Edukira joan

Lankide:Joxan Garaialde/Austriako Holokastuaren Memoria Zerbitzua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Memoria Zerbitzua
Helburua Holokaustoaren oroitzapena
Sortzaile eta lehendakaria Andreas Maislinger
Andreas Maislinger (ezkerrean) Branko Lustigekin (eskuinean)
Bulegoa Innsbruck, Tirol, Austria
Fundazioa 1992, Innsbruck
Webgunea www.auslandsdienst.at/en/

Austriako Holokastuaren Memoria Zerbitzua (alemanez: Österreichischer Gedenkdienst) Austriako zerbitzu militarraren alternatiba da. Parte hartzaileek Holokaustoaren memoria iraunaraztera dedikatzen diren mundu osoko erakundeetan lan egiten dute.

Lehen austriar gaztea Auschwitzen hasi zen 1992ko irailaren 1ean

Braunauko Historia Garaikideko Jardunaldietako historialari, politologo eta zuzendari zientifikoa den Andreas Maislinger doktoreak Holokaustoa ikertzera, ulertzera eta oroitzera bideratutako ordezko zerbitzu baten ideia sustatu zuen 1970eko hamarkadaren amaieran, baita haren biktimen oroimenerako ere. 1980ko urriaren 10ean, Anton Pelinka irakasle-politologoak Auschwitz zerbitzu zibila aurkeztera gonbidatu zuen Dolores Bauerren «Kreuzverhör» telebista saioan. Erantzun batean, Rudolf Kirchschläger Austriako presidente federalak bere ideia baztertu zuen esanez: «Austriar batek ez du ezer ordaintzeko Auschwitzen». Geroago, Kirchschlägerrek bere adierazpena atzera bota zuen Andreas Maislingerren «holokaustoaren oroimen-zerbitzu arrakastatsuaren lorpen positiboa» aitortuz.

1980-1981 bitartean, Maislingerrek boluntario gisa lan egin zuen, Joachim Schlörrekin batera, Alemaniako Bakearen Aldeko Berradiskidetzeko Ekintza Zerbitzuko Poloniako sailean. Auschwitz-Birkenau Museoan, Alemaniako nerabeen taldeak gidatu zituen. Itzultzean, inoiz baino konbentzituago zegoen Austrian antzeko programa bat egiteko. Horretarako, Simon Wiesenthal, Teddy Kollek, Ari Rath, Herbert Rosenkranz, Gerhard Röthler eta Karl Pfeifer izan zituen lagun.

1991n, Franz Vranitzky Austriako kantzilerra izan zen Bigarren Mundu Gerran nazionalsozialismoak egindako krimenengatik Austriako herriaren erantzukizunaren partea onartu eta aitortu zuen lehen Austriako kantzilerra[2]. Ikuspegi berri horrek baztertu zuen ordura arte Austria nazismoaren lehen biktima besterik ez zela zioen mitoa. Horrek, nazionalsozialismoaren garaian, Austriaren eta austriarren paperari buruzko jarrera eta trataerari buruzko ikuspegi berri bat ekarri zuen Austriako klase politikoaren baitan. Gedenkdienst-a (Memoria Zerbitzua) aitorpen horren ondorioa da.

1991n, Andreas Maislingerrek Franz Löschnak Barne ministroaren gutun bat jaso zuen, Memoria Zerbitzua Austriako gobernuaren baimena zuela funtzio publikoaren alternatiba izateko. Beharrezko funtsak Barne Ministerio Federalak emango lituzke.

