San Antonio (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antonio (itsasontzia)
Historia
Magallaes-Elkano espedizioa
Q5803969
KudeatzaileaEspainiako Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaEspainia
Honen parteMagallaes-Elkano espedizioa
PropulsatzaileaBela

La San Antonio edo San Antón Magallaes-Elkano espedizioan parte hartu zuten bost itsasontzietako bat izan zen, tamaina handiena zuena alegia. Falkland uharteen (Malvinak) aurkikuntzarekin[1][2] zerikusia dauka, bertsio ezagunenak dioenez, uharte hauek aurkitu zituenak Esteban Gómez izan baitzen, itsasontziaren kapitaina. [3]

Itsasontziak ez zuen bidaia bukatu; Gómezen agindupean desertatu zuen eta besteak baino lehen itzuli zen Espainiara.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1493ko Inter Caetera eta Dudum siquidem buldek Gaztelako Koroari adjudikatzen zizkien «eguerdi aldera aurkitutako eta aurkituko diren uharte eta lur sendo guztiak». Hauek Azore uharteetatik ehun legoetako lerro baten barruan egon behar ziren eta tarte honek Falkland uharteak hartzen zituen.[4]

Monarkia Hispanikoak Fernando Magallaesen agindupean egongo zen eskuadra espezien uharteetara[5] joateko hornitu zuen. Uharte hauetara Espainiako mugapeen barruko ibilbide batetik joan behar zuten, hau da, muga portugaldarrak ukitu gabe. Muga hauek 1494ko Tordesillasko Itunean jasota zeuden; horrela, lerro baten bidez, mundua bi koroen artean banatu zuten.[6][7]

Bere garaian, espedizioa «Espezieriaren Armada» edo «Magallaesen Armada» deitua izan zen. Singladurak lehen mundu birarekin burutu ziren (1519-1522); Victoria itsasontzia izan zelarik, Juan Sebastian Elkano buru zuena, bidaia hori osatu zuen ontzi bakarra.[8][9]

Itsasontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Antonio 1505ean aipatu zuten lehen aldiz. Garai honetan, Espainiako erregeak esploratzaile eta marinel gehiago bidali nahi zituen bidaia luzeetara. Orduan, itsasontzia soto handia zuen tramankulua besterik ez zen eta, garaiko itsasontzi gehienak bezala, hiru mastako itsasontzia bilakatu nahi zuten.[10]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1506 eta 1510 urteen bitartean, San Antonio planeatutakoaren arabera eraiki zen; hau da, hiru mastekin, sei bizkarrekin eta popazko lema batekin. Gainerako itsasontziek bezala, azaleko geruza mundrunez erabat estalita zuen. Itsasontziak 35 metroko luzera, 10-12 metroko zabalera eta 144 tona inguru zituen; edukiera handiena zuen itsasontzia zen eta 330 000 marabedi kostatu zuen.[11][12]

Kapitainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioa 234 gizonek eta bost itsasontziek osatzen zuten[13]. Sanlucar de Barramedan (Cádiz) itsasoratu zen, 1519ko irailaren 29an.[13][14] San Antonio itsasontziak 57 gizoneko tripulazioa zuen. Magallaesek Juan de Cartagena izendatu zuen itsasontzi honen kapitain, baina hauen bien artean liskarrak sortuko ziren aurrerago.

Afrikako kostaldean, Magallaesek Juan de Cartagena atxilotu zuen honek lotsa galdu ziolako; Sánchez de Reina apaizarekin matxinatu egin zen.[15] Orduan Alvaro de Mezquitak hartu zuen itsasontziaren kapitaintza.[16]

Joan de Cartagena Magallaesen aginduz zepo batean preso. 1909ko grabatua.

San Juliango badian, orain argetinakoa (Santa Cruzko probintzia), Magallaesen aurkako altxamendua gauzatu zen espedizioaren hainbat ofizialen eskutik; besteak beste, Juan de Cartagena, Gaspar de Quesada (Concepción itsasontziaren kapitaina) eta Luis de Mendoza (Victoria itsasontziaren kapitaina).[17][18] Juan Cartagena traizioagatik erbesteratu zuten hemen.[19][20]

Gertaera honen ondorioz, 1520an, Mezquitak San Antonioren burua izateari utzi zion eta itsasontzia matxinatuen esku geratu zen, haren kapitain berria Juan Sebastián Elkano izendatu zuten.[21] Matxinatuek bost itsasontzietatik hiru kontrolatu arren, Magallaesen alde egin zuen egoerak Victoria itsatsontzia ustekabean eskuratu zuenean, eta matxinadak huts egin zuen. Azkenik, Mezquita berrezarri zen San Antonioren buru. [22]

Urriaren 21ean, ontzidia Virgenes lurmuturreara heldu zen, eta kostaldearen egitura ikusita, San Antonio eta Concepción itsasontziak bidali zituzten pasabide biozeanikoa ote zen egiaztatzeko.

1606ko Magallaes itsasarteko mapa, Jodocus Hondiusek egindakoa.

Ur-gurutzaketa egiaztatuta (Magallaes itsasartea), Esteban Gomezek, San Antoniokoa, proposatu zuen Espainiara bueltatzea aurkikuntzaren berri emateko; baina Magallaesek ideia hau baztertu zuen, Gómezek, aldiz, ez.[23] Gómezen egitasmoetan itzulera zegoen, orduan Magallaesen kontra altxatu zen azaroaren 1ean. Álvaro de Mezquita kargutik kendu zuen, San Antonioren buru jarri zen eta kurtsoa birarazi zuen kanal nagusitik irten eta Espainiara joateko.[24]

San Antonio hornidura gehien zuen ontzia zen. Hori dela eta, gainerako itsasontzien tripulazioan kezkak sortu ziren, ez zekitelako haien ontzietan denentzako hornidura nahikoa egongo ote zen Ozeano Barea zeharkatzeko.

Magallaesen kontra altxatu ondoren, Gómez Magallaes itsasartean desertatu eta Espainiara itzuli zen Gineako ibilbidetik. Itzultzeko bidean, Malvinak ikuskatu zituztela esaten da. Hauek, itsasontziaren omenez, «San Antoneko uharteak» izendatu zituzten. Itsasontzia Sevillara heldu zen 1521eko maiatzaren 6an. Epaiketa batera eraman zuten, non ez dagoen Malvinei egotz daitekeen aipamenik.[25][26]Haren tripulazioko kideek epaiketan Magallaesen despotismo krudela eta 'traizioa' argudiatuz justifikatu zuten haien burua eta onik ateratzea lortu zuten.

Esteban Gomezek Diego Ribero kartografoari Hego Amerikan harrapatutako indigena bat eman zion 1529an, beraz, honek Sanson uharteei buruzko zuzeneko kontakizun bat lortu ahal izan zuen.[27]

Falkland uharteen aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioarekin lotutako bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntzari buruzko bertsio batek dioenez, espedizioa negua Puerto San Juliánen igarotzen zegoela, Magallaesek eskualdea esploratzera bidali zuen San Antonio ontzia, Jeronimo Guerra eta Gómezen agindupean. Orduan uharteak aurkitu zituzten.

1529ko Diego Riberoren mapamundia

Beste bertsio batek dioenez, Magallaesen aurka matxinatu ondoren, 55 desertoreak, lehenik, erbesteratuak jasotzeko Patagoniako kostaldera itzuli ziren, eta ondoren, Esperantza Oneko lurmuturrerantz (Afrika) joan ziren. Bertan lurralde ezezagun batzuk ikuskatu zituzten, Falkland uharteak izango zirenak.[28]

Dena delarik, uharteak aurkitzean Sanson deitu zituzten, Tehueltxeko erraldoi mitologikoagatik edo egun hori San Sanson eguna zelako. Bernard Calmette frantsesak, San Antonioko kapilauak, uhartea egungo santuagatik izendatu zuela diote. Hori dela eta, Rolando Laguarda Trias ikerlari uruguaitarraren arabera, aurkikuntza 1520ko uztailaren amaieran gauzatu behar izan zen, 28a San Sanson eguna baita. Uhartedia San Antonio izenaz ezagutzen da ere.[29]

