Kaiku Arraun Kirol Elkartea
Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1923 |
Herria | Sestao, Bizkaia |
Lehendakaria | Amador Anton |
Entrenatzailea | Jon Elortegi |
Patroia(k) | Iker Gimeno Gorka Varela |
Kolorea(k) | berdea eta beltza |
Trainerua | Bizkaitaŕa Bizkaitaŕa |
Palmaresa | 6 Kontxako Bandera 3 TKE Liga 1 KAE Liga 7 Espainiako Txapelketa 7 Euskadiko Txapelketa 15 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | 7.a |
2024 | 10.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.kaikuake.com |
Kaiku Arraun Kirol Elkartea Sestaoko arraun talde bietako bat da, (Iberia da bestea), 1923n Simondrogas auzoan sortua[1]. Pedro Barrondo Garai izan zen taldearen sortzailea eta lehen presidentea[2]. Kontxako 6 Bandera, Espainiako 7 txapelketa eta 3 TKE Liga irabazi ditu, besteak beste.
1940. hamarkadan Bizkaiko traineru onena izan zen eta Kantauriko indartsuenetakoa. Bi hamarkadatan apal ibili ondoren 1975ean goraldi nabarmena izan zuen Jose Luis Kortaren eskutik eta Santurtzirekin batera "bizkaitarren urrezko aroa" osatu zuen[3]. Kaiku eta Soteraren arteko lehia estuek ikusle andana erakartzen zuten estropadetara[4].
2006an aro berri bati ekin zion, berriz ere Kortaren eskutik. Arraunlariek "galaktikoak" ezizena hartu zuten[5] eta bi Kontxa eta 3 TKE Liga irabazi zituzten. TKE hirugarrenez jarraian irabazteagatik 2013an Caixa Koroa bereganatu zuen Kaikuk.
2023an mendeurrena ospatu du, gizonezkoen taldea TKE Ligan dagoela eta emakumezkoen taldeak ETE Liga irabaziz. Emakumezkoak Kontxako Banderan lehiatuko dira gainera.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bai uniformea, bai arraunlarien jantziak berde eta beltzak dira. Bizkaitaŕa[1] da Kaikuren traineruaren izena. historikoki berdea izan da baina 2010. hamarkadaren ondoren beltza erabiltzen hasi zen. Historian zehar Kaikutarra eta Bilbotarra, eta hain ezagunak ez diren Bizkaiko Ama eta Cincuentenaria ere erabili izan ditu[2].
Emakumezkoen trainerua berdea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923ko abenduaren 22an sortu zuen taldea Pedro Barrondok. Ordutik, palmares handia lortu du Sestaoko taldeak. Azpimarratu daitezke lortutako sei Kontxako Banderak, edo lortutako zazpina Euskadiko eta Espainiako txapelketak.
Lehenengo garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran Sestao Sport taldearen izenean hartu zuen parte Bilboko itsasadarrean jokaturiko estropadetan. Lehenengo garaipenak 30.eko hamarkadan izan zituen, non bost estropadatan txapeldun atera baitzen. Garai hartan bost aldiz hartu zuen parte Kontxan baina emaitzarik onena 1935ko laugarren postua izan zuen.
Gerra ostean lanean jarraitu zuen eta 40. hamarkadan traineru indartsuenetakoa izan zen Pedreña, Orio eta Hondarribiarekin batera. Bereziki aipagarriak dira 1945 eta 1946ko Kontxako bigarren postuak.
Iberiaren itzalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50 eta 60. hamarkadetan Sestaoko beste taldea zen Iberiaren itzalean egon zen, nahiz eta 1959an Kontxako Bandera irabazi zuen traineru hark bi klubetako arraunlariak bazituen.
Urrezko Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]70. hamarkadan hasi zen Kaikuren urrezko aroa[1]. 1975 eta 1982 arteko Espainiako trainerilla txapelketa guztiak irabazi zituen eta honen emaitza trainerutan ikusten hasi zen. Jose Luis Korta entrenatzailearen eta Norberto Torres "Txirri" patroiaren eskutik, lehenengo denboraldi bikaina 1978an izan zuen, jokaturiko 16 estropadatatik 13 irabazi baitzituen. 1979an ondoan agertu zitzaion etsaia, Santurtzi hain zuzen ere, eta estropada gehienetan bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 1980ko denboraldia Santurtzik bikain hasi zuen baina erditik aurrera Kaikuk irabazi zituen estropadak[6].
Hurrengo bi urteetan Kaikuren nagusitasuna erabatekoa izan zen, batez ere 1982an, jokaturiko 15 estropadatatik 13 irabazi baitzituen. 1983tik aurrera Zumaiaren garaia iritsi zen eta Kaikuren emaitzak urtez urte makalagoak izaten hasi ziren. Salbuespen gisa aipa dezakegu 1986 urtea, 10 bandera irabazi baitzituen, garrantzitsurik ez ordea, El Corte Ingles baino ez.
