Mahmoud Ahmadinejad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mahmoud Ahmadinejad
Mahmoud Ahmadinejad 2009.jpg
28. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusia

2012ko abuztuak 30 - 2013ko abuztuak 3
Mohamed Morsi - Hassan Rouhani
Irango presidente

2005eko abuztuak 3 - 2013ko abuztuak 3
Muhammad Khatami - Hassan Rouhani
Teherango alkate

2003ko maiatzak 20 - 2005eko ekainak 28
Mohammad-Hassan Malekmadani - Mohammad Bagher Ghalibaf
Bizitza
Jaiotza Aradan1956ko urriaren 28a (61 urte)
Herrialdea  Iran
Bizilekua Narmak
Familia
Ezkontidea(k) Azam Farahi  (1981eko ekainak 12 -
Hezkuntza
Heziketa Irango Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea
(1975 - Bachelor of Engineering : Herri-lan ingeniaritza
Hezkuntza-maila Master of Science in Engineeringa
Jarduerak
Jarduerak facultya, politikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Irango Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Iran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Xiismoa
Alderdi politikoa Iran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna
Society of Devotees of the Islamic Revolution
IMDb nm2258253
http://ahmadinejad.ir/
Mahmoud Ahmadinejad signature.svg

Mahmoud Ahmadinejad (persieraz: محمود احمدی‌نژاد‎Mahmūd Ahmadinezhād; Aradan, Semnan, 1956ko urriaren 28a) irandar politikaria da. Irango presidentea izan zen 2005-2013 bitartean, eta Teherango alkatea 2003-2005 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aradan herrian jaio zen, Garmsarretik hurbil. Urtebete zeukanean bere familia Teheranera aldatu zen. 1976tik aurrera, ingeniaritza zibila ikasi zuen Teherango Elm-o Sanaat unibertsitatean. Bertan, Daftar-e Tahkim-e Vahdat ikasle-talde ultrakontserbadoreko kidea izan zen. Haren esanetan, 1979an parte hartze garrantzitsua izan zuen estatubatuar enbaxadako bahiketan. 1980 aldean Pasdaran (Iraultzaren Zaindariak) milizian sarturik, Iran-Irak gerran jardun zuen, baina ez dago garbi zein izan zen bere zeregina[1]. 1987an, doktoretza lortu zuen trafiko eta garraio ingeniaritzan eta plangintzan.

2003an Teherango alkate hautatu zuen Hiriko Kontseiluak, Iran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna (Etelaf-e Abadgaran-e Iran-e Eslami) talde ultraeskuindarraren sostenguarekin. Bi urteko agintaldian ezeztatu zituen aurreko alkate moderatu eta erreformisten aldaketa asko. 2005eko presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, bigarren itzulian botoen %61,69 bildurik; Haxemi Rafsanjanik %35,92 jaso zuen[2]. Hala ere, kontuan hartu behar da Zaindarien Kontseiluak 1.000 hautagaitza baino gehiago baliogabetu zituela[1].

Ahmadinejaden hitzek polemika sortu zuten mendebaldeko zenbait herrialdetan, besteak beste Israelen aurkako jarrera izateagatik eta Holokaustoa ukatzeagatik[3]. 2009ko hauteskundeak ere irabazi zuen, lehen itzulian %62,63ko babesa lortuta. Hala ere, oposizioak iruzurra salatu zuen, eta potesta jendetsuak izan ziren[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmoud Ahmadinejad Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.