Lankide:EAE-WIKI7/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pendulu erloju baten eskema.

Segundoa (sinboloa: s) Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) denboraren unitatea da. Sistema horretako zazpi oinarrizko magnitudeetako bat da. Beste neurketa-unitate

batzuen parte ere bada, hala nola metro zati segundoko abiadurarena, metro zati segundo karratuko azelerazioarena edo zati segundoko maiztasunarena.

Historikoki, egunaren 1/86400 dela ulertu izan da. Eguna 24 ordutan zatitzen da ondoren; ordu bakoitza 60 minututan eta minutu bakoitza 60 zati; horietako bakoitza segundotzat hartzen da.

Formalki, aurreko metodoaren zehaztasun eza konpontzeko, era askoz zehatzago batean definitzen da: perturbatu gabeko zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hipermehe bien artean 9 192 631 770 trantsizio egiteko behar den denbora 0K tenperaturan. Beste modu batean esanda: segundoa formalki finkatzeko, zesio frekuentziaren balioa, unitatetan adieraztean, 9 162 631 770 dela finkatzen da[1].

Definizio formala Lurraren errotazioa baino askoz egonkorragoa denez, periodikoki segundo bat gehitzen zaie Lurreko erlojuei, Lurraren errotazioarekin sinkroniza daitezen.


Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segundo hitza latinezko sequire (jarraitu) hitzetik dator; hala ere, haren denbora neurtzeko erabileraren jatorria minutu terminoaren antzekoa da. Hau latineko minuta (zati txikia) hitzetik dator; hau da, <<orduaren minuta bat>> orduaren zati txiki bat zen. Ordua 60 zatitan banatzen zen pars minuta prima (lehen zati txikia), eta, era berean, zati horietako bakoitza beste 60 zatitan banatzen zen, zeinei pars minuta secunda (bigarren zati txikia) baitzeritzen.


Erlojuak eta eguzki-denbora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-erlojua St. Rémy de Provence hirian.

Lurraren biraketaren posizio erlatiboaren araberakoa ez den erloju mekaniko batek, batez besteko denbora deritzon denbora uniformea ​​neurtzen du. Eguzkiaren posizio erlatiboa neurtzen duen eguzki-erlojuak ordea, ez du denbora uniforme hori mantentzen. Eguzki-erloju batek neurtzen duen denbora urteko aroaren arabera aldatu egiten da, hau da, segundoak, minutuak eta beste edozein denbora zatiketak iraupen ezberdina du urteko beste aroetan.

Batezbestekoaren arabera neurtutako eguneko denbora itxurazko denborarekin alderatzen badugu, egun bateko diferentzia oso txikia izango da. Hala ere, eguneroko diferentzia hori pilatzen joango denez, urte batean 15 minutuko diferentzia egon daiteke. Eragina batez ere Lurraren ardatzaren zehiartasunak eragiten du Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitarekiko.

Astronomoek itxurazko eguzki-denboraren eta batez besteko denboraren arteko aldea antzeman zuten antzinatik. Hala eta guztiz ere, XVII. mendearen erdialdea arte, hau da, erloju mekaniko zehatzak asmatu arte, eguzki-erlojuak ziren erloju fidagarri bakarrak, eta itxurazko eguzki-denbora zen onartzen zena.


Definizioaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segundoaren hiru definizio egin dira: egunaren zatiki gisa, urte estrapolatuaren zatiki gisa eta zesio-erloju atomiko baten mikrouhin-maiztasun gisa.

Egunaren zatiketa hirurogeitarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro klasikoko zibilizazioek kontatzeko sistema hirurogeitarra erabiliz zatitu zuten egutegia; garai hartan, segundoa egunaren zatiki hirurogeitarra zen (antzinako segundoa = ), eta ez orduarena, segundoaren definizio modernoagoarekin gertatzen den bezala . Denbora neurtzeko lehenengo gailuen artean, eguzki-erlojua eta ur-erlojuak daude; denbora-unitateak gradu hirurogeitarretan neurtzen ziren.

Eguzki-egunaren zatikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo erloju mekanikoak XIV. mendean agertu ziren. Horietan, ordua bi, hiru, lau edo hamabi zatitan zatitzen zen, baina inoiz ez hirurogei zatitan; izan ere, ordua ,tradizionalki, ez zen hirurogei minuturen igarotzetzat ulertzen. Minutuak adierazten zituzten erloju mekanikoak ez ziren XVI. mende bukaerara arte agertu. Ia garai berean, segundoak adierazten zituzten lehen erlojuak sortu ziren[2].