Azken garai bikaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90. hamarkadaren ahulaldiaren ondoren 2006an KAE 2. mailako Liga irabaziz proiektu berri bati ekin zion, berriz ere Jose Luis Korta gidari zuela. 2008an KAE 1. mailako txapeldun izatean 2009an TKE Ligan sartu zen.
2009 eta 2010 urteak bereziak izan ziren oso, izan ere fitxaketatan oinarrituriko taldea izanik TKE Ligan ezin izan baitzituen propioak ez zituen arraunlariak nahi beste erabili. Hala ere Espainia[7], Bizkaia eta Euskal Herriko Txapelketak[8] eta Kontxako Bandera lortu zituen 27 urte pasa ondoren[9].
2011 urtean berriz Kaikuren nagusitasunak handia izaten jarraitu zuen eta Espainiako txapelketa eta azkenik TKE Liga irabazi zituen. Kontxako bandera eta Euskadiko txapelketa berriz Urdaibairentzat izan ziren. 2012an trainerurik onena izan zen eta TKE Liga eta Kontxako Bandera irabazi zituen. 2013an hirugarrenez jarraian Liga irabazi zuen eta Caixa koroa lortu duen lehen trainerua izan zen[10]. Kontxan ordea pott egin eta Banderako lehiatik at geratu zen berehala.
2014an Kontxan zein TKE Ligan hirugarren postua eskuratu zuen. Hiru bandera garrantzitsu ere lortu zituen, Euskolabel, Zarautz[11] eta Corte Inglés[12]. Ordutik aurrera ohorezko txandan ibili da baina Hondarribia eta Urdaibairengandik urruti eta TKE Ligako bandera bakarra lortu du, 2015eko Corte Inglés bandera[13]. 2016 eta 2017 denboraldian ere ohorezko txandan ibili ondoren 2018an arazoak izan ditu taldea osatzeko eta Ligan 10. egin zuen. 2020an azkenik azkena gelditu eta maila galdu zuen 12 denboraldi TKE Ligan egon ondoren[14].
Hurrengo urtean TKE Ligara itzultzea zuen helburu eta txanda nagusian egon arren ez zuen goia jotzea lortzen. Denboraldi erdialdera Jose Luis Korta itzuli zen Kaikura eta azken txanpan hainbat bandera irabazi eta play-offetara sailkatu ondoren maila gorenera itzultzea lortu zuen[15].
2022ko TKE Ligan erdiko txandan aritu zen eta Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 2023an klubaren mendeurrena ospatu bazuen ere ez zuen esperotako maila eman. 9. egin zuen Ligan eta ez zen Kontxako Banderara sailkatu. 2024an Ligan hamargarren egin zuen eta Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen.
Patroi historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Kontxako Banderak lortu dituzten patroiak:
- Norberto Torres "Txirri" (4): 1978, 1980, 1981, 1982.
- Asier Zurinaga (1): 2009.
- Cristian Garma (1): 2012.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (6): 1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012.
- Bigarrena (4): 1945, 1946, 1979 eta 2011.
- Hirugarrena (7): 1935, 1948, 2010, 2013, 2014, 2016 eta 2017.
- Sailkapen estropadako irabazlea (5): 1981, 1983, 2009, 2012 eta 2014.
- Sailkatua (25): 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022 eta 2024.
- Txapelduna (3): 2011, 2012 eta 2013.
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (2): 2014 eta 2016
- Patroirik onena (2): 2011 eta 2013 (Asier Zurinaga eta Cristian Garma).
- Irabazitako estropadak (2022 barne): 32
- Parte hartzeak (13): 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022
- KAE 1 maila (1): 2008.
- KAE 2 maila (1): 2006.
- Euskal Liga (0): Zortzigarren 1994ean.
- Txapelduna (7): 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011 eta 2013.
- Bigarrena (3): 1980, 2012 eta 2014.
- Txapelduna (7): 1979, 1980, 1981, 2009, 2010, 2012 eta 2013.
- Bigarrena (2): 1985 eta 2011.
- Txapelduna (14): 1944, 1971, 1972, 1973, 1978, 1980, 1982, 1986, 1993, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013.
Estropada zaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bilboko estropada zaharrak (5): 1931, 1932, 1932, 1933 eta 1934.
