Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Joana Arc-ekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeanne d'Arc» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Joana Arc-ekoa
Contemporaine afb jeanne d arc.png
Bizitza
Jaiotza Domrémy-la-Pucelle1412
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Rouen1431ko maiatzaren  30a (18/19 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: sutan errea
Hiltzailea Geoffroy Thérage Itzuli
Familia
Aita Jacques d'Arc
Ama Isabelle Romée
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Jasotako sariak
Santutegia
Maiatzaren 30
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra
Orléansko setioa
Battle of Jargeau Itzuli
Battle of Meung-sur-Loire Itzuli
Battle of Beaugency Itzuli
Battle of Patay Itzuli
March to Reims Itzuli
Siege of Paris Itzuli
Siege of Saint-Pierre-le-Moûtier Itzuli
Siege of La Charité Itzuli
Siege of Compiègne Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb ch0027188
Joandearc-signature.svg

Joana Arc-ekoa,[1] frantsesez Jeanne d'Arc —/ʒan daʁk/ ahoskatua— (Domrémy, Bar, 1412 aldean - Rouen, 1431ko maiatzaren 30a), Orleansko dontzeila —frantsesez la Pucelle d'Orléans— ezizenez ere ezaguna, Frantziako heroi nazionala eta Eliza Katolikoaren santua da. Laborari etxe batean jaio zen; eta, Jainkoaren mezulari gisa, garaipenera eraman zuen Frantziako armada, ingeles osteen aurka, Ehun Urteko Gerran.

Joana Arc-ekoa, XV. mendeko miniatura batean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioak dioenez, Mikel goiaingeruaren, Santa Katalinaren eta Santa Margaritaren ahotsei jarraituz, 17 urte besterik ez zuela, Karlos VII.a Frantziakoa konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela, eta Karlosek bere armadaren buruzagitza eman zion Orléansko setioan. Frantses osteen gidari, ingelesak menderatu zituen Orléansen (1429ko maiatzean), Patayko guduan eta beste hainbat borrokatan; ondoren, errege koroatu zuen Karlos VII.a Reims hirian.

1430eko maiatzaren 23an, Compiègnen, borgoinarren alderdiak —ingelesen aliatua zen frantses nobleen talde batek— preso hartu zuen, eta ingelesen esku utzi.[2] Ingelesen aldeko Pierre Cauchon gotzainak epaiketara eraman zuen, hainbat akusazio eginda.[3] Cauchonek Arc-ekoa errudun zela epaitu zuen, eta bizirik erre zuten hurrengo urtean Rouenen, 1431ko maiatzaren 30ean.

XV. mendean berean onartu zuen Eliza Katolikoak Joana Arc-ekoaren zuzentasuna, eta santu egin zuen Benedikto XV.a aita santuak 1920an; maiatzaren bigarren igandea du bere eguna. Joana Arc-ekoa benetan bizi izan zela zalantzarik gabekoa den arren, eztabaida ugari piztu da haren ibilaldiei buruzko kontakizunen inguruan, ea egiazkoak diren ala ez. Frantses izatearen sinbolo nagusietako bat da gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Frantsesez)  «Le procès de Jeanne d'Arc» justice.gouv.fr . Noiz kontsultatua: 2019-03-24 .
  3. (Ingelesez)  Pernoud, Régine (1982) Joan of Arc By Herself And Her Witnesses Scarborough House 179, 220–22. orrialdeak ISBN 0812812603 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana Arc-ekoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.