Zerrenda:Olinpiar maskotak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maskota olinpikoa» orritik birbideratua)
Hodori tigrea, 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetako maskota

Olinpiar maskota edo maskota olinpikoa fikziozko pertsonaia bat da, olinpiada eta paralinpiada bakoitzeko ikur nagusietako bat. Maskota, bada, Olinpiar nahiz Paralinpiar Jokoen gertalekua den herrialdearen adierazgarri den animalia edo irudi antropormofikoa da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko olinpiar maskota Neguko Olinpiar jokoetan egin zen, hain zuzen ere, Grenobleko 1968ko Olinpiar Jokoetan sortu zen. Maskotaren izena "Schuss" izan zen, eta izena Joko Olinpikoak antolatzen zuen batzorde antolatzaileak eta agindutako agentziak Jokoak iragartzeko aukeratu zuten. Schuss maskota oso azkar sortu behar izan zuten. Are gehiago, bere disenatzaileak, Aline Lafarguek, egun bakarra izan zuen bere diseinu plana egiteko eta aurkezteko.[2]

Hasiera batean, irudi antropormofiko haietarako ez zen maskota hitza erabiltzen. Garai hartan batzorde antolatzaileak Schuss aipatzerakoan pertsonaia hitza erabiltzen zuen.

Urte hartan bertan, Mexikon egindako Udako Olinpiar Jokoetan ere maskota bat diseinatu zen, Jaguar Maia bat hain zuzen ere.

Nahiz eta Schuss lehendabiziko maskota izan, 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetan sortu zena Joko Olinpikoetan lehendabizi erabili egin zen maskota izan zen. Waldi, Udako Olinpiar Jokoen historiako lehen maskota ofiziala izan zen.[3] Maskota, berez, txakur saltxitxa bat da, Bavarian oso ezaguna, bere erresistentzia, gogortasun eta arintasunagatik ospetsua dena. Maskotak kolore ezberdinak ditu: burua eta isatsa urdin argiak eta gorputza marraduna, sei kolore olinpikoetatik gutxienez hiru dituenak.[4] 1972ko maratoi olinpikoaren ibilbidea, maskotaren formari zegokion. Txakurraren burua mendebalderantz zuela, ibilbidea lepoan hasten zen eta atletak ordutegiaren kontrako noranzkoan zihoazen. Waldi 1969ko abenduaren 15ean jaio zen, Municheko Jokoen Batzorde Antolatzailearen Gabonetako jai batean. Bertan, maskota diseinuak ekoizteko koloreetako arkatzak, paper orriak eta plastilina jaso zituzten, haien diseinuak egiteko.

Olinpiar maskotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Joko Olinpiar Maskotak
Jokoak Maskota Animalia Diseinatzailea Deskribapena
Munich 1972 Waldi Txakur Saltxitxa Elena Winschermann Bavariako txakur arraza adierazgarria. Atleten erresistentzia, irmotasuna eta arintasuna irudikatzen zituen.
Montreal 1976 Amik Kastorea Yvon Laroche,

Pierre-Yves Pelletier, Guy St-Arnaud eta George Huel

Kanadako historian zehar animali garrantzitsuenetarikoa.
Mosku 1980 Misha Hartza Víctor Chizikov Hartza animalia ezaguna da Errusian, istorio, abesti eta olerki herrikoi askotan agertzen dena.
Los Angeles 1984 Sam Arranoa Robert Moore Estatu Batuetako sinboloa da.
Seul 1988 Hodori eta Hosuni Tigrea Hyun Kim Tigrea agertzen da Koreako arte eta kondaira herrikoietan. Irudi positiboarekin, askotan umorearekin, ausardiarekin eta nobleziarekin lotzen da.
Bartzelona 1992 Cobi Artzain-Txakurra, katalana Javier Mariscal Cobi Pirinioetako mendiko txakur gizatiartu bat da, kubista estilokoa.
Atlanta 1996 Izzy Irudi abstraktua John Ryan Informazioaren teknologiaren produktu bat.
Sidney 2000 Olly, Sid eta Millie Ornitorrinkoa, ekidna eta Daceloa Jozef Szekeres Ura, airea eta lurra sinbolizatzen dituzte, hurrenez hurren. Bere koloreak jokoetako ikurrei dagozkie, eta hirurak Australiako faunaren adibide tipikoak dira.
Atenas 2004 Athenà eta Phèvos Gizakia, neba-arrebak Spyros Gogos Phevos eta Athena anai-arrebak dira. VII. mendeko "daidala" ezkila itxurako terrakotazko panpina tipikoa dira. Jolastearen plazera eta Olinpismoaren balioak sinbolizatzen dituzte.
Beijing 2008 Fuwa: Beibei, Jingjing, Huanhuan, Yingying eta Nini Koia, panda, zuzi, antilopea eta enara. Han Meilin Bost elementu naturalei dagozkie maskotak, Huanhuan izan ezik, besteak Txinako lau animalia herrikoiri. Maskota bakoitzak bost eraztun olinpikoetako baten kolorea irudikatzen du. Bakoitzak ere desio bat darama, antzinako txinatar kulturan tradizionala baitzen zeinu edo sinboloen bidez desirak transmititzea.
Londres 2012 Wenlock eta Mandeville Metalezko panpinak Iris Izena Shropshireko Much Wenlock herrixkatik dator, XIX. mendeko Olinpiar Joko modernoen aitzindari baten egoitza izan zena. Erresuma Batuako Industria Iraultzaren hasierari erreferentzia egiten dio.
Rio de Janeiro 2016 Vinicius Brasilen dauden ugaztunen hibridoa Luciana Eguti eta Pablo Muppet Vinicius Brasilgo animalia ezberdinen nahasketa bat da. Bere diseinuak pop kultura du oinarri, baita bideojokoetako eta animazioko pertsonaiak ere. Viniciusek Brasilgo herriaren aniztasuna eta kultura irudikatzen ditu, baita bere izaera oparoa ere.
Tokio 2020 Miratowa Robota Ryo Taniguchi Bere estilo tradizional eta futuristarekin, maskotak antzinaroa eta berritasuna irudikatzen ditu, harmoniatik berrikuntza kontzeptuaren oihartzuna hartuz. Bere aurrealdean, 2020ko Tokioko Jokoen ikurra du, honen xake taulako motibo tradizionala, hiru tamaina ezberdineko laukizuzen urdinez osatua dagoelarik.
Paris 2024