Aro modernoko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Nerbioiko Sari Handia (4): 1978, 1980, 1981 eta 1982. El Corte Ingles Bandera (11): 1971, 1972, 1978, 1980, 1981, 1982, 1986, 2011, 2013, 2014 eta 2015. * Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1977 Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (1): 1976. Zarauzko Ikurrina (5): 1978, 2011, 2012, 2013 eta 2014. |
Etxekoak | Sestaoko Bandera (2): 2006, 2008. Ambilamp Bandera (2): 2008, 2012. Julián Enrique Memoriala (6): 2009, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016. |
Bizkaian | Errepublikako Presidentearen Kopa. Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 1978, 2006. Getxoko Traineru Bandera (8): 1980, 1981, 1982, 1983, 1986, 2011, 2012, 2013. Bilbo Hiriko Bandera (4): 1980, 1982, 2006, 2021. Santurtziko Bandera (2): 1980, 2008. Portugaleteko Bandera (5): 1982, 1991, 2006, 2008, 2013. Bizkaia Sari Nagusia (1): 1982. Ondarroako Bandera (3): 1985, 1997, 2008. Petronor Bandera (2): 1986, 2008. Plentziako Ikurrina (2): 1987, 2021. Areetako Bandera (1): 1992, 2006. Bizkaiko Aldundiaren Bandera (2): 1994. Bizkaiko Arraun Federazioaren Saria (1): 1994. Elantxobeko Bandera (2): 1999, 2008. Erandioko Bandera (1): 2006. Bilba Memoriala (Deustu) (4): 2008, 2009, 2010, 2013. Lekeitioko Bandera (1): 2008. Bilboko Bandera (1): 2011. Antiguako Ama estropada (Ondarru) (2): 2012, 2015. Bermeoko Bandera (1): 2012. Isuntzaren Bandera (1): 2017. Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2021. |
Gipuzkoan | Donostiako Aste Nagusiko Bandera (1): 1985. Andrés Matxain Memoriala (1): 1985. Korrika Bandera (1): 1999. Urola Kosta Bandera (1): 2006. Pasaiako Bandera (1): 2008. Donostiarra Bandera (1): 2008. Hondarribiako Promozio estropada (1): 2008. Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera (1): 2011. Hondarribiako Bandera (2): 2011, 2013. Pasaiako Iberdola Bandera (1): 2012. Zumaiako Ikurrina (2): 2012, 2013. Euskolabel Bandera (1): 2014. Adegi Bandera (1): 2021. |
Araban | Araba Euskaraz Bandera (2): 1994, 1999. |
Lapurdin | Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2006. |
Kantabrian | Pedreñaren 50. urteurrena: 1970. C.R. Santanderren Bandera (1): 1971. Marina de Cudeyoko Bandera (3): 1974, 1986, 2021 Portus Amanus Saria (4): 1974, 1978, 1981, 1983. Santanderko Bandera (6): 1976, 1978, 1980, 1982, 1985, 1986. * Errege Kopa (5, Santanderko Banderan): 1978, 1980, 1982, 1985, 1986. Santoñako Bandera (1): 1978. Laredoko Bandera (2): 1979, 1980. Astilleroko Bandera (4): 1981, 1982, 2012, 2021. Castro Urdialesko Bandera (6): 1978, 1981, 1982, 1986, 1993, 2008. Ríos Berrazueta Bandera (1): 1986. Camargoko Bandera (2): 1986, 2008. Ría del Asón Bandera (1): 2006. Flaviobriga Bandera (2): 2011, 2013. Pedreñako Bandera (2): 2011, 2012. Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa (1): 2019 (gonbidatua, titulurik ez) Challenge Castro Urdiales (1): 2021. |
Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1986. Avilésko Bandera (1): 1996. |
Galizan | Teresa Herrera Bandera (1): 1986. Euskadi Bandera (Moaña): 2012. Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2013. |
Besterik | La Caixa Bandera (1): 2013. |
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (9): 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982 eta 2012.
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (8): 1979, 1982, 1983, 2009, 2010, 2012, 2013 eta 2015.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (15): 1967, 1972, 1975, 1976, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 1992, 1993, 2010 eta 2012.
- Bermeoko trainerilla estropadak (1): 1968.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (2): 1958 eta 1978.
