Lana Turner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lana Turner
Lana Turner 1950 portrait.png
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Jean Mildred Frances Turner
JaiotzaWallace (Idaho)1921eko otsailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1995eko ekainaren 29a (74 urte)
Hobiratze lekuaKalifornia
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaJohn Virgil Turner
AmaMildred Frances Cowan
Ezkontidea(k)Artie Shaw  (1940 -  1940)
Joseph Stephen Crane  (1942 -  1943)
Joseph Stephen Crane  (1943ko martxoa -  1944ko abuztua)
Henry J. Topping Jr. (en) Itzuli  (1948ko apirilaren 26a -  1952)
Lex Barker (en) Itzuli  (1953 -  1957)
ezezaguna  (1960ko azaroa -  1962ko urria)
ezezaguna  (1965eko uztaila -  1969ko apirila)
Ronald Pellar (en) Itzuli  (1969ko maiatzaren 9a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHollywood High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea eta modeloa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0001805 Allocine: 7226 Rottentomatoes: celebrity/lana_turner Allmovie: p72175 TCM: 195162 TV.com: people/lana-turner
Find a Grave: 6208 Edit the value on Wikidata

Lana Turner (Wallace, Idaho, 1921eko otsailaren 8a - Los Angeles, 1995eko ekainaren 29a), izen osoa Julia Jean Mildred Frances Turner, estatubatuar antzezlea izan zen. Aktore handia ez izan arren, irudi erotiko, gaizto eta anbiguoa sortu zuen, eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetako Hollywoodeko zinemaren ikono bilakatu zen. Donostia Saria jaso zuen 1994an.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana Turner Wallacen jaio zen, Idaho estatuan, 1921eko otsailaren 8an. Haren aita Virgil Turner koreografo ospetsua zen, eta 17 urte besterik ez zuenean egin zuen debuta Zazpigarren Artean, William A. Wellmanen A Star is Born pelikulan lan eginez. Warnerren aritu zen platoan denbora labur batez, baina jarraian Metro-Goldwyn-Mayer etxeak hartu zuen, emakume ilehori, gaizto, lizun eta erotiko baten rol egokituz.[1]

Emakume planta horrek arrasto nabarmena utzi ziom bizitza osoan, bere seduzitzaile fama pantaila barrutik kanpora zabaldu baitzen bat-batean. 1946ko The Postman Always Rings Twice obra beltzean egindako lanak puztu zuen haren fama, batez ere galtza motz, alkandora zuri eta zapia buruan zuela agertzen zen aurreneko eszena antologikoari esker.[1]

Dena dela, Vincente Minnelliren aginduetara egin zuen The Bad and the Beautifull da bere lanik onena, Douglas Sirkekin 1959an egin zuen Imitation of Life melodrama zoragarriarekin hatera. Kirk Douglas zuzendaria aztoratzen zuen aktore baten rola bete zuen aurrenekoan, eta alabari bizkar ematen zion ama zinikoarena bigarrenean. George Sidneyren The Three Musketeers (1948), George Cukorren A Life of Her Own (1950), Jean Negulescoren The Rains of Ranchipur (1955), eta Mark Robsonen Peyton Place (1957) lanek osatzen dute haren filmografia.[1]

