Santurtziko geltokia (Adif)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 43″ N, 3° 01′ 47″ W / 43.328572°N,3.029677°W / 43.328572; -3.029677

Infobox train2.png
Santurtzi
Santurtziko renfe geltoki.jpg
Geltokiaren eraikina.
Kokapen mapa
Lineak

Geltoki-burua Cercanias Logo.svg C-1 red.svg  Peñota »
Kokapena
Helbidea Santurtzi parkea, 8; 48980
Udalerria Santurtzi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13405
Gunea 1. gunea
Irekiera 2002ko urriaren 7a
Irisgarria Geltoki erabilgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua Automated External Defibrillator (symbol).svg Itxaron gela Txarteldegia Wifi inv.svg 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 4[1]
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1Bilbo-Abando - Santurtzi
Bizkaibus A2315  Santurtzi - Portugalete - EHU
A3115  Bilbo - Santurtzi
A3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3323  Portugalete - Galdames
A3332  Trapagaran - Santurtzi
A3333  Gallarta - Santurtzi
A3335  Muskiz - Sestao

Santurtzi ADIF enpresa publikoaren lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerriko Santurtzi Zaharra auzoan kokatuta dagoena, parke zentralaren ondoan hain zuzen ere. Geltokia Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-1 lineari dagokiola. Gaur egungo geltokiaren eraikina 2002ko urriaren 7an jarri zen martxan,[2] Renfeko Aldirien sareko 1. tarifa-guneari dagokio eta C-1 linearen geltoki-buru da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia, itsas mailatik 5 metrora, hurrengo trenbideen parte da:[3]

  • Zabalera iberiarra duen 720. linea (Bilbo - Santurtzi trenbidea), 13,3. puntu kilometrikoa.
  • Zabalera iberiarra duen 724. linea (Bilbao Mercancías - Santurtzi trenbidea), Bilboko portura doana eta zama-garraioko trenek baino ez erabiltzen dutena.

Kokapen geografikoari dagokionez, Santurtziko Parkea kalean zehar hedatzen da, Santurtzi udalerriko Santurtzi Zaharra auzoan.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, parke zentral ondotik arrapalaz zein eskaileraz hornituta. Geltoki terminala izanik, nasa aldaketa bestibulutik zuzenean egiten da, igogailu edo eskailera beharrik gabe. Geltokia guztiz irisgarria den arren, nasa eta trenaren arteko tartea nabarmen handia da mugikortasun urriko pertsona talde batuzek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Aparkalekua Sarbide irisgarria Santurtziko parkea, 8

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea Santurtziko parkea, 8 Sarbide irisgarria 
Nasetara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
3. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide erabilgarria 
2. trenbidea Sarbide erabilgarria 
3. trenbidea Sarbide erabilgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888ko irailaren 27an, Bilbo eta Ezkerraldea lotzen zituen trenbidean, Barakaldo eta Portugalete arteko tartea ireki zen, Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak eraikita.

1926ko abenduaren 21ean trenbidea Portugaletetik Santurtzira luzatu zen, bidaiarientzako tren zerbitzua Santurtzi udalerrira, eta zama-garraiorako trenak Bilboko portura helarazteko, eta hala, trenbide adar eta geltoki berri bat eraiki ziren Portugaleten, eta Santurtzin hiru geltoki berri ere jarri ziren martxan: Peñota, Santurtzi eta Santurce-Puerto (Santurtzi-Portua), hirurak bidaiarientzako zerbitzudunak.[4]

1941 urtean, Espainiako trenbideen nazionalizazioarekin batera, geltokia RENFE enpresaren esku gelditu zen.

1957an Santurtzi-Portua geltokian bidaiarientzako zerbitzuak eten ziren eta Santurtziko geltokia Bilbo-Santurtzi trenbidearen geltoki-buru izatera pasa zen.[5]

1991ko martxoaren 16an Bilbo-Santurtzi trenbidearen tentsioa korronte jarraiko 1.500 voltetik 3.000ra pasarazi zen, eta aldaketa horren ondorioz tren unitate berriak eta azkarragoak jarri ziren martxan linea honetan, gaur egun oraindik erabiltzen direnak, alegia, Renferen 446 seriekoak. Espainian trenbide zabaleko lineetan 1.500 volteko tentsiodun azkenekoa izan zen C-1 linea, C-2 linearekin batera.[6]

2003ko otsailan geltoki zaharra eraitsi zen, geltoki berria batengatik ordeztua. Geltoki berria, gaur egungoa, zaharra baino 150 bat metro aurrerago eraiki zen, Santurtziko parkea handitzeko asmoz.

