabilgarritasunean soilik ikusten ditu.

Ez zara tramankulu bat (2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zara tramankulu bat (2010) bere liburuan, Lanierrek Web 2.0ren erlauntzaren adimena bezala hautematen duena kritikatzen du (jendetzaren jakinduria), eta ekoizpen intelektualaren kode irekiko eta eduki askeko desjabetzea «maoismo digitala» gisa deskribatzen du[25]. Lanierrek, Web 2.0 garapenei, aurrerapena eta berrikuntza gutxiestea leporatzen die, baita kolektiboa goraipatzea norbanakoaren kontura ere. Wikipedia eta Linux arazo horren adibide gisa kritikatzen ditu, Wikipedia zer den ikusten duelako: editore anonimoen aldetik «jendetzaren araua», bere eduki ez zientifikoaren ahultasuna eta adituen aurkako jazarpena.

Lanierrek baita ere dio: kode irekiko eta edukien mugimenduaren zenbait alderditan mugak daudela, benetan, berria eta berritzailea sortzeko gaitasunik ez dutelako. Esaterako, kode irekiko mugimenduak ez zuela iPhonea sortu. Beste adibide batean, Lanierrek, Web 2.0ri, bilatzaileak alferrak izatea leporatzen dio, Thinkquest bezalako webgune berritzaileen potentzialtasuna suntsitzea eta Matematika bezalako ideiak publiko zabalago bati oztopatzea.

Lanierrek dio, gainera, klase ertainek edukien sorrera finantzatzeko aukerak suntsitu dituela kode irekiko ikuspegiak, eta aberastasuna norbanako gutxi batzuetan kontzentratzea eragiten duela —«hodeien jaunak»—, zeinak (benetako berrikuntzagatik baino gehiago zorteagatik) eduki-kontzentratzaile gisa txertatzea lortzen baitute hodeiko une eta kokapen estrategikoetan. Liburuan, Lanierrek MIDI estandarra ere kritikatzen du musika-tresnen komunitaterako. 

Nor da etorkizunaren jabea? (2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nor da etorkizunaren jabea? liburuan (2013), Lanierrek dio klase ertaina gero eta baztertuago dagoela sareko ekonomietatik. Erabiltzaileak (doako zerbitzuen truke), beren buruari buruzko informazio baliotsua emateko konbentzituz, enpresek datu kopuru handiak lor ditzakete, ia kosturik gabe. Lanierrek «Siren Servers» (Sirena zerbitzariak) deitzen die enpresa horiei, Ulisesen sirenei erreferentzia eginez. Pertsona bakoitzari (datu-biltegiari egindako ekarpenagatik) ordaindu beharrean, sirena zerbitzariek datu-zentroak kontrolatzen dituzten gutxi batzuen eskuetan kontzentratzen dute aberastasuna.

Esaterako, Googlen itzulpen-algoritmoa seinalatzen du, jendeak sarean igotako aurreko itzulpenak batzen dituena, erabiltzaileari bere asmakizun onena emanez. Iturburu-itzulpenen atzean dauden pertsonek ez dute beren lanagatik ordainik jasotzen, eta Googlek, berriz, iragarkien ikusgarritasuna areagotzen du sirena zerbitzari indartsu gisa. Beste adibide batean, Lanierrek adierazi duenez, 1988an Kodakek 140.000 pertsona enplegatzen zituen irudi digitalaren industria buru zenean. 2012rako, Kodakek porrota aurkeztu zuen Instagram bezalako argazkiak partekatzeko doako guneen erruz[26], zeinak 13 pertsona soilik enplegatzen batzituen.

Arazo hauen irtenbide gisa, Lanierrek sarearen egitura alternatibo bat proposatzen du Ted Nelson-en Xanadu proiektuan oinarrituta. Edozein informazioren iturrira apuntatuko zukeen bi norabideak lotzeko sistema bat proposatzen du: jendeak sarera bidaltzen duen jatorrizko materialagatik konpentsatzen duen mikroordainketen ekonomia sortzea.

Dena berriaren egunsentia (2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena berriaren egunsentia: Errealitaterekin eta errealitate birtualarekin topaketak (2017) liburuan 1960ko hamarkadan Mexiko Berrian izandako heziketaz, teknologiarekin bizi izan zuen harremanaz eta Silicon Valley-ra egindako bideaz hausnartzen du Lanierrek. Zati batean memoria pertsonalak eta errealitate birtualeko hausnarketa bestean, Lanierrek errealitate birtualaren (EB) aldakortasuna nabarmentzen du testuinguru historikoan, eta, bere funtzioak, etorkizunean proiektatzen.

