Uhandre (mitologia)

Uhandrea gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa da[1]. Uhandreak askotan agertzen dira folklore, literatura eta herri kulturan.
Greziar mitologian sirena zuten izena, hori zela eta, erromantze hizkuntzek biak nahasten dituzte. Lehendabizikoz, K.a. 1000 inguru agertu ziren Asirian non Atargatis jainkosak eta babiloniar Enkik itxura hau zuten.
Eskoziar mitologian, ceasg edo "olatuaren neskamea" dute izena[2] eta euskal mitologian lamiek antzeko itxura ere badute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Uhandre. .
- ↑ MacKenzie, Donald A.. (1931). Scottish Folk-Lore and Folk Life — Studies in Race, Culture and Tradition. Blackie, 251 or. ISBN 9781444656367..
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |