Lisboako Ituna
Lisboako Ituna | |
---|---|
Mota | Europar Batasuneko ituna |
Honen izena darama | Lisboa |
Data | 2007ko abenduaren 13a |
Indarrean sartze | 2009ko abenduaren 1a |
Argumentu nagusia | Europar Batasuna |
Kokaleku | Lisboa |
Herrialdea | Portugal |
Nongo eskumenen mende | Europar Batasuna |
Depositary (en) | Italiako Gobernua |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | official languages of the European Union (en) |
Osatuta | |
Webgune | europa.eu… |
Lisboako Ituna edo Erreforma Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Europar Batasuneko 27 estatu kideek[oh 1] 2007ko abenduaren 13an Lisboan izenpetu zutena.[1] 1992ko Maastrichteko Ituna eta 1957ko Erromako Ituna erreformatu zituen, Europar Batasunaren funtzionamendua egokitzeko, eta 27 herrialdeen arteko batasun politiko eta ekonomikoa dinamizatzeko.
Lisboako Ituna 2009ko abenduaren 1ean sartu zen indarrean.[2] Izan ere, horretarako estatu kide guztiek berretsi behar izan zuten. Irlandako Errepublikaren kasuan bi erreferendum behar izan ziren, 2008koan ezezkoa nagusitu baitzen.[3] 2009ko urriaren 2koan, aldiz, baiezkoak tarte zabalez irabazi zuen.[4] Polonian eta Txekiar Errepublikan bertako parlamentuek onartu arren, presidenteek sinadura atzeratu zuten Irlandaren baiezkoa onartu arte.
Itunaren edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lisboako Itunak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen Batasunaren baitan. Besteak beste, Europar Batasuneko Kontseiluan erabaki gehiago hartu ahal izatea Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren bidez, erabateko adostasunez beharrean. Bete beharreko bi irizpide ezarri zituen Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren sistemak: estatu kideen % 55ak gutxienez alde bozkatzea, eta aldekoek EBko biztanleria osoaren % 65a izatea.
Europako Parlamentuak botere gehiago lortu zuen ituna indarrean sartzean; besteak beste, nekazaritza eta aurrekontuen inguruan Kontseiluarekin batera erabakiak hartzeko aukera izan zuen ordutik aurrera. Kontseiluan bi urte eta erdirako presidentzia ezarri zen (ordura arteko 6 hilabeteko txandakako presidentziaren ordez) eta Atzerri Gaietako Ordezkari Gorena izeneko figura sortu zen, lehenagoko Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratuko Ordezkari Gorenaren eta Europar Batzordeko Kanpo Arazoetako komisarioaren eskuduntzak elkartuta.
Giza Eskubideen alorrean, Oinarrizko Eskubideen Gutunak balio legala lortu zuen lehen aldiz.
Itunaren aldekoen arabera, testu horrek Amsterdameko Itunarekin eta Nizako Itunarekin hasitako bideari jarraitu nahi zion, EBren eraginkortasuna eta zilegitasun demokratikoa handituz. Hala ere, aurkakoek azken puntu horretan ikusten zuten hutsunerik handiena: haien ustez, Lisboako Itunak EBren zentralizazioa indartu eta erabaki guneak estatuetako hautesleengandik urrunaraziko zituen.
Lisboako Itunaren arabera, gero eta europarlamentari gehiago ditu gero eta pertsona gehiago bizi den Estatu batek. Gutxienez 6 europarlamentari ditu Estatu bakoitzak eta asko jota, Alemaniaren kasua den bezala, 96. Gehienez, 751 europarlamentari daude, hala eta guztiz, horietako bat lehendakaria denez, berak ezin du bozkatu eta ondorioz, 750 boto egon ahal dira bozketa bakoitzean.[5]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EBko Erreforma Ituna gaur sinatu dute Lisboan. Berria egunkaria, 2007ko abenduak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
- ↑ Lisboako Ituna gaur sartuko da indarrean. Berria egunkaria, 2009ko abenduak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
- ↑ Irlandan ezezkoa nagusitu da Lisboako Itunaren erreferendumean. Berria egunkaria, 2008ko ekainak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
- ↑ Lisboako Itunaren erreferendumean baietzak irabazi du Irlandan. Berria egunkaria, 2009ko urriak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-18).
- ↑ Goldirova, Renata (19 October 2007). "EU agrees new 'Treaty of Lisbon'". EU Observer. Retrieved 19 November 2007.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1951/1952 | 1957/1958 | 1965/1967 | 1986/1987 | 1992/1993 | 1997/1999 | 2001/2003 | 2007/2009 ? |
Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) | |||||||
Euratom (Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa) | |||||||
Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) | Europako Erkidegoa (EE) | ||||||
...Europako Erkidegoa: IAEE, EEE (EE, 1993), Euratom | Justizia eta Barne Arazoak (JBA) | ||||||
Arazo Kriminaletan Lankidetza polizial eta judiziala (AKLPJ) | |||||||
Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua (ASPB) | |||||||
E U R O P A R B A T A S U N A ( E B ) | |||||||
Parisko Ituna | Erromako Ituna | Bruselako Ituna | Europako Agiri Bakuna | Maastrichteko Ituna | Amsterdamgo Ituna | Nizako Ituna | Lisboako Ituna |
"HIRU ZUTABEAK" – EEak (IAEE, EEE/EE, Euratom), ASPB, AKLPJ |
- Europar Batasuneko itunak
- Lisboako historia
- Belgikako itunak
- Frantziako itunak
- Espainiako itunak
- Bulgariako itunak
- Danimarkako itunak
- Errumaniako itunak
- Eslovakiako itunak
- Esloveniako itunak
- Estoniako itunak
- Finlandiako itunak
- Greziako itunak
- Hungariako itunak
- Irlandako itunak
- Lituaniako itunak
- Letoniako itunak
- Maltako itunak
- Poloniako itunak
- Suediako itunak
- Txekiar Errepublikako itunak
- Zipreko itunak