Edukira joan

Asun Garikano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Garikano» orritik birbideratua)
Asun Garikano

(2020)
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Bernardo Atxaga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea eta filologoa
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa

Asun[1] Garikano Iruretagoiena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 15a) literatura-itzultzailea, idazlea eta irakaslea da. Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren IRALE programako irakaslea da Gasteizen. Lan ibilbidean atzera, Garziarena (1992-1994) eta Garziarena berria (1997-1998) fanzineen editore izan zen eta Euskaltzaindiaren babespean argitaratutako Erlea (2009-2018) aldizkari literarioa editatzeaz ere arduratu zen. Horrez gain, Euskaltzaindiak berak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2021ean.[2]

Far Westeko Euskal Herria-n (Pamiela, 2009), XIX. mendearen erdialdetik aurrera Estatu Batuetako Mendebaldera emigratutako euskaldunen historia kontatu zuen, protagonistek edo haien ondorengoek utzitako ondare idatzian oinarrituta. Far Westeko Euskal Herria obra argitaratu berritan HABEren Ikasbil atarian elkarrizketa egin zioten[3] eta bertan honakoa adierazi zuen: "Oso harrera ona izan zuen, oso iritzi onak jaso ditut. Nik liburu hori zorion handiz egin nuen, oso pozik egin nuen, eta irakurleak hori antzeman du". Halaber, beste elkarrizketa ugari ere egin zizkioten[4], hala nola Hasier Etxeberriak ETB1eko Sautrela saioan, Arantxa Iturbek Euskadi Irratian eta Jon Martijak Herri Irratian.

Denboran atzera joanez, bigarren liburuan, Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela, 2013), euskaldunek Kaliforniaren esplorazioan eta kolonizazioan izandako parte-hartzea aztertu zuen, jatorri euskalduneko esploratzaile, misiolari, agintari eta bestelako protagonisten lehen eskuko dokumentuetatik abiatuta.

Literatur lan ugari ditu itzuliak Garikanok; batetik, Bernardo Atxagaren lan gehienak itzuli ditu gaztelaniara; bestalde, hainbat autore euskaratu ditu ingelesetik, besteak beste Robert Louis Stevenson, Patricia Highsmith, John Steinbeck, William Faulkner eta Carson McCullers[5].

Egilearekin elkarlanean jardun du honako obren gaztelaniazko itzulpenak egiteko:

