Augustin-Louis Cauchy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Augustin-Louis Cauchy
Augustin-Louis Cauchy 1901.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1770eko abuztuaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Sceaux1857ko maiatzaren 23a (86 urte)
Familia
Aita Louis François Cauchy
Hezkuntza
Heziketa École des Ponts ParisTech
Lycée Henri-IV
École Polytechnique
Doktorego ikaslea(k) Viktor Bunyakovsky
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, Ingeniaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Turin eta Paris
Jasotako sariak
Influentziak Bernard Bolzano
Kidetza Royal Society
Société Philomathique de Paris
Suediako Zientzien Erret Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Signature d'Augustin Louis Cauchy.svg

Augustin-Louis Cauchy (Paris, 1789ko abuztuaren 21a - Sceaux, 1857ko maiatzaren 23a) matematikari frantsesa.

Cauchy aitzindaria izan zen analisi matematikoaren eta permutazioen multzo-teoriaren arloetan. Baita serie infinituen konbergentzia, ekuazio diferentzialak, determinanteak, probabilitatea, eta fisika matematikoa ere ikertu zituen.

1814an integral mugatuaren oroitidazkia argitaratu zuen, gero funtzio konplexuen teoriaren oinarria izan dena. Berari esker analisi matematikoak oinarri sendoak hartuko ditu.

Kalkulu infinitesimalaren oinarriaren sortzailea da. Cauchyk, D'Alemberten urratsei jarraituz, Funtzio, limite eta jarraitutasun kontzeptuak azaldu zituen ia gaur-gaurko eran, limitearen kontzeptua hartuz analisiaren abiapuntutzat bezala. Kontzeptu horiek kalkulu infinitesimala oinarritzeko balio izan zion.

Bere lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leçons sur le calcul différentiel, 1829
  • Cours d'analyse (1821)
  • Leçons sur les applications du calcul infinitésimal à la géométrie (1826)
  • Exercices de mathématiques (1827)
  • Œuvres complètes (28 liburuki, 1882-1974)
Oroitidazkiak
  • Théorie des ondes
  • Mémoires sur la polarisation de la lumière
  • Théorie des nombres

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augustin-Louis Cauchy Aldatu lotura Wikidatan