Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Kinshasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léopoldville» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Kinshasa
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Boulevard du 30 juin, Kinshasa.jpg
Kinshasa Flag.svg Coat of arms of Kinshasa.svg
Administrazioa
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
UdalerriKinshasa
Geografia
Koordenatuak 4° 19′ 54″ S, 15° 18′ 50″ E / 4.3316666666667°S,15.313888888889°E / -4.3316666666667; 15.313888888889Koordenatuak: 4° 19′ 54″ S, 15° 18′ 50″ E / 4.3316666666667°S,15.313888888889°E / -4.3316666666667; 15.313888888889
Kinshasa hemen kokatua: Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kinshasa
Kinshasa
Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Azalera 9965 km²
Altuera 240 m
Mugakideak Bandundu Province Itzuli, Bas-Congo province Itzuli eta Brazzaville
Demografia
Biztanleria 11.855.000 bizt. (2016)
Dentsitatea 1.189,66 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1881
Telefono aurrizkia 0987-
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Dakar, Brazzaville, Brusela, Teheran, Utrecht eta Ankara
Hizkuntza ofiziala frantses eta nederlandera
www.kinshasa.cd

Kinshasa, 1881-1966 bitartean Léopoldville (frantsesez: Léopoldville, nederlanderaz: Leopoldstad) Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua eta hiririk handiena da. 11.855.000 biztanle zituen 2017an.[1] Afrikako hiririk handienetan hirugarrena da, Lagos eta Kairoren atzetik, eta Frankofoniako hirigunerik handiena, Parisen aurretik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongo ibaiaren ezkerreko ertzean dago; beste aldean Kongoko Errepublikako Brazzaville dago. Munduan hurbilen dauden bi hiriburuak dira, Erroma eta Vatikano Hiria alde batera utzita.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 36 38 37 37 37 32 33 35 35 37 34 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.6 31.3 32.0 32.0 31.1 28.8 27.3 28.9 30.6 31.1 30.6 30.1 30.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.9 26.4 26.8 26.9 26.3 24.0 22.5 23.7 25.4 26.2 26.0 25.6 25.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.2 21.6 21.6 21.8 21.6 19.3 17.7 18.5 20.2 21.3 21.5 21.2 20.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 18 20 18 20 18 15 10 12 16 17 18 16 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 163 165 221 238 142 9 5 2 49 98 247 143 1482
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 12 14 17 12 1 0 1 6 10 16 14 115
Eguzki orduak 136 141 164 153 164 144 133 155 138 149 135 127 1739
Hezetasuna (%) 83 82 81 82 82 81 79 74 74 79 83 83 80.3
Iturria (1): climate-Data.org (tenperatura)[2] weatherbase (muturrekoak)[3]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (prezipitazioak, eguzkia, eta hezetasuna)[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Morton Stanleyk sortu zuen 1881ean, eta Léopoldville izena hartu zuen Leopoldo II.a Belgikakoa erregearen omenez. Hiri hau eta Matadi lotzen zituen burdinbidea zabaldu zuten 1898an, garapen sozioekonomiko azkarra ekarri ziona. 1914an sistema bat ezarri zuten petrolioa eramateko Mataditik. 1923an, Kongo Belgikarraren hiriburu bilakatu zen, Boma hiriaren ordez. Hiri garrantzitsua izan zen garai kolonialean. 1959an gertatu zen matxinadak abiarazi zuen herrialdea independentziarantz. 1966an eman zioten egungo izena.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinshasa hiria eta probintzia da era berean eta hiri-probintzia hau 24 udalerritan dago banaturik. Gune administratibo eta ekonomiko nagusia La Gombe da. Kinshasa udalerriak eman zion izena hiri osoari, baina ez da metropoliaren bihotz ez administratibo ezta ekonomikoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeko hiri eta porturik handiena da, eta komunikabideen eta merkataritzaren gune nagusia. Industriagunea da: kotoia, jutea, burdina, eztainua, kimika eta farmazia gaiak, xaboia, garagardoa, itsasontziak eta makinak. Nazioarteko aireportua dauka.[5]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urrian, munduko biltzar frankofonoa antolatu zuten bertan. Frantsesaz gain, lingala da kaleko lingua franca.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DemographiaWorld Urban Areas – 13th Annual Edition demographia.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-06.
  2. Climate: Kinshasa en.climate-data.org . Noiz kontsultatua: 2019-08-06.
  3. Kinshasa, Democratic Republic of the Congo weatherbase.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-06.
  4. STATIONSNUMMER 64210 Danish Meteorological Institute, web.archive.org-en gordea . Noiz kontsultatua: 2019-08-06.
  5. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]