  • El mundo según Marconi (Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995).
  • Shola y los leones (Ediciones SM, 1995[21]).
  • Un espía llamado Sara (Acento Editorial, 1996[22]).
  • Esos cielos (Ediciones B, 1996[23]).
  • Shola y los jabalíes (Ediciones SM, 1997[24]).
  • Grandes episodios de la gran familia Marconi (Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1997).
  • Horas extras (Alianza, Madrid, 1997[25]).
  • Las bambulísticas historias de Bambulo. La crisis (Alfaguara,1998[26]).
  • Lista de locos y otros alfabetos (Siruela, 1998[27]).
  • Las bambulísticas historias de Bambulo. Primeros pasos (Alfaguara, 1999[28]).
  • Las bambulísticas historias de Bambulo. Amigos que cuentan (Alfaguara, 1999[29]).
  • El hijo del acordeonista (Alfaguara, 2004[30]).
  • Shola y Angeliño (Ediciones SM, 2006[31])
  • De Gernika a Guernica (Ediciones de la Librería Central, 2007[32])
  • Siete casas en Francia (Alfaguara, 2009[33]).
  • Borrokaria. El luchador. The fighter  (Etxepare Institutua, 2011[34]).
  • “Izaskun está en Eibar”. 1937. Vidas y bombas (BBK Fundazioa, 2012).
  • Alfabeto de las pulgas (Pamiela, 2013[35]).
  • Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos [Antologia] (Lengua de Trapo, 2014[36]).
  • Días de Nevada (Alfaguara, 2014[37]).
  • Correspondencias. Bernardo Atxaga & Bashkim Shehu. (Erein, 2016[38]).
  • Casas y tumbas (Alfaguara, 2020[39]).
  • 2023ko uztailaren 21ean Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen Osoko bilkuran Asun Garikano hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu zuten. Horrela, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da tolosarrak Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.[40]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bere itzulpen lanetan Maria izenarekin sinatu izan du. Horra adibide bat: Maria GARIKANO: "Itzultzaile baten arazoak". EIZIE. 1993ko uztaila.
  2. Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
  3. «Aldizkari Digitala: Asun Garikano:» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. «Pamiela argitaletxea - 2009-«Far Westeko Euskal Herria»: Elkarrizketak» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  5. «'Nortasunari eusteko euskal-amerikarren ahaleginak ez ditugu aintzat hartzen'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  6. Faulkner, William. (D.L. 1992). Hotsa eta ardaila. Ibaizabal ISBN 84-7992-196-X. PMC 434043746. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  7. Stevenson, Robert Louis. (1999). Botilako deabrua. (2. argit. argitaraldia) Elkarlanean ISBN 84-8331-565-3. PMC 434272240. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  8. Mérimée, Prosper. (1992). Carmen. Pamiela ISBN 84-7681-128-4. PMC 434034526. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  9. Tutuola, Amos. (1993). Mozkor bat Sasirik-Sasi. Pamiela ISBN 84-7681-156-X. PMC 434070779. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  10. Orwell, George. (L.G. 1993). Nazionalismoari buruz. Pamiela ISBN 84-7681-155-1. PMC 863169824. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  11. Steinbeck, John. (1994). Zeruko belardiak. Ibaizabal ISBN 84-7992-570-1. PMC 850911650. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  12. Steinbeck, John. (2021). Zeruko belardiak. ISBN 978-84-1360-087-1. PMC 1262509789. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  13. Steer, G. L.. (1994). Bilbo, 1937. Pamiela ISBN 84-7681-169-1. PMC 863169863. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  14. Highsmith, Patricia. (1995). Ripleyren jokoa. Igela ISBN 84-87484-22-0. PMC 434079118. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  15. Ruskin, John. (1998). Urrezko ibaiaren erregea edo Anaia beltzak. Erein ISBN 84-7568-791-1. PMC 249337238. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  16. Highsmith, Patricia. (1999). Ripley trebea. Igela ISBN 84-87484-34-4. PMC 434266559. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  17. Valverde, Mikel. (2001). Gangsterren ihesi. SM ISBN 84-348-8081-4. PMC 434306517. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  18. Stevenson, Robert Louis. (D.L. 1991). Altxor uhartea. Ibaizabal ISBN 84-7992-043-2. PMC 434012065. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  19. Stevenson, Robert Louis. (L.G. 2008). Altxor uhartea. Elkar ISBN 978-84-9783-564-0. PMC 863179221. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  20. McCullers, Carson. (2019). Kafe tristearen balada. Pasazaite ISBN 978-84-946218-4-0. PMC 1260195598. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  21. Atxaga, Bernardo. (1995). Shola y los leones. Ediciones SM ISBN 978-84-348-4546-6. PMC 32831755. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  22. Atxaga, Bernardo. (1996). Un espía llamado Sara. (2a ed. argitaraldia) Acento ISBN 84-483-0148-X. PMC 36706121. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  23. Atxaga, Bernardo. (1996). Esos cielos. (1. ed. argitaraldia) Ediciones B ISBN 84-406-6309-9. PMC 37141058. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  24. Atxaga, Bernardo. (1997). Shola y los jabalíes. Ediciones SM ISBN 84-348-5266-7. PMC 37228090. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  25. Atxaga, Bernardo. (1997). Horas extras. Alianza ISBN 84-206-4712-8. PMC 37275807. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  26. Atxaga, Bernardo. (1998). Las bambulísticas historias de Bambulo la crisis. Alfaguara ISBN 84-204-5784-1. PMC 43586564. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  27. Atxaga, Bernardo. (1998). Lista de locos y otros alfabetos. Ediciones Siruela ISBN 84-7844-364-9. PMC 39533931. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  28. Atxaga, Bernardo. (1999). Las bambulísticas historias de Bambulo : primeros pasos. (3a ed. argitaraldia) Alfaguara ISBN 84-204-5783-3. PMC 43586563. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  29. Atxaga, Bernardo. (1999). Las bambulisticas historias de Bambulo : amigos que cuentan. Alfaguara ISBN 84-204-5803-1. PMC 43586565. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  30. Atxaga, Bernardo. (2004). El hijo del acordeonista. Alfaguara ISBN 84-204-6698-0. PMC 57368218. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  31. Atxaga, Bernardo. (2006). Shola y Angeliño. Ediciones SM ISBN 84-675-0875-2. PMC 271404357. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  32. De Gernika a Guernica.. (1a ed. argitaraldia) Ediciones de la Central 2007 ISBN 978-84-611-6271-0. PMC 181826710. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  33. Atxaga, Bernardo. (2009). Siete casas en Francia. Alfaguara ISBN 978-84-204-2276-3. PMC 343815465. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  34. Atxaga, Bernardo. (D.L. 2011). Borrokaria = El luchador. Etxepare Euskal Institutua ISBN 978-84-615-5467-6. PMC 828259515. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  35. Atxaga, Bernardo. (2013). Alfabeto de las pulgas y otros textos sueltos. Pamiela ISBN 978-84-7681-788-9. PMC 869197391. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  36. Nuestras guerras : relatos sobre los conflictos vascos. Lengua de Trapo 2014 ISBN 978-84-8381-210-5. PMC 878065088. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  37. Atxaga, Bernardo. (2014). Días de Nevada. ISBN 978-84-204-1598-7. PMC 878690183. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  38. Atxaga, Bernardo. (2016). Korrespondentziak = Korrespondime = Correspondencias. (1. argit. argitaraldia) Erein ISBN 978-84-9109-154-7. PMC 1055576909. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  39. Atxaga, Bernardo. (2020). Casas y tumbas. (Primera edición en castellano, febrero de 2020. argitaraldia) ISBN 978-84-204-1937-4. PMC 1145904646. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  40. «Asun Garikano hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]