Haren bizitza erreala fikziozkoa baino askoz ere gordinagoa izan zen. Johnny Stompanato izeneko gangster baten maitale izan zen, eta 1958an, istilu batzuen ondoren, bere alabak gaizkilea hil zuen, bien artean halako gora-behera istilutsuak sortuz.[1] Gertaera horren ostean, haren karrera zinematografikoaren gainbehera hasi zen. 1980ko hamarkadaren amaieran erretiratu bazen ere, Falcon Crest-eko atal batzuetan lan egin zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziegfeld Girl-en (1940)
Madame X-en (1966)
Urtea Izenburua[2] Rola Zuzendaria Estudioa
1937 They Won't Forget Mary Clay Mervyn LeRoy Warner Bros.
1937 Topper Gau klubeko nagusia[oh 1] Norman Z. MacLeod Metro-Goldwyn-Mayer
1937 The Great Garrick Mademoiselle Auber James Whale Warner Bros.
1938 The Adventures of Marco Polo Nazamaren neskamea United Artists
1938 Love Finds Andy Hardy Cynthia Potter George B. Seitz Metro-Goldwyn-Mayer
1938 The Chaser Miss Rutherford[oh 2] Edwin L. Marin Metro-Goldwyn-Mayer
1938 Four's a Crowd Oinezkoa[oh 3] Michael Curtiz Warner Bros.
1938 Rich Man, Poor Girl Helen Thayer Reinhold Schünzel Metro-Goldwyn-Mayer
1938 Dramatic School Mado Robert B. Sinclair Metro-Goldwyn-Mayer
1939 Calling Dr. Kildare Rosalie Jewett Harold S. Bucquet Metro-Goldwyn-Mayer
1939 These Glamour Girls Jane Thomas S. Sylvan Simon Metro-Goldwyn-Mayer
1939 Dancing Co-Ed Patty Marlow S. Sylvan Simon Metro-Goldwyn-Mayer
1940 Two Girls on Broadway Patricia 'Pat' Mahoney S. Sylvan Simon Metro-Goldwyn-Mayer
1940 We Who Are Young Marjorie White Brooks Harold S. Bucquet Metro-Goldwyn-Mayer
1941 Ziegfeld Girl Sheila Regan Robert Z. Leonard Metro-Goldwyn-Mayer
1941 Dr. Jekyll and Mr. Hyde Bea Emery Victor Fleming Metro-Goldwyn-Mayer
1941 Honky Tonk Elizabeth Cotton Jack Conway Metro-Goldwyn-Mayer
1942 Johnny Eager Lisbeth Bard Mervyn LeRoy Metro-Goldwyn-Mayer
1942 Somewhere I'll Find You Paula Lane Wesley Ruggles Metro-Goldwyn-Mayer
1943 The Youngest Profession Bere burua[oh 4] Edward Buzzell Metro-Goldwyn-Mayer
1943 Slightly Dangerous Peggy Evans /Carol Burden Metro-Goldwyn-Mayer
1943 Du Barry Was a Lady Bere burua[oh 6] Roy Del Ruth Metro-Goldwyn-Mayer
1944 Marriage Is a Private Affair Theo Scofield West Robert Z. Leonard Metro-Goldwyn-Mayer
1945 Keep Your Powder Dry Valerie 'Val' Parks Edward Buzzell Metro-Goldwyn-Mayer
1945 Week-End at the Waldorf Bunny Smith Robert Z. Leonard Metro-Goldwyn-Mayer
1946 The Postman Always Rings Twice Cora Smith Tay Garnett Metro-Goldwyn-Mayer
1947 Green Dolphin Street Marianne Patourel Victor Saville Metro-Goldwyn-Mayer
1947 Cass Timberlane Virginia Marshland George Sidney Metro-Goldwyn-Mayer
1948 Homecoming Lt. Jane 'Snapshot' McCall Mervyn LeRoy Metro-Goldwyn-Mayer
1948 The Three Musketeers Milady de Winter George Sidney Metro-Goldwyn-Mayer
1950 A Life of Her Own Lily Brannel James George Cukor Metro-Goldwyn-Mayer
1951 Mr. Imperium Fredda Barlo Don Hartman Metro-Goldwyn-Mayer
1952 The Merry Widow Crystal Radek Curtis Bernhardt Metro-Goldwyn-Mayer
1952 The Bad and the Beautiful Georgia Lorrison Vincente Minnelli Metro-Goldwyn-Mayer
1953 Latin Lovers Nora Taylor Mervyn LeRoy Metro-Goldwyn-Mayer
1954 Flame and the Flesh Madeline Richard Brooks Metro-Goldwyn-Mayer
1954 Betrayed Carla Van Oven Gottfried Reinhardt Metro-Goldwyn-Mayer
1955 The Prodigal Samarra Richard Thorpe Metro-Goldwyn-Mayer
1955 The Sea Chase Elsa Keller John Farrow Warner Bros.
1955 The Rains of Ranchipur Lady Edwina Esketh Jean Negulesco 20th Century Fox
1956 Diane Diane de Poitiers David Miller Metro-Goldwyn-Mayer
1957 Peyton Place Constance MacKenzie Mark Robson 20th Century Fox
1958 The Lady Takes a Flyer Maggie Colby Jack Arnold Universal Pictures
1958 Another Time, Another Place Sara Scott Lewis Allen Paramount Pictures
1959 Imitation of Life Lora Meredith Douglas Sirk Universal Pictures
1960 Portrait in Black Sheila Cabot Michael Gordon Universal Pictures
1961 By Love Possessed Marjorie Penrose John Sturges United Artists
1961 Bachelor in Paradise Rosemary Howard Jack Arnold Metro-Goldwyn-Mayer
1962 Who's Got the Action? Melanie Flood Daniel Mann Paramount Pictures
1965 Love Has Many Faces Kit Jordan Alexander Singer Columbia Pictures
1966 Madame X Holly Parker David Lowell Rich Universal Pictures
1969 The Big Cube Adriana Roman Tito Davison Warner Bros.
1974 Persecution Carrie Masters Don Chaffey Fanfare Films
1976 Bittersweet Love Claire David Miller AVCO Embassy
1980 Witches' Brew Vivian Cross United Artists
1994 That's Entertainment! III Bere burua
  • Bud Friedgen
  • Michael J. Sheridan
Metro-Goldwyn-Mayer

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak Erref.
1967 The Smothers Brothers Comedy Hour Bere burua "1.10" atala [3]
1969–1970 Harold Robbins' The Survivors Tracy Carlyle Hastings 15 atal
1971 The Last of the Powerseekers Telefilma
1982–1983 Falcon Crest Jacqueline Perrault 6 atal [4]
1985 The Love Boat Elizabeth Raleigh 3 atal [5]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kredituetan agertu gabe
  2. Ezabatutako eszenak
  3. Kredituetan agertu gabe
  4. Cameoa
  5. Kredituetan agertu gabe
  6. Kredituetan agertu gabe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Gostin, Andres. Seduzitzaile klasiko baten begirada. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko irailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-15).
  2. Lana Turner. imdb.com (Noiz kontsultatua: 2022-4-16).
  3. Return of Lana. Star-Gazette, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).
  4. Lana Turner to Appear On CBS's 'Falcon Crest'. The New York Times, 1981eko abenduak 26, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).
  5. Lana Turner Credits. TV Guide, 2019ko irailak 4, archive.today (Noiz kontsultatua: 2022-4-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]