Eugène Grindel Eluard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eugène Grindel Eluard
Paul Eluard vers 1911.jpg
Bizitza
Izen osoa Eugène Émile Paul Grindel
Jaiotza Saint-Denis1895eko abenduaren 14a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Charenton-le-Pont1952ko azaroaren 18a (56 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Gala Dalí
Nusch Éluard
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, politikaria eta poeta
Mugimendua surrealismoa
dadaismoa
Sinesmenak
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Signature Paul Eluard.svg

Eugène Grindel Eluard (Saint-Denis, 1895eko abenduaren 14a - Charenton-le-Pont, 1952ko azaroaren 18a), izengoitiz Paul Eluard deitua, frantziar poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetan, erietxe batean sartu behar izan zuen (1912). Lehen Mundu Gerra (1914-1918) ezagutu zuen , eta bakea izan zen, harrezkero, haren ametsa: Poèmes pour la Paix (1918, «Bakerako poemak»). Gerra bukatu zenean, Louis Aragon, André Breton eta Tristan Tzara ezagutu zituen, besteak beste, eta, Dada mugimenduan hartu zuen parte; garai hartakoa da Les Animaux et leurs hommes (1921, «Animaliak eta beren gizonak»). Handik gutxira, ordea, surrealismora jo zuen: Mourir pour ne pas mourir (1924, «Ez hiltzeko hil»).

1929an Maria Benz Nusch ezagutu zuenean, bizitza errotik aldatu zuen, eta maitasuna bihurtu zuen bere poesiaren ardatz: Capitale de la douleur (1926, «Oinazearen hiriburua»), L´amour, la poésie (1929, «Maitasuna, poesia»), La vie inmédiate (1932, «Berehalako bizitza»), maitasun eroaren kantak dira. Aldi hura igaro ondoren, gauza sotilenetara itzuli zen, hizkuntza-gardentasunaren bila: Les yeux fertiles (1936, «Begi emankorrak»), Donner à voir (1939, «Ikustera eman»).

1926an Alderdi Komunistan sartua zen baina, Aragonekin izandako istiluen ondoren, 1933an bota egin zuten. Hala eta guztiz ere, faxismoaren kontrako borrokari eutsi zion (La Victoire de Guernica, 1938). Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, erresistentzian sartu eta idazleen nazio-batzordeko buru izan zen; garai hartako poemek gerra dute gai nagusitzat. Gerra bukatu zenean, betiko bake-ametsari heldu zion berriro: Poésie ininterrompue (1946, «Etenik gabeko poesia»), Le dur désir de durer (1946, «Irauteko desira gogorra»), Tout dire (1951, «Dena esan»).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Grindel Eluard Aldatu lotura Wikidatan