Lanierrek, beraz, EBak beste edozein teknologiak baino gehiago erakartzeko eta inspiratzeko duen gaitasunari buruz idazten du: «Telebistak eta bideo-jokoek jendea zonbi itxurako trantze batera eramaten dute... EBa aktibo dagoen bitartean, eta, pixka bat igaro ondoren, nekatu egiten zaitu», eta jarraitzen du idazten: EBak, bada, ekipamendu zahar eta pobreagoenak lan hobea egin zezaketela norberaren pertzepzio-prozesua agerian jartzean: «EBren gozamenik onena da benetan konbentzituta ez egotea, magia ikuskizun batera joaten zarenean bezala». Eta azpimarratzen du, nola mundu birtualera beharrean, EBak berez laguntzen dion erabiltzaileari errealitatera bideratzen, azalduz EBaren magiarik onena demoa amaitu eta berehala gertatzen dela (bere laborategiak, sarritan, loreak oparitzen zizkieten entzungailutik ateratzen ziren bisitariei, bisitariak lehen aldiz biziko balitu bezala).

Lanierrek, joko eta entretenimendutik haratago, EB modernoaren curriculum aberatsa aipatzen du: estres post traumatikoaren nahastea (PTSD) gainditzen duten gerrako beteranoak tratatzeko erabili izan da; medikuek ebakuntza korapilatsuak egiteko; hegaldiaren sentipena sumatu nahi duten paraplegikoek, eta, mekanismo gisa, azken bi hamarkadetan egindako ia ibilgailu guztien prototipoak egiteko. Liburuan zehar, Lanierrek EBaren berrogeita hamaika definizio tartekatzen ditu, bere erabilera oparo eta hutsune ugari argituz.

Zure sare sozialetako kontuak oraintxe bertan ezabatzeko hamar argudio (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak dioen bezala, sare sozialak duten eraginez kezkatuta agertzen da Lanier, eta, sare sozialei egiten dizkien kritika asko, ezagunak egingo zaizkie politika eta kulturaren begiraleei. Funtsean, baieztatzen da Twitter eta Facebook bezalako plataformek gordinagoak, enpatikoagoak eta tribalagoak bihurtu dituztela erabiltzaileak. Esan bezala, Lanier kezkatzen duena da: sare sozialen plataformetan konfiantza izateak jendearen espiritualtasunerako gaitasuna murrizten duela eta sare sozialen erabiltzaileak, funtsean, plataformen luzapen automatizatuetan bilakatzen ari direla[27].

Interneten balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanierrek dio Internetek kultura garaikidea zehaztasunez islatzen duela[28],

Internetek, honenbestez, orain arte izan dugun pertsonen ispilu zehatzena sortu du. Ez da gizarte zientzialari batek edo eliteko pentsalari talde batek prestatutako laburpena. Ez da idealista erromantiko batek edo ziniko isekagarri batek kondentsatutako garai bateko hagiografia. Benetako gu da, lehen aldiz zuzenean ikuskatzeko. Gure leihoko itzal kolektiboak irekita daude. Gizadiarengan agertzen den egunerokotasuna, zitalkeria, itsuskeria, gaiztakeria, bakardadea, maitasuna, inspirazioa, txiripa eta samurtasuna ikusten ditugu. Proportzioan ikusita, arnasa har dezakegu. Funtsean, ondo gaude.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanier, 2009ko ekainean, Memoriaren lorategi solstizioa kontzertuan aritu zen

Musikari gisa, gaur egungo musika klasikoaren munduan (batzuetan «klasiko berria» izenez ezagutzen dena), 1970eko hamarkadaren amaieratik jardun du Lanierrek. Piano-jotzaile eta mendebaldekoak ez diren musika-tresna askotan espezialista da, batez ere, Asiako haize eta soka-tresnetan. Munduan aktiboki jotzen diren instrumentu arraroen bilduma handienetakoa eta askotarikoa du. Lanierrek Philip Glass, Ornette Coleman, George Clinton, Vernon Reid, Terry Riley, Duncan Sheik, Pauline Oliveros eta Stanley Jordan bezalako artistekin aritu izan da. Grabaketa proiektuen artean, Sean Lennonekin duen techno-duo akustikoa eta Robert Dick flauta-jolearekin duo-diskoa daude.

