Kakao arbola
Kakao arbola | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Malvaceae |
Leinua | Theobromateae |
Generoa | Theobroma |
Espeziea | Theobroma cacao |
Datu orokorrak | |
Kolorea | lightgreen |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Kakao, kakao hauts, txokolate eta cacao pod (en) ![]() |
Polinizatzen du | Ceratopogonidae eta Forcipomyia squamipennis |
Aurkitzailea | Kristobal Kolon |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/df/Theobroma_cacao_MHNT.BOT.2004.0.204.jpg/220px-Theobroma_cacao_MHNT.BOT.2004.0.204.jpg)
Kakao arbola edo kakao-arbola (Theobroma cacao) zuhaitz txiki bat da (4–8 m), Sterculiaceae (edo Malvaceae) familiakoa, Ameriketako eskualde tropikalekoa. Landare honen haziak kakao-hautsa eta txokolatea egiteko erabiltzen dira.
Theoboma cacao izen zientifikoa grezieratik datorkio eta jainkoen elikagaia esan nahi du. Baina kakao izena maiatik dator, Ka´kaw.
Materia genetikoaren ikerketak esaten dutenez, Hego Amerikako jatorria dute, Orinoko eta Amazonas ibaiaren arroetatik. Gaur egun Mexikotik Brasilera hedatzen da, eta baita ere Afrikaren mendebaldean.
Landarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landareari kakao arbola deritzo. Kakao-arbola, bero (20°C-30°C) eta hezetasun asko behar duen landarea da. Hosto iraunkorrekoa da, eta 6 eta 10 metrora hazi. Beste landareen ilunpean hazten dira, haizetik babestuta eta lur emankorrarekin. Lurra nitrogeno eta potasio ugarikoa izan behar da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/af/Theobroma_cacao2.jpg/200px-Theobroma_cacao2.jpg)
Bere loreak txikiak eta arrosak dira. Fruitua, baia bat da, kalabazin formakoa, gorria edota horixka bihurtzen dena eta 450g pisatzen du gutxi gorabehera heltzen direnean. Arbola fruituak ematen hasten du 4 edo 5 urte dituenean. Zuhaitza heltzen denean, 6000 lore izan ahal ditu baina bakarrik 20 kakao hazi izaten ditu.
Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mami arrosaz badago betea dago, likatsua, gozoa eta jangarria, 30-50 garau luze (zuriak eta haragitsuak) gordetzen dituela. Garauak indaba forma dute eta zapore oso mingotsa.
Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kakaoa Afrikako mendebaldean, Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan eta Asian landatzen da gehienbat. Urteko ekoizpena esaten duenez, UNCTAD bilduta, 2005-2006ko munduko 8 ekoizle nagusiak Boli Kosta (%38), Ghana (%19), Indonesia (%13), Nigeria (%5), Brasil (%5), Kamerun (%5), Ekuador (%4) eta Malaysia (%1) dira. Herrialde hauek, munduko %90eko ekoizpena dute.
FAO erakundearen arabera[1], 2005eko ekoizpena honelakoa izan zen:
Sailkapena, Estatua | Balioa | Ekoizpena |
---|---|---|
(Int $1000*) | MT | |
1 ![]() |
1,024,339 | 1,330,000 |
2 ![]() |
566,852 | 736,000 |
3 ![]() |
469,810 | 610,000 |
4 ![]() |
281,886 | 366,000 |
5 ![]() |
164,644 | 213,774 |
6 ![]() |
138,632 | 180,000 |
7 ![]() |
105,652 | 137,178 |
8 ![]() |
42,589 | 55,298 |
9 ![]() |
37,281 | 48,405 |
10 ![]() |
32,733 | 42,500 |
11 ![]() |
25,742 | 33,423 |
12 ![]() |
24,646 | 32,000 |
13 ![]() |
21,950 | 28,500 |
14 ![]() |
13,093 | 17,000 |
15 ![]() |
8,472 | 11,000 |
16 ![]() |
6,547 | 8,500 |
17 ![]() |
6,161 | 8,000 |
18 ![]() |
4,352 | 5,650 |
19 ![]() |
4,336 | 5,630 |
20 ![]() |
3,851 | 5,000 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kakao arbola |