1656an, Christiaan Huygens zientzialari herbeheretarrak lehenengo pendulu-erlojua asmatu zuen. Erloju horrek ia metro bat luze zen pendulua zeukan, eta, beraz, segundo bateko periodoa zeukan gutxi gorabehera. Hura izan zen segundoak zehazki neurtu ahal izan zituen lehen erlojua. Laurogei urte geroago, Jonh Harrison-ek kronometro askoz zehatzagoak sortu zituen, zeinen errorea segundo batekoa izateko 100 egun pasa behar baitziren[3].

1832an, Gauss-ek segundoa proposatu zuen milimetro-miligramo-segundo unitate-sistemako oinarrizko unitate gisa. MKS sistemak, 1940an, formalki hartu zuen segundoa oinarrizko unitatetzat; segundoari honako definizioa eman zitzaion: batezbesteko eguzki-egun baten [4].

Efemeride urtearen zatikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40ko hamarkadaren bukaeran, kuartzo-erlojuak hain zehatzak ziren non 108 tik bateko errorea baitzuten. Ageriko bihurtu zen kuartzo-erlojuek hobeto zehazten zutela segundoa Lurraren errotazioak berak baino, eta horrek, segundoa birdefinitzeko premia ekarri zuen. Aldi berean, metrologo batzuek, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira oso bat egiteko behar duen denbora Lurraren errotazioarena baino zehatzagoa dela ikusita, segundoa urtearen zatiki gisa definitzea proposatu zuten[5].


Segundo atomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora kronometratzeko, hobea da atomo kitzikatu baten "bibrazio" natural eta zehatza neurtzea. Beraz, atomoaren definizioa perturbatu gabeko zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hipermehe bien 9 192 631 770 trantsizioa egiteko behar den denboratzat (0K tenperaturan) ezagutu da 1967tik aurrera. Erloju atomikoek maiztasun hori erabiltzen dute segundoak neurtzeko, izan ere, mota horretako erradiazioa naturan aurki daitekeen fenomeno egonkorrenetarikoa da. Oraingo erloju atomikoek, segundo bateko akatsa edukiko dute ehun milioi urte igarotzean[6].


Gertaerak eta denbora-unitateak segundotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segundoko zatikiak notazio hamartarrean adierazten dira normalean, adibidez, 2,01 segundo. Segundoen multiploak minutu eta segundo gisa adierazten dira normalean, edo erloju-denboraren ordu, minutu eta segundo gisa ere ager daitezke, bi puntuz bereizita, esaterako, 11:23:24.

Hona hemen hainbat denbora-unitate erlazio: minutu bat 60 segundo dira; ordu bat 3.600 segundo; egun bat 86.400 segundo; aste bat 604.800 segundo eta urte bat (bisurtea ez bada) 31.536.000 segundo dira. Ikus daitekeen moduan, segundoa denbora tarte luzeagoetan erabiltzeak askotan ez du zentzurik. Beraz, orduak edo egunak ez dira segundoen bidez neurtzen normalean.

Segundoekin lotutako zenbait gertaera hauek dira: harri bat 4,9 metro inguru erortzen da atseden egoeratik segundo batean; metro bateko luzera duen penduluak segundo bateko oszilazioa du, beraz, penduluek gutxi gorabehera metro bateko luzera dute; giza korrikalari azkarrenek 10 metro korrika egiten dituzte segundo batean; ur sakonetako olatu batek 23 metro inguru egiten ditu segundo batean; soinuak 343 metro inguru bidaiatzen ditu airean zehar segundo batean; argiak 1,3 segundo behar ditu Lurretik Ilargira iristeko (hau da, 384.400 kilometroko distantzia egiten du 1,3 segundotan).

Segundoa duten beste unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segundoa beste unitate batzuen parte da, hala nola maiztasuna Hertzetan neurtuta ( s -1 ), abiadura ( metroa zati segundoa ) edo azelerazioa ( metroa zati segundoaren berbidura). Gainera, Becquerel sistema metrikoaren unitatea (desintegrazio erradioaktiboa neurtzen duen unitatea), kilogramo, Ampere eta Kelvin oinarrizko unitateak ere segundoaren menpe daude.

Nazioarteko Unitate Sistemako 22 unitateetatik bi soilik (radiana eta estereorradiana) ez daude segundoaren menpe. Hala ere, eguneroko gauzetarako erabiltzen diren unitate asko, denbora unitate handiagoekin adierazten dira, ez segundoarekin; esate baterako, erlojuko ordua ( ordu eta minututan adierazita), autoen abiadura ( kilometro bider ordua), elektrizitatea (kilowatt/ordu) etab.