Memoria Zerbitzua norberaren herrialdearen historiako kapitulu ilunenei aurre egin, eta erantzukizuna hartzeko kontzeptua da, zure gobernuaren diru-laguntza (egokia) jasotzen duzun bitartean. Memoria Zerbitzua, historian zehar, herrialdeko gizarteak berak egindako ankerkeriaren aitorpenean, apologian eta erantzukizuna bere gain hartzean oinarritzen da. Memoria Zerbitzua ez da iraganeko errua beste pertsonei egoztea, beste pertsona batzuek beren herrialdeko egileek egindako okerraren erantzukizuna gogoz hartzea baizik. Memoria Zerbitzua norbere herrialdearen iraganarekiko zintzotasuna eta iraganeko akatsak zuzentzeko gogoa da. Memoria Zerbitzua, gatazkan dauden alderdien arteko harremanak hobetzeko oinarriak jartzen ari da. Memoria Zerbitzua egileen alboan dauden pertsonei hezkuntzarako plataforma bat eskaintzea da, eta biktimen alde egin den gaizkiaren oroimenaren eta biktimen oroimenaren zerbitzura etortzea da. Memoria Zerbitzua erasotzaileen alboko kideek osatzen dute, biktimen alde bizitza eta kultura babesten dutenak. Memoria Zerbitzua iraganarekiko zintzotasunean eta erantzukizunean oinarritutako bakea da. Memoria Zerbitzua barkamena gorpuztea eta gauzatzea da.

Austriaren kasuan, Memoria Zerbitzuak Holokaustoa gogoratzen du, eta juduen kultura eta bizitza onartzen ditu, baita Holokaustoko beste biktimen taldeenak ere. Beste herrialde batzuetan, Memoria Zerbitzu batek ankerkeria eta biktima desberdinak gogora ditzake.

Erakunde kolaboratzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandera de Alemania Alemania

  • Berlin - Berlingo judu museoa
  • Moringen - KZ-Monumentua Terhaus Moringen

Bandera de Bulgaria Bulgaria

  • Sofia – Schalom – Bulgariako juduen erakundea

Bandera de Canadá Kanada

  • Montreal - Holokaustoaren Oroimenezko Zentroa
  • Montreal - Kleinmann Familia Fundazioa

Bandera de China Txina

Ameriketako Estatu Batuak

  • Detroit - Holokaustoaren Memoriaren Zentroa
  • Houston – Holokaustoaren Museoa Houston
  • Los Angeles - Simon Wiesenthal Center
  • Los Angeles - Survivors of the Shoah Visual History Foundation
  • New York - Juduen Ondare Museoa
  • Reno - Holokaustoaren, Genozidioaren eta Bakearen Ikasketen Zentroa
  • Richmond - Virginiako Holokaustoaren Museoa
  • San Frantzisko – Kalifornia iparraldeko Holokausto Zentroa
  • San Petersburgo – Floridako Holokaustoaren Museoa

Bandera de Francia Frantzia

  • Oradour – Oradourko Memoriaren Zentroa
  • Paris – La Fondation pour la Mémoire de la Déportation
  • Paris - Amicale de Mauthausen

Bandera de los Países Bajos Holanda

  • Amsterdam – Kulturarteko Ekintzarako UNITED

Bandera de Hungría Hungaria

  • Budapest – Ijitoen Eskubideen Europako Zentroa

Bandera de India India

  • Dharmshala - Tibeteko Ongizate Bulegoa

Bandera de Inglaterra Ingalaterra

  • Londres - National Yad Vashem Charitable Trust
  • Londres – Historia Garaikidearen Institutua eta Vienako Liburutegia

Bandera de Israel Israel

  • Jerusalem – AIC – Informazio Zentro Alternatiboa
  • Jerusalem – LAW– Giza Eskubideak eta Ingurumena Babesteko Palestinako Elkartea
  • Jerusalem - Yad Vashem

Bandera de Italia Italia

  • Como – Historia Garaikidearen Institutua ¨Pier Amato Perretta¨ (ISC)
  • Milan – Ebraiko Dokumentazio Zentro Garaikidea
  • Prato - Deportazio Museoa

Bandera de Japón Japonia

  • Hiroshima – Hiroshimako Bakearen Kultura Fundazioa

Bandera de Pakistán Pakistan

  • Lahore - SOS Children Villages Pakistan

Bandera de Polonia Polonia

Bandera de Rumania Errumania

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]