Joanes III.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Albretekoa» orritik birbideratua)
Joanes III.a Nafarroakoa


Nafarroa Behereako Nafarroa Behereko errege

1512ko otsailaren 22a - 1516
Foixko kondea

1484 (egutegi gregorianoa) - 1516 (egutegi gregorianoa)
Frantzisko I.a Nafarroakoa - Henrike II.a Nafarroakoa
Nafarroako erregea (Iure uxoris)

1484 - 1512
Bizitza
JaiotzaFrantziako Erresuma, 1469 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaMuneiñe1516ko ekainaren 17a (egutegi gregorianoa) (46/47 urte)
Hobiratze lekuaLeskarreko katedrala
Familia
AitaAlain Albretekoa
AmaFrançoise of Châtillon
Ezkontidea(k)Katalina I.a Nafarroakoa  (1484ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta erregea

Find a Grave: 68212579 Edit the value on Wikidata

Joan III.a Nafarroakoa edo Joan Albretekoa (1469Paue, 1516ko ekainaren 14) Nafarroako erregea de iure uxoris (1484-1516), Périgordeko konde (1481-1516), Limogesko bizkonde (1481-1516) eta Tartasko bizkonde izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1484an Katalina Foixkoarekin (1470-1517) ezkondu zenean, Nafarroako errege, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako duke, Foix, Bigorre eta Ribagortzako konde eta Bearnoko bizkonde de iure uxoris bihurtu zen, 1483an Frantzisko Febus koinata hil zelako.

Joanek eta Katalinak, ama-erregina Maddalen Frantziakoaren laguntzarekin, Narbonako bizkonde eta Katalinaren osaba zen Joan Foixkoa borrokatu behar izan zuten, honek Lege Salikoa zela eta, Nafarroako errege izan nahi zuelako. Honek Nafarroako Gerra Zibila hamar urtez berpiztu zuen, 1497ko irailaren 7an Aturben bakea sinatu arte. Katalina eta Joan Iruñeko katedralean 1494ko urtarrilaren 10ean koroatuak izan ziren. Joanes Foixkoak Nafarroa bereganatu ezin zuenez, Germana alabaren bitartez eskuratu nahi zuen.

1512an, Fernando II.a Aragoikoak, bigarrenez Germana Foixkoa erreginaren lehengusinarekin ezkondua zenak, Joan mendean hartu zuen. Nafarroa Garaia, Gaztelako Erresumak konkistatua zen eta Espainiako erregeek "Nafarroako errege" titulua erabili zuten 1833 arte.

Nafarroa berreskuratzeko ahaleginek huts egin ondoren etsiturik, 1515etik, Joanes III.a eta haren seme Henrike erregegaia Frantziako errege gortera erretiratu ziren.[1] Hala ere, Biarnora itzuli ahala izan zen: Pauen 1516ko ekainaren 14an hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.

Behe Nafarroa Joan eta bere ondorengoen eskuetan geratu zen, geroz eta gehiago Frantziaren eraginpean. Henrike III.a Nafarroakoak "Frantzia eta Nafarroako errege" izendapena hartu zuen, Frantziako Iraultzan monarkia ezeztu zen arte.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Alain I.a Albretekoa, Albreteko jauna, eta ama Frantziska Châtillon-Limogeskoa zituen. Aitaren partetik Joan II.a Frantziakoa eta Joana Nafarroakoa, Ingalaterrako erregina zituen arbasoak.

Aitona
Joan I.a
Tartaseko bizkondea
Amona
Katalina
Rohangoa
Aitona
Gilen I.a
Limogesko bizkondea
Amona
Ixabel
Alberniakoa
Aita
Alain I.a
Albreteko jauna
Ama
Frantziska
Châtillongoa
Joan III.a
Nafarroako erregea de iure uxoris

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1484ko ekainaren 14an Orthezen, Joanek Katalina Foixkoa ezkondu zuen. Hamaika haur izan zituzten:

Bestetik, Maria Gazuna lizarratarrarekin seme natural bat izan zuen:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Orella Unzué, José Luis. (2021). Cuatro reinas navarras. Iruñea: Nabarralde, 142-153 or..
  2. Gómez Ramos, Emiliano. (2004). Pedro de Navarra: estudio biobibliográfico. Recopilación de las obras manuscritas e impresas. Edición crítica y autoría de los diálogos de las herejías de Francia. in: Tesis Doctorales. 161 Almeríako Unibertsitatea, 18 or. ISBN 9788482407081..
  3. Goñi Gaztambide, José. (1990). «Pedro Labrit de Navarra, obispo de Comminges» Príncipe de Viana (190): 559. ISSN 0032-8472..
  4. Cabello Porras, Gregorio. (2008). «Pedro de Navarra: revisión de un humanista. Bibliografía repertoriada de los siglos XVI-XVII» Lectura y signo (Leóngo Unibertsitatea) (3): 67—68. ISSN 1885-8597..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
  • Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
  • José Maria Lacarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
  • Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Katalina I.a

Nafarroako erregea

Ondorengoa
Henrike II.a