Neguko Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoetako maskotak
Jokoak Maskota Animalia Diseinatzailea Deskribapena
Grenoble 1968 Schuss Eskiatzailea Aline Lafargue Shuss gizontxo bat da eskiak dituena, aipatzen duen posizioan bere izena saihesten duena. Bi koloreko bere buru handiaren goialdean, sigi-saga formako oin bakar batean bermatuta dagoena, eskuarki, eraztun olinpikoak daramana.
Innsbruck 1976 Schneemandl Elur panpina Walter Pötsch Schneemandlek, kapela gorri tiroldar bat jazten du, Neguko Jokoen egoitza izan zen eskualdean ohikoa dena.
Lake Placid 1980 Roni Mapatxea Donald Moss Mapatxea Adirondacks eskualdeko animalia deritzo. Mapatxearen aurpegiko hazpegiak eta bere begien inguruko zuri-beltzeko maskara, lehiakide batzuek erabiltzen dituzten eguzkitako betaurrekoei eta kapelari egindako keinu bat dira. Eraztun olinpikoen bost koloreak Roniren bertsio batzuetan aurki daitezke.
Sarajevo 1984 Vučko Otsoa Joze Trobec Gizakiek animalien lagun izateko duten desioa sinbolizatzen du.
Calgary 1988 Hidy eta Howdy Hartz zuria Sheila Scott Hidy eta Howdy hartz polarrak dira, Ipar Amerikako eskualde artikoen ikurra izanik. Kapelak eta mendebaldeko estiloko jantziak daramatzate.
Albertville 1992 Magique Iratxoa Philippe Mairesse Izar eta kubo itxurako deabrutxo bat, Magique, 1976ko Innsbruckeko jokoetatik animalia bat ez zen lehen maskota izan zen. Bere izar formak ametsak eta irudimena sinbolizatzen ditu. Bere koloreak Frantziako banderatik zetozen.
Lillehammer 1994 Håkon eta Kristin Bi ume norvegiar Kari eta Werner Grossman Giza itxurako lehen maskotak, Haakon eta Kristin, bi haur zoriontsu dira. Sustrai historikoei erreferentzia eginez, Erdi Aroko arropa janzten duten arren, haur modernoak dira eta gazteen interesak eta ikuspegiak adierazten dituzte, hala nola, ingurumen kontzientzia.
Nagano 1998 The Snowlets:

Sukki, Nokki, Lekki eta Tsukki

Hontza Landor Associates Sukki, Nokki, Lekki eta Tsukki lau hontz nibal dira. Hauek dira, hurrenez hurren: sua (Sukki), airea (Nokki), lurra (Lekki) eta ura (Tsukki). Lau maskotaren aukeraketa, Olinpiada bat osatzen duten lau urteei eginiko keinu bat da.
Salt Lake City 2002 Powder, Cooper eta Coal Koiotea, hartz beltza eta erbia Steve Small,

