Elur-lehoinabar

Wikipedia(e)tik
Uncia uncia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Elur-lehoinabarra
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Azpiordena: Feliformia
Familia: Felidae
Azpifamilia: Pantherinae
Generoa: Uncia
Espeziea: U. uncia
Schreber 1775[2]
Hedadura mapa

Elur-lehoinabarra edo elur-pantera (Uncia uncia edo Panthera uncia) Uncia generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Pantherinae azpifamilia eta Felidae familian sailkatuta dago. Ugaztun haragijalea da.

Adituek zenbait azpiespezie proposatu dituzte baina oraindik ikerketan dagoen U. u. baikalensis-romanii izan ezik ez dituzte besteak onartu. Asian baino ez da bizi, Bhutanen, Txinan, Indian, Kazakhstanen, Kirgizistanen, Nepalen, Pakistanen, Errusian, Tadjikistanen eta Uzbekistanen hain zuzen ere.[3][4]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altitude handiko mendietan bizi dira 6000 metro-etaraino. Arrazoi honengatik, gizakiok animalia honi buruz gutxi dakigu. Bere ilea grisa, leun eta salbuespen gisa dentsoa da, eta bere gorputzaren inguruan biltzen duen, ez-ohikoa luzerako duen buztana bat du,hotzik ez edukitzeko.

Egunean zehar ehiza egiten dute eta basabere-mota guztiei erasotzen die, abereei baita ere. Honengatik eta bere azalagatik baserritarrek ehizatzen dituzte.

Gizakiak ez daki zenbat geratzen diren egoera basatian, nahiz eta 5000 ale baino ez direla egongo pentsatzen da, beraz, galzoriko espeziea da.

Ernatze aldia gutxi gorabehera 100 egunekoa da, normalean bi kume izaten dute, gahienez bost kumeko izaten dute. Bi urteetan helduarora heltzen dira.

Biologia Eta Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irbis-a oso harrapari sendoa da, bere tamaina hirukoizten duten animaliak harrapatzeko gai da. Felidoen arteko saltorik luzeneena du. Mendi harritsuetatik ibiltzera ohituta dago eta hau aprobetxatzen du kamuflatzeko eta bere harrapakinak horrela zelatatzeko. Oso lurralde sen sendoa dauka, eta beraz oso oldarkorra izan daiteke. Bere hanka bigungarriak elurreko zapatak ematen dute,elurraren gainean erraztasunez ibiltzen laguntzen diona.

Espezie hauek sartzen ditu bere harrapakin desberdinen artean: untxiak, urtxintxak, ahuntz basatiak, oreinak, txontak, mendi-belatxingak, txoriak, ibize siberiarrak, marjoresak, Himalaiako tarak, satitsuak, eta marmotak. Tenperatura baxuak bazkariak astiro deskonposatzen ditu, hortaz elurretako lehoinabarrentzat harrapatu ez dituzten animalietako hondarrak jatea ez da arazoa.

Animalia bakartiak dira, ugalketa garaian izan ezik. Bere familiaren espezieen gehiengoen bezala, arrak eta emeak laguntzen dira, harrapakin askoz handiagoak harrapatzeko.

Habitata eta Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan elurretako lehoinabarra 2000 eta 4000 metroen arteko altueretan bizi dira, nahiz eta Himalaian 6000 metrotara aurkitu. Animalia hauek gizakiekin gutxitan topo egiten dute, eta halako kasuetan bere kamuflaje bikainaren laguntzarekin ezkutatzen dira.

HERRIALDEA HABITATEKO AREA

(KM²)

POPULAZIOA ESTIMATUA
Afganistan 50 000 100-200?
Bhutan 15 000 100-200?
Txina 1 100 000 2000-2500
India 75 000 200-600
Kazakhstan 50 000 180-200
Kirgizistan 105 000 150-500
Mongolia 101 000 500-1000
Nepal 30 000 300-500
Pakistan 80 000 200-420
Tajikistan 100 000 180-220
Uzbekistan 10 000 20-50

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Schreber (1775), 14, 2, Die Säugethiere, pl. 100[1775]; see also text 3(22):386-7[1777]. orrialdeak .
  3. http://www.carnivoreconservation.org/files/attente/pdfs/slss_big.pdf
  4. http://www.iucnredlist.org/apps/redlist/details/22732/0

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elur-lehoinabar Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Uncia_uncia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]