Denbora gordetzeko oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan kokatuta dauden erloju-atomiko batzuek denbora adostasunez mantentzen dute eta ordu horretara egokitzen dira. Horri, Nazioarteko Denbora Atomikoa (NDA) deitzen zaio[7].

Leku bakoitzeko ordua lurraren biraketarekin ados egoteko zehazten da. Denbora neurtzeko modu estandar internazional horri Denbora Unibertsal Koordinatua (UTC) deritzo. Denbora-eskala honek Nazioarteko Denbora Atomikoaren segundo atomiko berdinak erabiltzen ditu. Hala ere, bisurteko segundoak txertatu edo kentzen ditu lurraren biraketa abiaduraren aldaketak zuzentzea beharrezkoa denean.[8]

Segundoak eta segundo atomikoak berdinak dituen denbora eskalari UT1 deritzo, eta denboraren forma unibertsal bat da. UT1 lurrak eguzkiarekiko duen biraketaren arabera definitzen da, eta ez du inolako segundo aldaketarik[9].

Sare optikoko erlojuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik denbora neurtzeko modu estandarren parte ez diren arren, argi ikusgaidun espektroa duten sare optikoko erlojuak gaur egungo kronometro zehatzenak dira. Horiek, 430 THz-ko maiztasuna duten estronzio-erlojuak dira, argi ikusgai mailan argi sorta gorria dutenak, hain zuzen ere. Zehaztasun orokorra du: 15 mila milioi urtetan segundo bat baino gutxiago galdu edo irabaziko du (estimatutako unibertsoaren adina baino handiagoa da hori)[10].


Nazioarteko sisteman dituen multiploak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula honetan segundo unitatearen multiploak agertzen dira[11]:

Segundoaren (s) multiploak Nazioarteko Sisteman
Azpimultiploak Multiploak
Balioa Ikurra Izena Balioa Ikurra Izena
ds dezisegundo das dekasegundo
cs zentisegundo hs hektosegundo
ms milisegundo ks kilosegundo
μs mikrosegundo Ms megasegundo
ns nanosegundo Gs gigasegundo
ps pikosegundo Ts terasegundo
fs femtosegundo Ps petasegundo
as attosegundo Es exasegundo
zs zeptosegundo Zs zettasegundo
ys yoktosegundo Ys yottasegundo


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Companion May 2019: full issue PDF» BSAVA Companion 2019 (5): 1–40. 2019-05-01  doi:10.22233/20412495.0519.1. ISSN 2041-2487. (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  2. Landes, David S.. (1983). Revolution in time : clocks and the making of the modern world. Belknap Press of Harvard University Press ISBN 0-674-76800-0. PMC 9489095. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  3. Landes, David S.. (1983). Revolution in time : clocks and the making of the modern world. Belknap Press of Harvard University Press ISBN 0-674-76800-0. PMC 9489095. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  4. Jenkin of Roding, Baron, (Charles Patrick Fleeming Jenkin) (7 Sept. 1926–20 Dec. 2016). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  5. Helweg, J. F.. (1931). «United States Naval Observatory Time-Service» Transactions, American Geophysical Union 12 (1): 13.  doi:10.1029/tr012i001p00013. ISSN 0002-8606. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  6. McCarthy, Dennis D.; Seidelmann, P. Kenneth. (2009-10-14). Time ‐ From Earth Rotation to Atomic Physics. Wiley ISBN 978-3-527-40780-4. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  7. McCarthy, Dennis D.; Seidelmann, P. Kenneth. (2009-10-14). Time ‐ From Earth Rotation to Atomic Physics. Wiley ISBN 978-3-527-40780-4. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  8. McCarthy, Dennis D.; Seidelmann, P. Kenneth. (2009-10-14). Time ‐ From Earth Rotation to Atomic Physics. Wiley ISBN 978-3-527-40780-4. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  9. McCarthy, Dennis D.; Seidelmann, P. Kenneth. (2009-10-14). Time ‐ From Earth Rotation to Atomic Physics. Wiley ISBN 978-3-527-40780-4. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  10. Mill, James; Mill, James. (1988-05-12). «2042 FROM JAMES MILL 27 April 1809» The Collected Works of Jeremy Bentham: The Correspondence of Jeremy Bentham, Vol. 8: January 1809 to December 1816 (Oxford University Press): 26–26. ISBN 978-0-19-822615-4. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).
  11. McNally, Derek. (1990). «IAU Style Book» Transactions of the International Astronomical Union (Springer Netherlands): 892–950. ISBN 978-0-7923-0582-8. (Noiz kontsultatua: 2019-12-04).