La Canillako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La Canilla
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondare nabaria
Antigua estacion de Portugalete - 2.JPG
La Canilla eraikina
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Portugalete
Helbidea Canilla pasealekua, z/g
Koordenatuak 43° 19′ 14″ N, 3° 00′ 58″ W / 43.320505°N,3.016194°W / 43.320505; -3.016194Koordenatuak: 43° 19′ 14″ N, 3° 00′ 58″ W / 43.320505°N,3.016194°W / 43.320505; -3.016194
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1888
Arkitektura
Arkitektoa Pablo Altzola
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria 132

La Canilla Portugalete udalerrian kokatutako eraikina da, antzina Portugaleteko tren geltokia izan zena. Pablo Altzola ingeniariak eraiki zuen 1888an, Bilbo eta Portugalete lotzen hasi zuen trenaren amaierako geltokia izateko.

2006ko urtarrilean berrireki zen Portugaleteko turismo bulego eta komun publiko modura, eta 2009ko otsailetik aurrera Portugaleteko Behargintza enplegu agentziaren eta udalaren Erosketa, Formakuntza eta Enplegu sailaren egoitzak ere bertan kokatzen dira.

Eraikina estilo klasikokoa da. Erdigunean erloju-dorrea du, zeinak kupuladun estalkia baitu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia 1888ko irailaren 27an inauguratu zen, Bilbo eta Portugalete arteko burdinbidearen Barakaldotik Portugaleterainoko trenbide tartea ireki zenean.[1] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen.

1924an trenbidea Norte izenez ezaguna zen Iparreko Burdinbideen Konpainiaren esku gelditu zen.

1926an Bilbo eta Portugalete arteko burdinbidea Santurtziraino luzatu zen,[2] trenbide adar berri bat sortuz, eta La Canillako geltokia trenbide adar berritik kanpo geratu zen. Geltokia cul-de-sac bihurtu zen, hau da, Bilbotik La Canillara heltzen ziren trenek geltokira heldu eta gero atzeranzko martxa eman behar izaten zuten, Santurtzirako adar berrira lotzeko gunera heldu arte, ondoren adar berritik bidea jarraitzeko.

1941. urtean RENFE enpresa publikoa jaio zen, eta burdinbidea bere menpe gelditu zen. Lehen aipatutako maniobra ezerosoak zirela eta, 1957ko uztailaren 14an, RENFEk geltokia ixtea erabaki zuen, Santurtzirako adar berriaren barruan tren geltoki berri batengatik ordezkatuz. Hala, gaur egun martxan dagoen Portugaleteko geltokia eraiki zuten, eta La Canilla geltokia zerbitzutik kanpo gelditu zen.

1960ko hamarkadan eraikina udalaren esku gelditu zen, eta geroztik hainbat zaharberritze jasan ditu, gaur egun udalaren gune administratiboetariko bat dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Spanishrailway «Bilbotik Portugaleterainoko trenbidea» . Noiz kontsultatua: 2013-06-01 .
  2.   Todotren «Bilbo - Portugalete - Triano burdinbidea» . Noiz kontsultatua: 2013-06-01 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]