- Euskadiko Batel Txapelketa (5): 1978, 1979, 1982, 1987 eta 2000.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (7): 1977, 1978, 1986, 2008, 2011, 2012 eta 2015.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 16 | |
KAE 1 | 5 | |
KAE 2 | 1 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 12.a | - |
2004 | Federazio Liga, 14.a | - |
2005 | - | - |
2006 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2009 | TKE Liga, 7.a | Txapelduna |
2010 | TKE Liga, 10.a | 3.a |
2011 | TKE Liga, 1.a | 2.a |
2012 | TKE Liga, 1.a | Txapelduna |
2013 | TKE Liga, 1.a | 3.a |
2014 | TKE Liga, 3.a | 3.a |
2015 | TKE Liga, 4.a | 4.a |
2016 | TKE Liga, 3.a | 3.a |
2017 | TKE Liga, 4.a | 3.a |
2018 | TKE Liga, 10.a | - |
2019 | TKE Liga, 9.a | 8.a |
2020 | TKE Liga, 12.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2022 | TKE Liga, 6.a | 7.a |
2023 | TKE Liga, 9.a | - |
2024 | TKE Liga, 10.a | 7.a |
B trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaiku-B | |
---|---|
Entrenatzailea | Jose Luis Cruces |
Patroia(k) | Aitzol Monroi |
Kolorea(k) | berdea eta beltza |
Trainerua | Bizkaitarra |
Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Zuzendaritza berria ezartzearekin batera harrobiaren aldeko apustua egin da eta horretarako 2016an Kaikuk bigarren trainerua uretaratu du, KAE 2 Ligan arituko dena.
Urtea | Liga |
---|---|
2016 | KAE 2 Liga, 12.a |
2017 | KAE 2 Liga, 14.a |
2018 | - |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaiku - Emakumezkoak | |
---|---|
Entrenatzailea | Andoni Galvan |
Patroia(k) | Iraide Ruiz Jone Garcia de Andoin |
Kolorea(k) | berdea eta beltza |
Trainerua | Bizkaitarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 4 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | 7.a |
2024 | 4.a (ETE Liga) |
2018an atera zuen trainerua lehen aldiz eta Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen. Hala ere batel eta trainerilletan lortu izan ditu tituluak eta aurreneko urtean Bizkaiko traineru txapelketa ere bai. 2018 eta 2019 urteetan Bizkaiko txapelduna izan zen. Hurrengo urtean ez zuen trainerua uretaratu.
2023an berriz atera zuen trainerua, klubaren mendeurrenean, eta ETE Liga irabazi zuen eta Kontxako Banderarako sailkatu zen bigarren aldiz bere historian. Bizkaiko txapelduna ere izan zen[2]. 2024an Bizkaiko txapelduna izan zen eta ETE Ligan laugarren egin zuen. Denboraldia borobiltzeko Kontxako Banderarako sailkatu zen sorpresa handia emanez.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Sailkapen estropada (0)
- Sailkatua (3): 2018, 2023, 2024.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ETE Liga (1): 2023.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Traineru Txapelketa (4): 2018, 2019, 2023, 2024
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2023
- Hernaniko Bandera (1): 2023
- Mundakako Bandera (1): 2023
- Zumaiako Ikurrina (1): 2023
- Portugaleteko Bandera (1): 2023
- Ondarroako Bandera (1): 2023
- Pasaiako Bandera (1): 2023
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
Euskotren | 0 | |
ETE | 5 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2018 | ETE Liga, 5.a | 7.a |
2019 | ETE Liga, 6.a | - |
2020- 2022 |
||
2023 | ETE Liga, 1.a | 8.a |
2024 | ETE Liga, 4.a | 7.a |
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (4): 2010, 2018, 2019, 2023
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Batel Txapelketa (0): bigarrena 2019an
- Bizkaiko Batel Txapelketa (4): 2010, 2016, 2019, 2024.
Aulki mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako lauko txapelketa (1): 2005.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «KAIKU Sociedad Deportiva de Remo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ a b c «Berrehundik gora garaipen ehun urtean» Berria 2024-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Manu Etxeberriak bizkaiko arraunaren urte gozoenak aztertu ditu bere azken liburuan - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2010-03-04). «Txirri: "Me gustaría que volviese la rivalidad entre Kaiku y Sotera"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) G.L. (2010-07-22). «La tripulación galáctica de Kaiku sigue invencible» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Manu Etxeberriak bizkaiko arraunaren urte gozoenak aztertu ditu bere azken liburuan - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ Kaiku, campeón de España 27 años después
- ↑ Kaiku reina otra vez en Vizcaya
- ↑ «Kaiku irabazle Kontxan, 27 urteren ostean» Berria 2009-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2013-09-15). «Kaiku se lleva la corona» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Kaikuk eta Oriok berdindu egin dute ohorezko txanda ikusgarrian» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-09-21). «Kaikuk irabazi du denboraldiko azken bandera Portugaleten» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Kaikuk eraman du denboraldiko azken bandera» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2020-08-29). «Kaiku cierra con su descenso un ciclo de 12 años en la Eusko Label Liga» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras: Eusko Label Ligan geratzeko asmoz itzuli da Kaiku» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Taldearen webgunea
2024ko TKE ligako taldeak | ||
---|---|---|
Bermeo Urdaibai • Bueu • Cabo da Cruz • Donostiarra • Getaria • Hondarribia • Kaiku • Lekittarra • Ondarroa • Orio • San Pedro • Zierbena |