Lanierrek ganbera eta orkestra musika ere idazten ditu. Egungo enkarguen artean, Busan-en (Hego Korea) estreinatuko den opera eta, 2010eko urrian, Bach Festival Society Orkestra eta Koroak Winter Park-en (Florida) estreinatu duen Ameliarentzat sinfonia daude[29]. Azken enkarguen artean, 2006ko apirilean San Frantziskoko Yerba Buena Arteentzako Zentroan estreinatu zen Lurrikara! balleta dago; 2006ko apirilean San Frantziskoko ODC aretoan TroMetrik taldearentzat estreinatu zen Distira txikiak; 2006an Toronton ArrayMusic ganbera talderako estreinatu zen Daredevil; 2000. urtean estreinatu zen Poloniako Wroclaw hiriaren 1000. urteurrena ospatzen duten kontzertu luzeko lanen sekuentzia bat (Wroclaw-entzat kanoiak, Khaenoncerto, The Egg eta beste batzuk barne); 2000. urtean, Arteen eta Ameriketako Kantautoreen Dotazio Nazionalak eskatuta, Nabigatzaileen zuhaitza kontzertu hirukoitza estreinatu zen; eta Mirror/Storm, San Paulo Ganbera Orkestrak eskatutako sinfonia, 1998an estreinatu zena. Harmonia kontinentala PBSren berezi bat izan zen, Nabigatzaileen zuhaitzaren garapena eta estreinaldia dokumentatu zuena[30] CINE Golden Eagle saria irabazi zuen.

1994an, Aldaketarako musika-tresnak musika klasiko garaikideko diskoa kaleratu zuen POINT Music/Philips/PolyGram Records etxearekin. Stephen Hill-ek, Hearts of Space-ko The Crane Flies West 2an (357. atala), Asiako musika tradizioen mendebaldearen esplorazio gisa deskribatu du diskoa. Gaur egun, Lanier Teknologia eta giza arimaren etorkizuna liburua eta Kontzientziaren froga musika albuma ari da lantzen, Mark Deutsch-erekin elkarlanean[31].

Lanierrek Asiako instrumentuekin egindako lan ugari entzun daiteke Hiru urtaroak (1999) filmaren soinu-bandan, Sundanceko Zinemaldian Publikoaren eta Epaimahai Nagusiaren sariak irabazi zituen lehen filma izan zelarik. Berak eta Mario Grigorovek Hirugarren olatua izeneko filma egin zuten, 2007an Sundancen estreinatu zena. Terry Rileyrekin lanean ari da Sasikume, lehena izeneko opera kolaboratiboan.

Lanier, eszena musikaletan errealitate birtuala erabiltzen ere, aitzindaria izan da bere Chromatophoria taldearekin, zeina munduan zehar ibili baita Montreux Jazzaldia bezalako jaialditan, titular gisa. Instrumentu birtualak jotzen ditu, eta benetako tresnak erabiltzen ditu mundu birtualetako gertaerak gidatzeko. 2010eko urrian, Rollins College-rekin eta John V. Sinclair-en Bach Festival Choir and Orchestra-rekin[32] kolaboratu zuen Lanierrek Ameliarentzat sinfonia lanaren mundu mailako estreinaldian.

Lanierrek Paul D. Miller-ek (DJ Spooky bezala ere ezaguna) editatutako Lotu gabeko soinua: Musika eta kultura digitala lagintzea (MIT Press, 2008) idatzi zuen.

1999ko maiatzaren 9an, Lanierrek, New York Timesen, Pirateria zure laguna da izeneko iritzi-artikulu bat idatzi zuen, non artistentzat diskoetxeek pirateria baino mehatxu handiagoa zirela argudiatzen zuen. Jatorrizko artikulua ez dago jada eskuragarri, baina, data berarekin, Pirateriaren aliatu eginez izeneko pasarte bat dago[33]. Jatorrizko artikulua Neil Strauss-en New York Timesen beste artikulu batean aipatzen da, hau ere data berarekin[34]. 2007ko azaroaren 20an, Ordain iezadazu nire edukiagatik izeneko mea culpa segizio bat argitaratu zuen berriro The New York Times egunkarian[35].

Kidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanierrek aholku-batzorde askotan parte hartu izan du, besteak beste, Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitateko Kontseilari Batzarrean, Medical Media Systems-en (Dartmouth College-rekin lotutako bistaratze medikoen enpresa ertorria), Microdisplay Corporation-en eta NY3Dn (estereo pantaila automatikoen garatzaileak).

