Kara aztarnategia

Koordenatuak: 42°22′N 1°33′W / 42.367°N 1.550°W / 42.367; -1.550
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kara hiriko kale bat.

Kara, baita ere Cara eta Carta,[1] Antzinako erromatar inperio barruko hiria izan zen, egungo Santakaran herriaren inguruan eratutakoa eta gaur egun hiriaren hondarrak gordetzen dituen arkeologia aztarnategia da. Hiri erromatarra aurreko baskoi herrixka batean sortu zuten. Aragoi ibaiaren harana kontrolatzen zuen. Duela bi mila urte inguruko aztarna ugari aurkitu da herrian eta inguruko lurretan, eta Santakarako etxe askotako aurrealdeetan. Nafarroako Gobernuak 1994ko abenduaren 26an Kultura Ondasuna izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren aurreko herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroan gaur egungo Santakaran bazegoen zazpi edo zortzi hektareatako herri bat, garaiko Nafarroako handienetariko bat. Ziur aski baskoien herria zenak poliki-poliki erromatarren eragina ezagutu zuen, eta azkenean, herri zaharraren ondoan hiri erromatarra sortu zen. Izan ere, erromatarrekin izan zituzten lehenengo kontaktuak K. a. II. mendekoak izan ziren. Aragoi ibaiaren inguruan erromanizazioa Euskal Herriko beste lurraldetan baino lehenago eman zen.[2]

Erromatarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar garaiko oppidumak aurreko herriaren aztarnak estali zituen eta egungo herriaren lurrazal gehiena hartu zuen. Hiriaren izenak ere jatorri erromatarra du, Cara. Gaur egungo izena, Santakara, erromatar izenaren kristautzetik dator. Sertoren gerraren harira sortu zuten hiria. Plinio Zaharrak hiri estipendiaria zela esan zuen bere Naturalis Historia liburuan; bertan karatarrak andelotarrekin eta pompelonentarrekin batera aipatzen ditu, Cesaraugusta conventus barruan eta Tarraconense probintzian. Klaudio Ptolomeok, bestetik, ez zuen aipatu ere egin.[3] mansio viaria dela aipatzen da (hau da, bidaiariak atseden hartzeko leku aproposa gisa) Iruñeatik Zaragozara zihoan bidean[1], eta hiri estipendiarioa[4] zela[5]. Epigrafian, bertakoak aipatzen direnena, Karenses idazten dute eta ez Carenses[6].

Hiriaren une garrantzitsuena I. eta II. mendean eman ziren. urte horietan ia 18 ha. izatera iritsi zen. Horretan hiriaren kokapen estrategikoak garrantzi handia izan zuen. III. mendean Kararen dekadentzia hasi zen; biztanle asko galdu zuen eta IV. mendean abandonaturik gelditu zen.

Erromatarren aurreko harresiak.

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa sistematikoak 1974an hasi ziren. Aurretik zenbait erreferentziak ezagutzen ziren, esate baterako XVII. mendeko miliarioak. Halaber, Santakarako etxeetan harlanduak eta erromatar garaiko elementuak ezagutzen ziren. Indusketak zazpi kanpainak luzatu ziren, 1982 arte, eta hiri erromatarraren aztarna asko azaleratu zituzten. Hauek dira horietako batzuk:

  • I. mendeko etxetzar bat
  • Harresiak, batzuk erromatarren etorrera baino zaharragoak
  • Hiriko kale nagusia
  • Tenplu bat
  • Hirian aurkitu diren eskultura zatiak eta beste objektuak Nafarroako Museoan erakusten dira.

Kararen eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008tik, urtero, iraila bukaeran, Kararen Eguna ospatzen da. Egun horretan Santakara herriaren historia erromatarra ospatzen da.[7] Egun horretan erromatarren garaiko eszenak egiten dira: borrokak, ehizaldiak, e.a.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b http://turismo.navarra.com/item/la-ciudad-romana-de-cara/
  2. http://arqueologianavarra.blogspot.com.es/2012/09/cara-ciudad-romana-santacara.html
  3. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
  4. Erromatar garaiko zenbait hiriren kategoria juridikoa izan zen. Erromak indarrez hartutako hiriak ziren, eta, ondorioz, Erromari zerga edo stipendiuma ordaindu eta tropak eman behar zizkioten. Lurzorua ez zen berea, bertako biztanleek possessio gisa zeukaten, baina jabetza erromarena zen. Dirua landu zezaketen eta autonomia zuten barne-gobernuan, baina probintziako gobernadorearen mende zeuden, herritarren gaietan esku hartzeko ahalmena baitzuen. Plinioaren* arabera, K.o. I. mendean, baskoian zazpi hiri ziren estipendiarioak: Andelos Andión* (Mendigorria*), Cara (Santacara*), Araceli (Huarte Araquil* edo Araciel*? ), Iaca (Jaca*), Iluberi (Irunberri*), Pompaelo (Iruñea*) eta Segia (Ejea*). Kategoria hori desagertu egin zen Vespasiano enperadoreak (K.o. 69-79) Hispaniako hiri guztiei latindar zaharren eskubide juridikoa eman zienean. (iturria: http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=9373)
  5. (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (2008). «Los vascones en las fuentes literarias de la Antigüedad y en la historiografía actual» Trabajos de arqueología Navarra (Iruñea) 20 (2007-2008): 103-149. ISSN 0211-5174..
  6. (Gaztelaniaz) «La Ciudad romana de Cara, Santacara :: Descubre Navarra Turismo» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  7. https://web.archive.org/web/20170929044309/http://www.viatorimperi.com/santacara
  8. https://web.archive.org/web/20170929044448/http://www.noticiasdenavarra.com/2017/06/12/vecinos/zona-media/el-imperio-romano-regresa-a-santacara

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

42°22′N 1°33′W / 42.367°N 1.550°W / 42.367; -1.550