Clara Schumann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clara Schumann
Clara-CC.jpg
Bizitza
Izen osoaClara Josephine Wieck
JaiotzaLeipzig1819ko irailaren 13a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
BizilekuaLeipzig
HeriotzaFrankfurt am Main1896ko maiatzaren 20a (76 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaFriedrich Wieck
AmaMariane Bargiel
Ezkontidea(k)Robert Schumann  (1840ko irailaren 12a -  1856)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Wieck
Christian Theodor Weinlig (en) Itzuli
Ikaslea(k)Richard Andersson (en) Itzuli
Margarethe Stern (en) Itzuli
Orpheline Olsen (en) Itzuli
Fanny Davies (en) Itzuli
Adelina de Lara (en) Itzuli
Ilona Eibenschütz (en) Itzuli
Carl Friedberg (en) Itzuli
Ernesto Elorduy
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)Hoch Conservatory (en) Itzuli
Lan nabarmenakPiano Concerto (en) Itzuli
Piano Trio (en) Itzuli
Genero artistikoaerromantizismoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1179174 Spotify: 2yzaWNFV3cxmcRZtwtr5WC Musicbrainz: 36df8e64-6ec6-4342-9045-e962ab9effb3 Discogs: 933317 IMSLP: Category:Schumann,_Clara Allmusic: mn0001499984 Find a Grave: 1146 Edit the value on Wikidata
Clara-schumann-signatur.png

Clara Schumann, jaiotze-izena Clara Josephine Wieck (Leipzig, Alemania, 1819ko irailaren 13a - Frankfurt am Main, Alemania, 1896ko maiatzaren 20a), XIX. mendeko pianista eta musikagile gailena izan zen. Europar publikoak Franz Liszten (1811-1886) edota Sigismund Thalbergen (1812-1871) maila berekotzat hartzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clara Friedrich Wieck-en eta Mariane Bargiel-en alaba txikiena izan zen. Txikitatik ikasi zuen musika, haren aita piano-irakaslea baitzen. Aitarekin batera pianoa, biolina, teoria, harmonia, kantua, konposizioa, instrumentazioa eta kontrapuntua lantzen zituen. Pianoa bereziki 4 urtekin hasi zen ikasten. Clararen ama Leipzig-eko abeslari famatu bat zen. Clarak bere lehenengo estreinaldia 9 urtekin egin zuen, 1828ko urriaren 20ean Leipzig-eko Gewandhaus-ean (bere amak kontzertuak ematen zituen tokian). Urte berean, Ernst Caruseko Leipzigeko etxean jardun zuen, Colditzeko gazteluko ospitale psikiatrikoko zuzendaria zena. Han, piano-jole gazte trebe bat ezagutu zuen, Robert Schumann, musika-jaialdira gonbidatu zutena, bederatzi urte zaharragoa baitzen. Schumannei hainbeste gustatu zitzaion Clararen interpretazioa, amari legea ikasteko baimena eskatu ziola Clararen aitarekin musika-eskolak hartzeko. Eskolak hartzen ari zela, gela bat alokatu zuen Wieck-en etxean, eta gutxi gorabehera urtebete geratu zen. 18 urtekin Robertekin ezkontzeko baimena eskatu zion aitari baina aitak ezetz esan zion. 3 urte beranduago, gortera joan eta auzitara eraman ondoren, Robert eta Clara ezkondu egin ziren. Orduan, musikagile lana utzi eta kontzertuak bakarrik egiten zituen, familia zaindu ahal izateko. Clarak eta Robertek 8 ume euki zituzten. Interpretazaile gisa famatua egin zen, batez ere, Bach, Mozart, Beethoven eta senarraren lanak jotzen[1].

Johannes Brahmsek bikotea ezagutu zuen 1853an, 20 urte zituenean, eta Clararekin adiskidetasun handia izan zuen bizitza osoan zehar. Urte horretan bertan ezagutu zuen Joseph Joachim biolinistak askotan lagundu zion Clarari bere kontzertuetan. Clara Schumann Erresuma Batuan ibili zen lehen aldiz 1856ko apirilean, senarrik gabe, gaixorik zegoen eta. London Philharmonic Societyben kontzertu batean jotzeko gonbita egin zion William Sterndale Bennett zuzendariak, Roberten lagun onak. Robert Schumann urte horretan hil zen Bonn-etik gertu zegoen klinika batean. 2 urte lehenago kolapso mental bat izan zuen eta bere borondatez sartu zuten klinika horretan. Hortik aurrera, Brahmsekin zuen adiskidetasuna areagotu zen. 1865tik aurrera, Londresen kontzertu ugari eman zituen, eta bidaia bakoitzean Franklin Taylor piano-jotzaileari estiloa hobetzen laguntzen zion. 1878an piano-irakasle izendatua izan zen Frankfurteko kontserbatorioan.

1896ko martxoaren 20ean garuneko isuri bat izan zuen eta urte bereko maiatzaren 26ean hil egin zen 76 urte zituela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1831· Quatre Polonaises pour le pianoforte, Op. 1.
  • 1832· 9 Caprices en forme de valse pour le piano, Op. 2.
  • 1833· Romance variée pour le piano, Op. 3.
  • 1834· Walzer fűr Gesang und Klavier.
  • 1835· Valses romantiques pour le piano, Op. 4.
  • 1835· Quatre pieces caractéristiques, Op. 5
  • 1836· 6 Soirées musicales, Op. 6.
  • 1836· Piano Concerto in A minor, Op. 7.
  • 1838· Impromptu in G major. Souvenir de Vienne.
  • 1839· Scherzo No. 1 in D minor, Op. 10.
  • 1840· Trois Romances pour le pianoforte, Op. 11.
  • 1841· Die gute Nacht, die ich dir sage.
  • 1842· Sonata for piano in G minor.
  • 1843· Sechs lieder mit begleitung des pianoforte, Op. 13: 1. Ihr Bildnis. Ich stand in dunklen Träumen; 2. Sie liebten sich beide; 3. Liebeszauber; 4. Der Mond kommt still gegangen; 5. Ich hab’in deinem Auge; 6. Die stille Lotusblume.
  • 1843· O weh des Scheidens, das er tat.
  • 1844· Impromptu in E major, Sechs Lieder Op. 13.
  • 1845· Scherzo No. 2 in C minor, Op. 14: Deuxième scherzo pour le pianoforte, Op. 14.
  • 1845· Quatre pièces fugitives, Op. 15.
  • 1845· 3 Preludes and Fugues: III Praeludien und fugen für das pianoforte, Op. 16.
  • 1847· Piano Trio in G minor: Trio fur pianoforte, violine und violoncello, Op. 17.
  • 1848· Mein Stern ("O du mein Stern").
  • 1854· Variationen für das pianoforte über ein thema von Robert Schumann, Op. 20.
  • 1855· Drei romanzen für pianoforte, Op. 21.
  • 1855· Drei romanzen für pianoforte und violine, Op. 22.
  • 1855· Sechs lieder aus jucunde von Hermann Rollet, Op. 23.
  • 1885· Impromptu. Published in Album du Galois.
  • 1870· Cadenzas (2) for Beethoven Piano Concerto in G Major, op. 58.
  • 1870· Cadenzas for Beethoven Piano Concerto in C Minor, op. 37.
  • 1891· Cadenzas (2) for Mozart Piano Concerto in D Minor (K. 466).
  • 1977· Romanze für Clavier.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clara Schumann Biografiasyvidas.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]