1997an, distantzia handiz bananduta dauden pertsonei fisikoki elkarrekin egotearen ilusioa emateko, «Tele-murgiltze ekimen nazional-eko» kide sortzailea izan zen[36], teknologia informatikoa erabiltzeari eskainitako ahalegina. Lanier Global Business Networkeko[37] (Monitor Group-eko parte) kide ere bada.

Komunikabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat dokumentaletan agertu izan da, besteak beste, 1990eko Ciberpunk dokumentalean[38], Danimarkako Telebistako 1992ko Computerbilleder – udfordring til virkelighden (euskaraz: Ordenagailuko argazkiak - errealitatearen erronka) dokumentalean[39]; 1995eko Plazer sintetikoak dokumentalean[39]; 2004ko Makinen aurkako amorrua telebista-dokumentalean[39], eta 2020ko Netflixeko Dilema soziala dokumentalean[40]. Lanier 2002ko Gutxiengoen txostena filmeko taldeko bat izan zen[39]. Lanierrek bere eginkizuna tramankuluak eta eszenatokiak osatzen laguntzea zela adierazi zuen[41]. Lanier, Colbert txostenean[42]; Charlie Rosen[43], eta Tavisen irribarreak ikuskizun saioetan agertu izan da[44]. 2018ko ekainaren 19an, ABCko Ikuskizuna saioan agertu zen saioaren azken zazpi minutuetan, Zure sare sozialetako kontuak oraintxe bertan ezabatzeko hamar argudio liburua sustatuz. 2020ko apirilaren 18an, Radiolab-en bultzatutako Kataklismoaren esaldia podcast atalean, gonbidatua izan zen[45]. 2020ko maiatzaren 28an, Andrew Yang-ek, Yangek hitz egiten du podcastean, elkarrizketatu zuen Lanier Nor da zure datuen jabe? Jaron Lanierrek du erantzuna izeneko atalean[46]. Lanier Lex Fridmanen podcastean agertu zen 2021eko irailaren 6an AIari, sare sozialei, EBari eta gizateriaren etorkizunari buruzko iritziei buruz hitz egiteko[47]. Hitzaldi eta aurkezpenak egin ditu Concordia University Wisconsin eta University Temple United Methodist Church-en[48][49].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jill Watson arteen arteko jaialdia Wats:on? 2001ean saritua[50]
  • 2005eko Konputazioaren ertza sariaren lehen finalista[51]
  • New Jerseyko Teknologia Institutuan Honoris Causa doktore izendapena 2006an 
  • IEEE Errealitate Birtualeko Karrera Saria 2009an[52]
  • Time aldizkariko Time 100etako bat izendatu zuten 2010ean, eragin handieneko pentsalarietako bat
  • Franklin eta Marshall College-n honoris causa doktore izendapena 2012an[53]
  • Merkataritza-liburu onenaren Goldsmith Liburu Sariarekin saritua 2014an[54].
  • Alemaniako Liburu Merkataritzaren Bakearen Saria 2014an[55]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko musika klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aldaketa musika-tresnak (1994)[56], POINT Music/Philips/PolyGram Records

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alien Garden (Atari 800, 1982, Bernie DeKoven diseinatzailearekin)[57]
  • Moondust (C64, 1983)