Antzeko beste bertsio batek aurkikuntza Victoria itsasontziari egozten dio, Magallaesek itsasontzi hau San Anton itsasontzia Ozeano Atlantikoko uretan miatzera bidali zuenean. Bi itsasontzi hauek izan ziren Espainiara itzuli ziren bakarrak.[30] Dom Pernetyk Historia de un viaje a las Islas Malvinas liburuan, 1770ean argitaratua, kontatzen du Magallaesek berak begiztatu zituela uharteak, baina ez zela lehorreratu.[31] Beste batzuen arabera, Magallaes uharteak ikuskatu baino lehen hil zuten.

XIX. mendeko eskuz marraztutako Amerikako kostaldearen mapa. Diego Riberoren 1529ko mapamunditik abiatuta dago eta Sanson uharteak Malvinetatik gertu agertzen dira.

Magallaesen espedizioaren ondoren, uharteak garaiko kartografian agertzen hasi ziren, 1522ko mapa batean lehen aldiz. Bertan, Pedro Reinelek Hego Atlantikoan Sanson izeneko uharte multzo garrantzitsu bat marraztu zuen. Diego de Riberoren kartografian,1527 eta 1529ko Carta universal en que se contiene todo lo que del mundo se ha descubierto fasta agora, bi uharte multzo bereizi daitezke: "Sanson" izeneko zortzi edo bederatzi uharteak, 49 ° hegoaldera eta Malvinak baino kostaldetik gertuago, eta "Ahateetako" uharteak (ahate asko ikusi zituztelako), kostaldetik oso gertu.[32] Azken hauek ez dira 1533ko egunerapenean agertzen. Denbora pasa ahala, Sanson uharteak hurrengo kartografoen mapetan agertzen jarraitu zuten: Alonso de Santa Cruz (1541), Bautista Agnese (1536-1545), Sebastián Caboto (1547), Darinel (1555), Diego Gutiérrez (1562), Bartolomé Olives (1562), Jorge Sideri (1563), Martínez (1577), José Rosacio (1580), etab.; Malvinak baino iparralderago eta kostaldetik hurbilago daude beti.[33][34]

Karta hauetan uharteak hurrengo grafiekin agertzen dira: «San Antón», «S. Antón», «Sansón», «Sanson» edo «San Son». 1590erako, uharteak jada agertzen dira espainiar eta italiar nabigazio planoetan.

Sanson uharteak 1541ko munduko yslario orokorrean agertzen dira ere. Uharteak («Sansonenak» edo «Erraldoienak») 1586ko Le grand insulaire et pilotage mapan ere agertzen dira, iruzkinduta gainera:[35][29]

«Uharte hauetan sartu ziren lehenak portugaldarrak izan ziren, Hernando de Magallaesekin batera bidaiatzen zutenak.»

Ez da aurkitu begiztapenari buruzko aipamenik bidaiatik gordetzen diren kontakizunetan. Magallaesen idazki asko galdu diren arren, eta Juan Serranoren ontziaren dokumentazioa eta hegoaldeko San Julianen deskribapenak osorik falta diren arren, ontziko liburuetan erreferentziarik ez egoteak hipotesi honen egiazkotasunari buruzko zalantzak sortu zituen. Hala ere, 1983an Rolando Laguarda Trias historialariak dokumentu bat aurkitu zuen Frantziako Liburutegi Nazionalean, Andre Thevet fraideak Le Gran Insulaire Vol I ean idatzia, 1586koa, hau da, britainiar lehen aurrekaria baino sei urte lehenago.[36][37] Dokumentuak, 229. orrialdean, «Les isles de Sansón ou des Geants» («Sansonen uharteak» edo «Erraldoien uharteak») agertzen diren mapa bat du; Hau, era harrigarrian, geografikoki Falkland uharteekin bat dator.[38]

Thevetek testuan adierazten du Magallaesen espedizioko kide zen pilotu portugaldar batek azaldu zizkiola uhartediko kokapena eta deskribapena. Hau ziuraski Alvaro de Mezquita izan zen, begiztapenaren lekuko zuzena; honekin elkarrizketa bat izan zuen Lisboan.

