Peña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Nafarroako herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Peña (argipena)».

Peña herri hustua da, Sause, Kaseda eta Zangozak sortzen duten triangeluaren oinarrian kokatuta, Xabier udalerrian eta Zaragozako mugan.

Peña 1950eko hamarkadan hustua izan zen, etxeren baten hondakinak eta zaharberrituriko eliza baino ez dela geratzen. Ez da errepiderik ailegatzen bertara.

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Peñako gaztelua»

Bertan, 1.062 metrotako altueran Nafarroako Erresumako muga defenditzen zuen Peñako gaztelua zegoen. Hiribildu harresiduna izateaz gain, gazteluak dorre bi zituen. Oraindino dorre bat dago.

Gazteluaren lehendabiziko aipamenak XI. mendekoak dira. Antso VII.a Nafarroakoak lehen aragoarren eskuetan zegoen gaztelua lortu zuen 1209 inguruan. 1232an Jaume I.a Aragoikoak gaztelua behin betiko nafarra izatea onartu zuen.

1512ko Nafarroako konkista zela eta, Gaztelako Erresumak Nafarroako gazteluak dekretuz behera bota zituenez, gaztelua galdu zen.

Bertoko hondakinak generikoki Espainiako Gobernuak emandako 1949ko apirilaren 22ko dekretuak eta 16/1985 Legeak babestuta izanda ere, Nafarroako Gobernuak irailaren 1aren 213/1997 Foru dekretuaren bitartez Ondare kultural izendatu zuen, gero abenduaren 4aren 341/2001 Foru dekretuak berretsia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Koordenatuak: 42° 29′ 39.34″ N, 1° 17′ 58.49″ W / 42.4942611°N,1.2995806°W / 42.4942611; -1.2995806