2005eko urtarrilaren 1.an, Espainiako Trenbide Sektorearen Legeari jarraiki, trenbide azpiegituren kudeaketa eta trenen ustiapen zerbitzuak bereizi ondoren geltokia eta bestelako azpiegitura ADIFek bereganatu zuen, eta bere aldetik Renfe Operadorak aldirien zerbitzua eskaintzen du.

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko uztailaren 7an geltoki berria inauguratu zen, Bilbao Ría 2000 erakundeak finantziatuta eta Javier Cenicacelaya eta Iñigo Saloña arkitektoek diseinatuta.[7] Geltoki berria zaharretik 150 bat metrora eraiki zen, eta itsasontzi baten itxuran oinarritzen da. Harrizko plaka, beira eta metalezkoa da, estalki oker bat du eta honen gainetik hamazazpi masta nabarmentzen dira. Bi nasa ditu, bata albokoa eta beste zentrala, guztira lau trenbiderekin. Horietatik hiru geltokiak erabiltzen ditu aldirikoen zerbitzuetarako, eta laugarrena Bilboko portura doan adarrari dagokio, Bilbao Mercancías geltokira doana. Tren geltokiaz gain, eraikinak Santurtziko DYAren egoitza ere biltzen du.

Eraikinaren birkokapenari esker, geltoki zaharraren orubean parke zentralaren luzapena, lurpeko aparkalekua eta 12.000 edukiera duen ekaitz-uren depositua eraiki ziren. Ur biltegiari esker Santurtziko parke zentralean uholdeak gertatzea saihesten da. Bestalde, pergola bidez lotutako bi eraikin txiki ere eraiki ziren, eraikin batek ekaitz-uren biltegiaren makineria gordetzen duena, eta besteak Gaztebox gazteentzako informazio bulegoa jasotzen duena.

Bidaiarientzako eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makina automatikoak, itxaron gela eta 2017tik desfibrilagailua ere jasotzen ditu.[8] Gainera, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, Kubi Wireless sarearen bitartez.

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lau trenbide dauden arren, hiruk baino ez dute sarbide nasetara, laugarrena Bilboko portura sarbidea da.
  2.   Bilbao aldizkaria, «Quince años día a día», http://www.bilbao.net/cs/BlobServer?blobtable=MungoBlobs&blobcol=urldata&blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3Dbr14-15.pdf&blobheadervalue2=public&blobheadername1=Content-disposition&blobheadername2=pragma&blobheader=application%2Fpdf&blobwhere=1273794092176&blobkey=id. Noiz kontsultatua: 2014-07-06  .
  3. Red ferroviaria española Sustapen Ministerioa
  4.   Todo tren, «Miscelánea del BPT», http://www.todotren.com.ar/trenes/bpt_1.htm  .
  5. (Gaztelaniaz)  «EL FERROCARRIL LLEGÓ A SANTURTZI HACE 90 AÑOS», Santurtzi Historian zehar, 2016-12-20, https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2016/12/20/el-ferrocarril-llego-a-santurtzi-hace-90-anos/. Noiz kontsultatua: 2017-10-09  .
  6. (Gaztelaniaz)  «EL FERROCARRIL LLEGÓ A SANTURTZI HACE 90 AÑOS», Santurtzi Historian zehar, 2016-12-20, https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2016/12/20/el-ferrocarril-llego-a-santurtzi-hace-90-anos/. Noiz kontsultatua: 2017-10-09  .
  7.   Bilbao Ría 2000, «Evocación portuaria - Estación de Cercanías de Renfe en Santurtzi», http://www.bilbaoria2000.org/ria2000/doc/rev_03/10-19.pdf. Noiz kontsultatua: 2014-08-23  .
  8. (Gaztelaniaz)  «Renfe instalará desfibriladores en 11 estaciones de Cercanías de Bizkaia», Bilbao Actual, http://www.bilbaoactual.com/renfe-instalara-desfibriladores-en-11-estaciones-de-cercanias-de-bizkaia/. Noiz kontsultatua: 2018-06-27  .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa