Edukira joan

Louisianaren erosketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louisiaren erosketaren mapa

Louisianaren erosketa Napoleon Bonapartek, garaian Frantziako Lehen Kontsula, Ameriketako Estatu Batuei 1803an 2.144.476 km² (529.911.680 akre) lurralderen salmentari ematen zaion izena da. Lur horiek Frantziak Ipar Amerikan zituen jabetzen zatietako bat izan zen. 15 milioi dolar edo 80 milioi frantziar libera ordaindu zituzten, hau da, 3 dolar zentabo akreko edo 7 zentabo hektareako. Interesak kontutan hartuz gero Louisianaren erosketak 23.213.568 dolarreko kostea izan zuen.

Itun honekin saldu zen lurralde eremu erraldoiak gaur egungo Arkansas, Missouri, Iowa, Oklahoma, Kansas, Nebraska, Mississippi ibaiaren hegoaldeko Minnesota, Ipar Dakotako eremu handi bat, Hego Dakota ia osoa, Mexiko Berriko ipar-ekialdea, Texasko iparraldea, Montanako eremu bat, Wyoming, Colorado ur-banaketen ekialdean eta Louisiana Mississippiaren bi aldeetan, New Orleans hiria barne hartzen zituen. Gainera, erosketa horietan gaur egun Kanadan dauden Alberta eta Saskatchewan ere erosi zituzten. Lurraldeak gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetako azaleraren %23a suposatzen du.

Erosketa garrantzitsua izan zen Thomas Jeffersonen presidentziarako, baina erosketa egitearen aurkako jarrera nahiko egon ziren. Lurraldearen erosketaren konstituzionalitatearen inguruko dudak baziren ere, Jeffersonek lurraldea erostea erabaki zuten, ez zitzaiolako gustatzen New Orleanseko portua Frantzia eta Espainiak blokeatzeko boterea izatea. Negoziazio honek AEBri Ozeano Pazifikoaren atea ireki zion eta bere azalera izugarri haziarazi zuen. Ituna, beraz, Historia osoko garrantzitsuenen artean dago.

Bandera aldaketa ekitaldiaren marrazkia

XVIII. mendearen bigarren erdialdean Louisiana Europako politikaren piezetako bat baino ez zen.[1] Frantziak kontrolpean zuen, Mississippi ibaiaren kostaldetan hainbat herrixkarekin. Frantziak Zazpi Urteko Gerra galdu zuenean Espainiak Missipiaren mendebaldeko lurraldea irabazi zuen. Estatu Batuek Mississippiaren ekialdea eta New Orleanseko iparraldea kontrolatzen zuten. Amerikarrentzat arazorik nagusia zen Mississippitik ezin zirela libreki itsasoraino heldu. Lurraldean amerikar migratzaile eta kolono berriak zeudenez, Jeffersonek pentsatu zuen lurraldea zatika erosi beharko zela. Baina Espainia ahul zegoen garai horietan, beraz beste potentzia batek lurraldea har zezakeen, politika aldatzeko erabakia bultzatuz.[1] New Orleans jada garrantzitsua zen nekazaritza ondasunak barkuetan sartzeko, eta aterabide nagusia zen Apalatxeen mendebaldeko eremuetan. Pinckney ituna, 1795eko urriaren 27an Espainiaren sinatua, amerikarrei New Orleansen "ondasunak uzteko eskubidea" ematen zien, portua esportaziorako eremu nagusi bilakatuz. Amerikarren eskubide hau erabili zuten irina, tabakoa, txerrikiak, lumak, sagardoa, gurina eta gazta garraiatzeko. Itunak ere amerikarrei eskubidea ematen zien Mississippi ibai osoan zehar bidaiatzeko, eta horrek garrantzi berezia zuen mendebaldean bizi zirenentzat.[2]

1789an Espainiak ituna ezeztatu zuen, eta amerikarrei New Orleans erabiltzea debekatu zien. Haustura honek haserre handia sortu zuen amerikarren artean. 1801ean Espainiako gobernadorea zen Juan Manuel de Salcedok Casa Calvoko markesaren erabakia atzera bota eta ondasunak portuan uzteko estatubatuarren eskubidea berrezarri zuen. Napoleon Bonapartek Louisiana Frantziarentzat irabazi zuen 1800an, San Ildefonsoko Hirugarren Itunaren ondorioz, baina ituna sekretupean gorde zuten.

Louisiana nominalki izan zen Espainiaren kontrolpeko lurraldea ahalik eta 1803ko azaroaren 30ean Frantziako Lehenengo Errepublikak bereganatu zuen arte, 1803ko abenduaren 20an AEBren esku utzi baino hiru aste lehenago. Ekitaldi bat antolatu zuten St. Louisen hilabete batzuk beranduago, batez ere New Orleansek aginduak ez zirelako heldu neguko kondizioak zirela eta Illinoiseko herrialdera. 1804ko martxoaren 9 eta 10a Hiru Banderen Eguna izena dute gertakari horren ondorioz.

James Monroe eta Rober R. Livingstonek bidaia egin zuten Parisera New Orleansen erosketari buruzko negoziazioa egitera 1803ko urtarrilean. Euren aginduak ziren New Orleans eta inguruen kontrolaren gaineko negoziazioak egitea ziren, erosketa barne; ez zuten pentsatzen azkenean egingo zuten operazioaren tamaina nolakoa izango zen.

Louisianaren erosketa AEBren historian lurralde irabazirik handiena izan zen. Mississippi ibaitik Mendi Harrietsuetara erosketak Ameriketako Estatu Batuen tamaina bikoiztu zuen. 1803a baino lehen Louisiana espainiar agintepean egon zen 40 urtez. Espainiak Hamahiru Koloniak lagundu bazituen ere Amerikar Iraultza Gerrran Espainiak ez zuen nahi amerikarra euren lurraldean egotea.

Batzuen ustez erosketa ez zen legezkoa edo konstituzioaren aurkakoa zen, baina Jeffersonek erabaki zuen berak zeukan itunak negoziatzeko botere konstituzionalak eskubidea ematen ziola etorkizunean hamabost estatu izango zena erosteko. Gaur egungo ikuspegitik ikusita Louisianaren erosketa izango zen Amerikako Estatu Batuei egindako ekarpenik handienetako bat.[3]

1802ko apirilaren 18an Jeffersonek Robert Livingstoni gutuna idatzi zion. Gutunaren helburuetako bat diplomatiko leuna izan zitekeenari Frantziaren helburu gaiztoen inguruan ohartaraztea zen.[gehigarriak 1]

Espainiak Frantziari 1800an lurraldearen transferentzia egin ziola nahiko ezezaguna bazen ere, frantziar inbasio batekiko izua herrialde osoan zehar hedatu zen 1801an Napoleonek New Orleans ziurtatzeko indar militarra bidali zuenean. Hegoaldekoek beldur ziren Napoleonek Louisianako esklabu guztiak ez ote zituen askatuko, esklabuen matxinadak edozein lekutan sor zezakeena.[1] Jeffersonek moderazioa eskatu bazuen ere Federalistek hau Jeffersonen aurka erabili zuten eta Frantziaren aurkako oldartzea ematearen alde agertu ziren. Euren aurka Jeffersonek Britainia Handiarekin aliantza bat egiteko mehatxua luzatu zuen, nahiz eta erlazioak kaxkarrak ziren garai hartan. [1] 1801an Jeffersonek Frantziaren plana babestu zuen eta Saint-Domingue (gaur egungo Haiti) berenatu zuen, garaian Toussaint Louvertureren eskuetan esklabuen matxinada baten ostean.

Jeffersonek Livinston bidali zuen Parisera 1801ean jakin zuenean Frantziak Louisiana berreskuratu zuela Espainiatik San Ildefonsoko itunaren ondorioz. Livinstonek baimena zuen New Orleans erosteko.

1802ko urtarrilean Frantziak Lecrerc jenerala bidali zuen Saint-Dominguera esklabutza berrezartzeko. Esklabutza Frantziako Errepublikak 1795eko Konstituzioan ilegalizatu zuen, Frantzian zein koloniatan. Hala ere kolorezko pertsona askeen eskubideak gutxitzea nahi zuen Frantziak, Toussaint Louvertureren gobernuaren kontrola ezeztatuz. Honek, hala ere, St. Domingue frantziar mantendu zuen Espainia eta Ingalaterraren erasoen aurrean. Iraultzaren aurretik Frantziak dirutza handia lortu zuen St Dominguetik, bertan bizi ziren esklabuen bizitzaren eta askatasunaren gainetik. Napoleonek irabazi hauek mantentzea nahi zuen, Frantziako produktibitatea handitzeko. Jefferson kezkatuta zegoen Frantziak berriro Ipar Amerikan bere inperioa hedatzeko izan zezakeen nahiarekin, beraz Karibean neutraltasuna aldarriaktu zuen, Frantziari laguntza ematea ukatuz, baina, aldi berean, kontrabandoa baimenduz errebeldeek Frantziaren aurka egin zezaten. [4]

1803ko azaroan Frantziak bizirik zituen 7.000 soldadoak Saint-Dominguetik kendu zituen (euren tropen bi heren bertan hil ziren) eta Mendebaldeko Hemisferioan zituen anbizioei uko egin zien.[4] 1804an Haitik bere independentzia aldarrikatu zuen; baina Jeffersonek beldurra zuen bertan esklabuen matxinada bat egongo zela, eta ez zuen errepublika berria onartu, Mendebaldeko Hemisferioko bigarrena, eta enbargo bat inposatu zuen uhartearen aurka. Honen ostean Frantziak Haiti berreskuratzeko nahia adierazi zuen, Britainia Handiak bultzatuta, eta Haitirentzat asko zaildu zen hamar urteko gerra hartatik ateratzea.[4]

1803an Pierre Samuel du Pont de Nemours, frantziar nobleziako kidea, Jeffersonen eskariz Frantziarekin negoziatzen laguntzen hasi zen. Du Pont garai hartan AEBn bizi zen eta lotura sendoak zituen bai Jeffersonekin bai Frantziako politikari garrantzitsuekin ere. Diplomazia lanetan hasi zen Napoleonekin Jeffersonen alde Frantziara egindako bisita batean, Louisianaren erosketa handiago baten aldeko ideia zabalduz, AEB eta Napoleonen arteko gatazkarik ez egoteko proposamen gisa[5].

Jeffersoni ez zitzaion hasiera batean gustatzen Frantziari Louisiana erostea, horrek esan nahi baitzuen Frantziak eskubidea zuela Louisianan egoteko. Gainera uste zuen AEBko Presidenteak ez zuela eskumen konstituzionalik horrelako akordio batera iristeko. Konsziente zen ere erosketa horrek estatuen eskubideak murriztuko zituela eta botere betearazle federalak handitu.

Denbora honetan zehar Jeffersonek informazio gaurkotua zuen Napoleonen jarduera militarren inguruan eta Ipar Amerikarekiko zituen intentzioen inguruan. Bere estrategiaren ataletako bat du Ponti Livinvstoni ukatzen zizkion hainbat informazio ematea zen. Aldi berean biei informazio kontraesankorra ematen zien. Frantziarekin gerra ekidin nahi zuen ahalik eta gehien, eta horregatik Jeffersonek James Monroe bidali zuen Parisera 1803an erresoluzio bat bultzatu asmoz. Gainera, Parisekin egin beharreko konbertsazioek ez bazuten esperotako emaitza ematen, Londresera bidaiatu eta Ingalaterrarekin aliantza bat negoziatzeko agindua zuen. Espainiak, aldi berean, prokrastinatu eta 1802ko bukaerara arte ez zuen Louisiana Frantziaren esku utzi, AEBren mesfidantza sortuz. Era berean Espainiak ez zion Frantziari Florida transferitu nahi, eta horrek Louisiana defendaezin bilaka zezakeen. Monroeren azken misio diplomatikoan Frantziatik egotzia izan zen eta, horregatik, berriro bera bidaltzeak seriotasun zentzua ematen zion gaiari.

Aldi berean Napoleonek Britainia Handiarekin bakea behar zuen San Ildefonsoko Ituna martxan jarri ahal izateko eta Louisiana bere eskuetan guztiz geratzeko. Bestela Louisiana oso harrapakin erraza izango zen britainiarrentzat edo AEBrentzat. 1803ko hasieran, hala ere, bazirudien Frantzia eta Britainia Handiaren arteko gerra ez zela bukatuko. 1803ko martxoaren 11n Napoleonek prestakuntzak hasi zituen Britainia Handia inbaditzeko.

1793-94an Saint-Dominguen (gaur egungo Haiti) esklabuen matxinada bat izan zen, frantziarren lehen esklabuen emanzipazioa emanez. Honek gerrara eraman zituen Espainia eta Britainiar Inperioak, St. Domingue konkistatu eta berriro bertako herritarrak esklabutzara kondenatu nahi baitzituzten. Napoleonen koinatua zen Charles Leclercek espedizioa egin zuen bertara 1802ko urtarrilean, eta hurrengo 21 hilabetetan 20.000 militar bidali zituen Frantziak, lurraldea berriro konkistatu eta esklabutza berrezartzeko asmoz. Baina sukar horiak eta beltz, mulato eta zuri iraultzaileen erresistentziak frantziar armada suntsitu zuen. Hau izan zen historiako lehen esklabuen matxinada arrakastatsua. 1803ko azaroan Napoleonek bizirik zeuden frantziar tropak uhartetik atera zituen. 1804an Haiti bilakatu zen gehiengo beltza zuen lehen estatu independientea Amerika osoan[6].

Napoleonek ez zuen lortu, beraz, Haitiko biztanleria emantzipatua berresklabutzea, eta uko egin zion momentu horretan Mundu Berrian Frantziako Inperioa berregiteari. Jada ez zuen jasotzen diru nahikorik azukreagatik Karibean eta, beraz, Louisianak jada balio txikia zuen bere planetarako. Espainiak oraindik ez zuen bukatu Louisianaren transferentzia, eta Britainia Handiarekin gerra berehala etor zitekeen. Espainiaren aurkako amorru biziz transferentzia ez zutelako egin, oraindik berea guztiz ez zen lurraldea osorik saltzea erabaki zuen Napoleonek, erabili ezin zezakeen lur bat saltzeko aukera bakar gisa.[1]

Talleyrand kanpo ministroa planaren aurka bazegoen ere, 1803ko apirilaren 10ean Napoleonek bere finantza ministro François de Barbé-Marboisi esan zion Louisianako Lurralde osoa AEBri saltzea pentsatu zuela. 1803ko apirilaren 11n, Monroe iritsi baino egun bat lehenago, Barbé-Marboisek Livinstoni Louisiana osoa eskaini zion 15 miliioi dolarren truke, gaur egun 233 milioi dolarren pareko zifra bat.[7]

Amerikar ordezkariek prest zituzten 10 milioi dolar New Orleans eta inguruak erosteko, baina sorpresa handia hartu zuten hain lurralde zabala 15 milioitan saltzen zutela entzuterakoan. Jeffersonek Livinsgstoni eskumena eman zion bakarrik New Orleans erosteko. Hala ere Livingston ziur zen AEBk eskaintza onartuko zuela.[8]

Amerikarrek uste zuten Napoleonek edozein momentutan eskaintza ezezta zezakeela, AEBk New Orleans erostea ukatuz, beraz 1803ko apirilaren 30ean Louisinaren Erosketa Ituna sinatu zuten. 1803ko uztailaren 4an ituna Washingtonera iritsi zen. Louisianaren Lurraldea izugarri handia zen, Mexikoko golkotik hegoaldean Ruperten Lurralderaino iparraldean eta Mississippi Ibaitik ekialdean Mendi Harritsuetara mendebaldean. Lurraldearen erosketak garaiko AEBren tamaina bikoiztu zuen, 3 zentimo ordainduz akre bakoitzagatik.

  1. Gutuna horrela hasten zen: The cession of Louisiana and the Floridas by Spain to France works most sorely on the U.S. On this subject the Secretary of State has written to you fully. Yet I cannot forbear recurring to it personally, so deep is the impression it makes in my mind. It completely reverses all the political relations of the U.S. and will form a new epoch in our political course. Of all nations of any consideration France is the one which hitherto has offered the fewest points on which we could have any conflict of right, and the most points of a communion of interests. From these causes we have ever looked to her as our natural friend, as one with which we never could have an occasion of difference. Her growth therefore we viewed as our own, her misfortunes ours. There is on the globe one single spot, the possessor of which is our natural and habitual enemy. It is New Orleans, through which the produce of three-eighths of our territory must pass to market, and from its fertility it will ere long yield more than half of our whole produce and contain more than half our inhabitants. France placing herself in that door assumes to us the attitude of defiance. Spain might have retained it quietly for years. Her pacific dispositions, her feeble state, would induce her to increase our facilities there, so that her possession of the place would be hardly felt by us, and it would not perhaps be very long before some circumstance might arise which might make the cession of it to us the price of something of more worth to her. Not so can it ever be in the hands of France. The impetuosity of her temper, the energy and restlessness of her character, placed in a point of eternal friction with us...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e ISBN 0199765537
    Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke.
  2. ISBN 9780300062908
    Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke.
  3. ISBN 9781595155139
    Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke.
  4. a b c Matthewson, Tim. (1995). «Jefferson and Haiti» The Journal of Southern History 61 (2): 209–48..
  5. ISBN 0841504296
    Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke.
  6. A Revolution in Haiti. University of Miami Libraries.
  7. Justin Kuepper. (2012ko urriaren 8a). 3 Of The Most Lucrative Land Deals In History. Investopedia.
  8. ISBN 0295971290
    Egin klik hemen liburuaren informazioa sartzeko. Artikulua editatzen badazaude, agian leiho berrian irekitu beharko zenuke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]