Marian Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marian Anderson
Marian Anderson.jpg
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1897ko otsailaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Portland1993ko apirilaren 8a (96 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua
Bihotz-gutxiegitasuna)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea musikaria, opera abeslaria eta abeslaria
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ahots mota kontraltoa
IMDb nm0993450

Marian Anderson (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1897ko otsailaren 27a - Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1993ko apirilaren 8a) abeslaria izan zen. Kontraltoa zen. Toscaniniren iritziz, XX. mendeko ahotsik onena zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela hasi zen abesten, bere herriko elizan. 1925ean, 300 hautagairen artean aukeratu zuten New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren bakarlari izateko. 1931n beka bat jaso eta Europara joan zen ikastera eta abestera. Arrakasta handia izan zuen, Alemanian eta Eskandinavian, batik bat; Jean Sibelius musikagileak Solitude abestia eskaini zion. Opera gutxi kantatu zituen, eta oratorioek, liederrek, Bach, Händel, Mahler eta Sibeliusen musikak eta kantu espiritualek osatzen dute bere errepertorioa.

Lincolnen monumentuaren eskaileretan eman zuen kontzertua, 1939. Aurretik, beltza zelako, Constitution Hallen kantatzeko betoa ezarri zion Daughters of the American Revolution emakume-elkarteak.

Aipagarria da Schuberten Heriotza eta neskatxa edota Schumanen Stille Tränen (Malko isilak) obren interpretazioa. Arazoak zituen arraza beltzekoa izateagatik: 1939an, esate baterako, Daughters of the American Revolution (Estatubatuar Iraultzaren Alabak) emakume-elkarteak Washingtongo Constitution Hallen kantatzeko betoa ezarri zion; protesta gisa, elkarte horretako kide izateari utzi zioten askok, besteak beste Roosevelt presidentearen emazte Anna Eleanor Rooseveltek. Eleanorren en esku-hartzeari esker, urte bereko Pazko igandean hiri hartako Lincolnen monumentuaren eskaileretan eman ahal izan zuen kontzertua Andersonek, eta berealdiko arrakasta izan zuen. Bera izan zen 1955ean New Yorkeko Metropolitan aretoan kantatu zuen arraza beltzeko lehen kantaria.

1956an What a morning! autobiografia liburua argitaratu zuen. 1965ean utzi zituen kontzertuak, New Yorkeko Carnegie Hallen eman zuen kontzertu batekin. 1991n Grammy saria eman zioten bere karreragatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marian Anderson Aldatu lotura Wikidatan