Beste bertsio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Arnaud, Vicente Guillermo. (2000). Las Islas Malvinas: descubrimiento, primeros mapas y ocupación : siglo XVI. Academia Nacional de Geografía (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. (Gaztelaniaz) Caviglia, Sergio Esteban. (2012-06-01). Malvinas : Soberanía, Memoria y Justicia : 10 de Junio de 1829 .: Vol I. Ministerio de Educación de la Provincia de Chubut - Sergio Caviglia ISBN 978-987-27565-2-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) Arce, Pascual de Gayángos y. (1877). Catalogue of the manuscripts in the Spanish language in the British museum. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. (Gaztelaniaz) Otero, Edgardo D.. (2004). El origen de los nombres de los países del mundo: (y de muchas de las islas que éstos poseen). De los Cuatro Vientos Editorial ISBN 978-987-564-158-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  5. (Gaztelaniaz) Llanos, María Belén Bañas. (2000). Las islas de las especias: (fuentes etnohistóricas sobre las Islas Molucas) S. XIV-XX. Universidad de Extremadura ISBN 978-84-7723-427-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  6. (Gaztelaniaz) Junta, Castilla y León (Spain); Tordesillas (Spain), Sociedad V. Centenario del Tratado de; Portugueses, Comissão Nacional para as Comemorações dos Descobrimentos. (1995). El Tratado de Tordesillas y su época. Junta de Castilla y León ISBN 978-84-8189-016-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  7. (Gaztelaniaz) Portugal. (1973-01-01). Tratado de Tordesillas. Ministerio de Educación ISBN 978-84-369-0261-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) Olaizola, José Luis. (2018-05-12). Juan Sebastián Elcano: La mayor travesía de la historia. BibliotecaOnline SL ISBN 978-84-15998-94-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  9. Berasaluze, Gari. (2008). Elkano itsasoak emandako bizitza. Txalaparta ISBN 978-84-8136-535-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  10. (Gaztelaniaz) Martínez, Ricardo Cerezo. (1994). La cartografía náutica española en los siglos XIV, XV y XVI. Editorial CSIC - CSIC Press ISBN 978-84-00-07400-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  11. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (1837). Expediciones al Maluco, viage de Magallanes y de Elcano. Imprenta Nacional (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  12. (Gaztelaniaz) «LA NAO SAN ANTONIO» ELCANO 2017-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  13. a b Laínz, Jesús, 1965-. (2006). La nación falsificada. Ediciones Encuentro ISBN 84-7490-829-9. PMC 173659928. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  14. Ruiz de Azúa y Martínez de Ezquerecocha, María Estibaliz.. (1992). Vascongadas y América. Editorial MAPFRE ISBN 84-7100-467-4. PMC 27946836. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  15. (Gaztelaniaz) Navarrete, Eustaquio Fernández de. (1872). Historia de Juan Sebastian del Cano. los hijos de Manteli (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  16. (Gaztelaniaz) Navarrete, Eustaquio Fernández de. (1872). Historia de Juan Sebastian del Cano. los hijos de Manteli (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  17. (Gaztelaniaz) Sorondo, Gabriel Sánchez. (2010-01-01). Magallanes y Elcano: travesía al fin del mundo: La escalofriante epopeya de la primera vuelta al mundo.. Ediciones Nowtilus S.L. ISBN 978-84-9763-288-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  18. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (1837). Expediciones al Maluco, viage de Magallanes y de Elcano. Imprenta Nacional (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  19. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (1837). Colección de las viajes y descubrimentos que hicieron por mar los españoles desde fines del siglo XV..., 4. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  20. (Gaztelaniaz) Colección de documentos inéditos para la historia de Chile desde el viaje de Magallanes hasta la batalla de Maipo, 1518-1818. Imprenta Ercilla 1888 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  21. Berasaluze, Gari. (2008). Elkano itsasoak emandako bizitza. Txalaparta ISBN 978-84-8136-535-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  22. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. (1853). «Coleccion de los viajes y descubrimientos que hicieron por mar los españoles desde fines del siglo XV : con varios documentos... Tomo 1» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  23. (Gaztelaniaz) Navarrete, Martín Fernández de. (1837). Expediciones al Maluco, viage de Magallanes y de Elcano. Imprenta Nacional (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  24. Bernal, Cristóbal. (2014). Carta de los oficiales de la Casa de Contratación de Sevilla al Rey (16-V-1521). Sevilla 2019-2022.
  25. (Gaztelaniaz) José Toribio Medina. (1908). El portugués Esteban Gómez al Servicio de España: Estudio histórico. Impr. Elzeviriana (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  26. (Gaztelaniaz) Cereceda, Juan Dantín. (2012). Exploradores y conquistadores de Indias: relatos geograficos. Editorial MAXTOR ISBN 978-84-9001-193-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  27. (Gaztelaniaz) Congreso de Historia del Descubrimiento (1492-1556): actas (ponencias y communicaciones).. Real Academia de la Historia 1992 ISBN 978-84-600-8201-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  28. (Gaztelaniaz) Bandieri, Susana. (2014-11-01). Historia de la Patagonia. Penguin Random House Grupo Editorial Argentina ISBN 978-950-07-5014-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  29. a b (Gaztelaniaz) Lorenz, Federico. (2014-10-20). Todo lo que necesitás saber sobre Malvinas. Grupo Planeta Spain ISBN 978-950-12-0109-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  30. «Document» www1.hcdn.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  31. (Gaztelaniaz) Dom, Pernetty. (2015-01-26). Historia de un viaje a las Islas Malvinas. EUDEBA ISBN 978-950-23-0074-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  32. (Gaztelaniaz) Trías, Rolando A. Laguarda. (1983). Nave española descubre las Islas Malvinas en 1520. Carlos Casares Impresores (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  33. (Gaztelaniaz) Martínez, Ricardo Cerezo. (1994). La cartografía náutica española en los siglos XIV, XV y XVI. Editorial CSIC - CSIC Press ISBN 978-84-00-07400-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  34. «El Correo en la Provincia de Tierra del Fuego, Antártida e Islas del Atlántico Sur» web.archive.org 2007-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  35. (Frantsesez) Thevet, André. (1971). Le grand insulaire et pilotage. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  36. (Gaztelaniaz) Caviglia, Sergio Esteban. (2012-06-01). Malvinas : Soberanía, Memoria y Justicia : 10 de Junio de 1829 .: Vol I. Ministerio de Educación de la Provincia de Chubut - Sergio Caviglia ISBN 978-987-27565-2-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  37. (Frantsesez) Lestringant, Frank. (2002-01-01). Le Livre des îles : Atlas et récits insulaires de la Genèse à Jules Verne. Librairie Droz ISBN 978-2-600-30682-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  38. Esteban Caviglia, Sergio. (2012). Malvinas Soberanía Memoria y Justicia 10 De Junio De 1829y. , 52 or..
  39. (Gaztelaniaz) Casado, Gisela Martínez. (2010). Malvinas: nuestro legado francés. Argenta ISBN 978-950-887-420-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  40. (Gaztelaniaz) En torno al quinto centenario. Instituto de Cultura Hispánica de Santa Fe 1992 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  41. (Ingelesez) Destéfani, Laurio Hedelvio. (1982). The Malvinas, the South Georgias, and the South Sandwich Islands, the conflict with Britain. Edipress ISBN 978-950-01-6904-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  42. (Gaztelaniaz) La pugna por las Islas Malvinas: un estudio de la historia legal y diplomática. Editado por Yale University Press 1950 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]