Laika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laika Sputnik 2 ontziaren konpartimentuan

Laika (errusieraz Лайка, 'zaunka egiten duena'), c. 1954 - 1957ko azaroaren 3an) txakur espazial sobietarra izan zen eta Lurra orbitatu zuen lehenengo izaki biziduna bilakatu zen. Sputnik 2 satelite sobietarraren barnean bidaiatu zuen, Sputnik 1 sateliteak baino hilabete bat geroago. Orbitan hil egin zen lehenengo animalia ere izan zen.

Zientzialariak hegaldi espazialen inguruan jakintza handirik ez zituzten, beraz ez zekiten gizaki batek jasango baldin bazituen atmosfera gaindiko baldintzak. Horrela, lehenengo animaliekin frogak egiteko erabakia hartu zen eta Laika txakurra izan zen lehenengoa. Hala ere, ordurako hegaldi azpiorbitalak segurtasunez burutzeko teknologia nekez garatu zenez, txakurrak iraungo zuen itxaropenik ez zegoen. Izan ere, handik ordu gutxira zendu zen nahiz eta egun batzuetarako bizi-itxaropena zeukala kalkulatu zen. Misio honekin, gizakiak grabitate ezeko inguru batean iraun dezakeela frogatu zen eta bidea ireki zion lehenengo gizakiari. 1961an, Juri Gagarin espazioa heldu zuen lehenengo pertsona bilakatu zen eta astronauta berbari berriari esanahia eta zentzua eman zion.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laika Aldatu lotura Wikidatan


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.