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Virtual reality: Meet founding father Jaron Lanier» New Scientist.
  2. Brief Biography of Jaron Lanier (Jaronlanier.com). .
  3. [1] Dawn of the New Everything, pg. 144 (2017)
  4. (Ingelesez) «The Prospect/FP Top 100 Public Intellectuals» Foreign Policy.
  5. (Ingelesez) Team, Prospect. (2014-03-25). «World Thinkers 2014: Jaron Lanier» Prospect Magazine.
  6. Lewis, Peter H.. (1994-09-25). «Sound Bytes; He Added 'Virtual' to 'Reality'» The New York Times.
  7. Burkeman, Oliver. (2001-12-29). «The virtual visionary» guardian.co.uk.
  8. a b «The virtual curmudgeon» The Economist 2010-09-02.
  9. Bloom, Nate. (May 21, 2010). «Jewish Stars 5/21» Cleveland Jewish News.
  10. Savage, Emily. (2010-10-20). «Renaissance man: Berkeley resident is a musician, a Web guru and the father of virtual reality» j. the Jewish news weekly of Northern California.
  11. Kahn, Jennifer. (11 July 2011). «The Visionary» The New Yorker.
  12. «Online Collective Hazards» Curious Ellie's Annex 2 June 2012.
  13. «Voodoo Electronics» The Sun May 2005.
  14. Appleyard, Bryan. (2010-01-17). «Jaron Lanier: The father of virtual reality» The Sunday Times.
  15. SUN'S BIG BURST INTO VIRTUAL REALITY. Business Week Online 1998-02-06.
  16. McKenna, Barbara. (2000-01-10). Talking technology: A Q&A with the inventor of virtual reality. UC Santa Cruz, Currents.
  17. Kahn, Jennifer. (July 4, 2011). Jaron Lanier, Visionary and Skeptic. .
  18. Lanier, Jaron. (November 10, 2000). One-Half a Manifesto. edge.org.
  19. Lanier, Jaron. (December 2000). One-Half of a Manifesto. wired.com.
  20. Cave, Daniel. (October 4, 2000). «Artificial Stupidity» salon.com.
  21. Lanier, Jaron. (April 2006). Why not morph? What cephalopods can teach us about language. Discover.
  22. a b Lanier, Jaron. (2006-05-30). Digital Maoism: The Hazards of the New Online Collectivism. Edge.
  23. Lanier, Jaron. (8 July 2006). Is a free market in ideas a good idea?. Philosopher's Zone, ABC Radio National.
  24. a b Lanier, Jaron. (2006-12-25). Beware the Online Collective. Edge.
  25. Kakutani, Michiko. (January 14, 2010). «A Rebel in Cyberspace, Fighting Collectivism» New York Times.
  26. Will Oremus. (2013-05-03). «Slate Book Review: Facebookers of the World, Unite!» Salon.
  27. (Ingelesez) Foer, Franklin. (2018-06-13). «Click 'Delete' to Save Your Soul» The New York Times ISSN 0362-4331..
  28. Lanier, Jaron, "Taking stock: So, what's changed in the last five years?", Wired, January 1998, p. 60
  29. Beethoven's Symphony No. 9 and Lanier's Symphony for Amelia. .
  30. Continental Harmony at PBS.org
  31. «Jaron Lanier's Music Reel» Homepage of Jaron Lanier.
  32. «Bach Festival Society of Winter Park» Bach Festival Society of Winter Park.
  33. «Making an Ally of Piracy» The New York Times 1999-05-09.
  34. Neil Strauss. (1999-05-09). «MUSIC; A Chance to Break the Pop Stranglehold» The New York Times.
  35. «Pay Me for My Content» The New York Times 2007-11-20.
  36. «National Tele-Immersion Initiative» Advanced Network & Services.
  37. «Individual GBN Members» Global Business Network.
  38. Cyberpunk
  39. a b c d «Jaron Lanier» IMDb.
  40. Orlowski, Jeff. (2020-09-09). The Social Dilemma. Exposure Labs, Argent Pictures, The Space Program.
  41. «Brief Biography of Jaron Lanier» Homepage of Jaron Lanier.
  42. The Colbert Report. .
  43. Charlie Rose. .
  44. «Tavis Smiley» PBS.
  45. WNYC Studios. .
  46. «Yang Speaks: Who owns your data? Jaron Lanier has the answer. on Apple Podcasts» Apple Podcasts.
  47. (Ingelesez) Fridman, Lex. (2021-09-06). «#218 - Jaron Lanier: Virtual Reality, Social Media & the Future of Humans and AI | Lex Fridman Podcast» Lex Fridman.
  48. Campus clips: Schools highlight creativity, liberty. 14 January 2022.
  49. Jaron Lanier. 30 November 2017.
  50. Thomas, Mary. (September 17, 2001). «Once again, CMU's Watson Festival full of variety» post-gazette.com (PG Publishing Co., Inc).
  51. «Brief Biography of Jaron Lanier» Homepage of Jaron Lanier.
  52. «IEEE VGTC Virtual Reality Career Award 2009» VGTC 2009.
  53. (Ingelesez) «Commencement 2012» Franklin & Marshall College 2012.
  54. The Center for Public Integrity in Partnership with ABC News Win the Goldsmith Prize for Investigative Reporting. The President and Fellows of Harvard College.
  55. «US Internet pioneer Jaron Lanier wins book trade peace prize» Deutsche Welle 5 June 2014.
  56. Jaron LanierInstruments of Change (ArkivMusic.com)
  57. Solomon, Robert. «The Shadow of Super Mario Clouds» Game Design as Cultural Practice (Georgia Tech).

Irakurketa gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]