Landor Associates

and Publicis

Powder elur erraketadun erbia da, Copper koiote bat eta Coal hartz beltz bat. Erbiaren abiadurak, koioteak gailurrik altuenak eskalatzeko duen gaitasunak eta hartz beltzaren indarrak Citius, Altius, Fortius (azkarrago, gorago, indartsuago) olinpiar goiburua irudikatzen dute. Maskotentzako inspirazioa, Utahko antzinako kulturetatik dator.
Turin 2006 Neve eta Gliz Gizaki egindako Izotzezko kubo bat eta elur panpin bat Pedro Albuquerque Neve elur bola bat da; Gliz izotz ontzi bat da. Biek batera, Neguko Jokoen arrakastarako beharrezkoak diren funtsezko elementuak irudikatzen dituzte eta neguko kirolak pertsonifikatzen dituzte.
Vancouver 2010 Miga eta Quatchi Uretako hartza eta bigfoot Meomi Design Vancouverko jokoetako maskotak Kanadako mendebaldeko kostaldeko Lehen Nazioen ipuinetan eta faunan inspiratutako izakiak izan ziren.
Sochi 2014 Leopard, Bely Mishka eta Zaika Hartz zuria, elurretako leopardoa eta erbia Silvia Petrova, Vadim Pak, Oleg Serdechny Hiru maskota daude, eta podium olinpikoan dauden hiru tokiei erreferentzia egiten die.
Pyeongchang 2018 Soohorang eta Bandabi Tigre zuria eta hartza MASS C&G Soohorangek, 2018ko PyeongChangeko Neguko Olinpiar Jokoetako maskota da.

Tigre zuria Koreako animalia zaindaritzat ulertuta izan da denbora luzez.

Beijing 2022 Bing Dwen Dwen Izotzezko Panda Cao Xue Maskota olinpikoak Bing Dwen Dwen du izena. Bing hitzak izotza esan nahi du eta garbitasuna eta indarra sinbolizatzen ditu,[5] eta Dwen Dwen hitzak haurrak irudikatzen ditu. Maskotak atleten indarra eta borondatea gorpuzten ditu eta espiritu olinpikoa sustatzen laguntzen du.
Milan 2026

Gazteen Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Jokoak
Jokoak Maskota Animalia Diseinatzailea Deskribapena
Singapur 2010 Lyo eta Merly Lehoia eta merlioia (Singapurreko mitologiako animalia) Cubix International Lyo "Gazteriaren Olinpiar Jokoetako lehoia" ren laburdura da. Kirolak maite ditu, dibertsioa maite du eta gazteak sasoian mantentzen eta bizitza osorako kirolaz gozatzen laguntzea espero du. Gazteen energia mugagabea, bizitza ahalik eta gehien bizitzeko erabakia eta bikaintasunaren alde borrokatzeko ardura sinbolizatzen ditu.

Merlyk, bere izena beste bi hitzen lotura deritzo. "Mer" (itsasoa esan nahi duena) eta "Ly" k, bizitasuna eta gaztetasuna esan nahi du. Merlyk, ingurumenaren babesaren defendatzaile sutsuak, uste du mundu guztiak duela eginkizun bat etorkizun jasangarri baterako lanean. Gazteak beren komunitateetan rol aktiboa betetzera eta elkarrekiko errespetua sustatzera bultzatu nahi ditu.

Nanking 2014 Nanjinglele Harria Nanjinglele-k kolore gorria erabiltzen du gogotsu egoteko; urdinak, berriz, ontasuna eta interesik eza esan nahi du; horiak motibazioa eta ekimena sinbolizatzen ditu, eta berdeak, berriz, bizitasuna eta espiritu baketsua.
Buenos Aires 2018 Pandi Jaguarra Human Full Agency

Gazteen Neguko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Jokoak
Jokoak Maskota Animalia Diseinatzailea Deskribapena
Insbruck 2012 Yoggl Alpeetako sarrioa Florencia Demaría and Luis Andrés Abbiati of Argentina Yoggl eskualdeko anfitrioi bizimodua eta paisaia irudikatzen ditu, eta bere pixel jantzi koloretsuak, estilo tradizionala, elementu modernoekin elkartzen du. Yogglen kirol itxurak Jokoen alderdi atletikoa islatzen du, eta bere gazte izaerak mundu osoko gazteen gogoa piztuko du.
Lillehammer 2016 Sjogg Katamotz Sjoggek "elurra" esan nahi du Gudbrandsdalen, Lillehammer dagoen haranean. Maskota kirol itxurako katamotz bat da, eta Lillehammer 2016ko Gazteriaren Olinpiar Jokoetako look-a irudikatzen du.
Lausana 2020 Yodli San Bernardo txakur eta ahuntz baten hibridoa ERACOM Yodli animalia hibrido bat da, Suitzako mendietan bizi diren suitzar enblematiko batzuz osatua: behi bat, ahuntz bat eta, jakina, San Bernardo txakur bat. Bere ezaugarri eta ingurumenarekiko harreman ezberdinak Yodlin islatuta daude, Lausana 2020 Neguko Gazteen Olinpiar Jokoetako parte-hartzaileen aniztasuna adierazten duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Todas las mascotas de los Juegos Olímpicos» Hipertextual 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Ingelesez) «Grenoble 1968 Mascot(s) Schuss | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. (Ingelesez) «Munich 1972 Mascot(s) Waldi | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Todas las mascotas de las Olimpiadas» Mundo Deportivo 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) «Beijing 2022 Mascot(s) Bing Dwen Dwen | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]