New Hampshire
New Hampshire | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | ||
Ereserkia | ||
Old New Hampshire (en) | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
ISO 3166-2 | US-NH | |
Hiriburua | Concord | |
Governor of New Hampshire (en) | Chris Sununu (en) | |
Zatiketa | ||
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°00′N 71°30′W / 44°N 71.5°W | |
Azalera | 24.214 km² | |
Mugakideak | Massachusetts, Vermont, Quebec, Maine, Kanadako Probintzia Batua, Lower Canada (en) eta Province of Quebec (en) | |
Punturik altuena | Washington mendia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.377.529 (2020ko apirilaren 1a) 46.921 (2015) | |
Dentsitatea | 56,89 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 539.116 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | |
nh.gov |
New Hampshire[1], Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako iparekialdean dago kokatua. Concord du hiriburua baina Manchester da hiri garrantzitusena. 1.2 milioi biztanle inguru ditu. Ingalaterra Berria izeneko eskualdea osatzen du Massachusetts, Connecticut, Maine, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
Hiri nagusiak Manchester, Portsmouth eta Nashua dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muga hauek ditu: iparraldean, Kanada; sortaldean, Maine estatua eta Ozeano Atlantikoa; hegoaldean Massachusetts estatua eta sartaldean, Vermont estatua. Iparraldean eta sortaldean White Mountains (Mendi Zuriak) daude. Lurraldearen % 80 basoa da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industrian, egurgintza, larrugintza, ehungintza, industria elektronikoa eta paperolak nabarmentzen dira. Abere hazkuntza eta nekazaritza ere badaude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Masonek jarri zion izena lurraldeari 1629an. Massachusetts-i atxikia egon zen (1641-1679), Ingalaterra Berriko probintzia handiari lotua gero (1686), eta 1692an errege probintzia izan zen. 1776an independentzia aldarrikatu zuen eta 1788an konstituzio federala onetsi zuen.
Newhampshiretar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Franklin Pierce (1804-1869), AEBtako 14. presidentea.
- George Whipple (1878-1976), medikua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) New Hampshire estatuko webgune ofiziala