Victoria Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoria Iglesias
Bizitza
Jaiotza Barakaldo, 1966 (54/55 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak fotokazetaria

Victoria Iglesias Sánchez (Barakaldo, 1966) bizkaitar argazkilari eta kazetaria da. Erreportari gisa egindako lana Espainiako eta atzerriko hainbat udalerritan argitaratu da. Erretratugile bezala ezaguna da, baina bere lanak erreportaje soziala eta bidaiak barne hartzen ditu.

Bere jaioterria, Barakaldo (gorriz markatuta).

Ikasketak eta karrera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko unibertsitatea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzien fakultatean hasi zituen ikasketak, Leioan, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean jarraitu zuen, lizentziatura lortzeko. 1998an, kazetaritzako 3. mailan zebilela, sortu berria zen Zeta taldeko Panorama informazio orokorreko aldizkarian hasi zen lanean. Garai honetan hasi zen argazkilari bezala garatzen, bere ikasketa eta bidaiekin batera egiten zuen lana. Antonio López, Eduardo Úrculo, Gonzalo Torrente Ballester, Camilo José Cela, Francisco Umbral eta, bereziki, Camaróni egindako lehen erretratuak nabarmentzen dira, bere argazkietako bat kazetaritzako Ortega y Gasset Sarietan[1] finalista geratu zelarik.

1993tik aurrera, freelance gisa hasi zen, El País Semanal, Tentaciones, XL Semanal, La Vanguardia, Blanco y Negro, Interviú, Paris Match, Vogue, Marie Claire, Cosmopolitan, Viajar, Conocer, MTV eta hainbat hedabide eta argitaletxerekin elkarlanean, bai eta enpresentzako eta beste erakunde batzuentzako erretratuekin ere.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan profesionalak La Vanguardia, El País Semanal eta El País España magazinearekin lotuta jarraitzen du, baita komunikabide digitaletan ere; hala nola, El Asombrario, Victografías zutabean[2] eta Zenda literatur aldizkarian.[3]

Era berean, enpresa pribatu eta argitaletxeekin kolaboratzen du; besteak beste, Grupo Planeta edo Penguin Random House. Hauentzat, esaterako, Arturo Pérez-Reverteren "El francotirador paciente" liburuaren azala egin zuen.[4] Blume argitaletxean ere argitaratu du hainbat lan, Joaquin Sabinari eskainitako biografiaren argazkiak barne.[5]

Obra fotografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak kultura eta gizarte munduko pertsona ospetsuen erretratu ugari biltzen ditu; hala nola, Lou Reed, José Monje Cruz, Camarón,[6][7][8] Paco de Lucía, John F. Kennedy Jr., Gonzalo Torrente Ballester, Camilo José Cela, Francisco Umbral, Penélope Cruz,[9]Carmen Maura, Montserrat Caballé, José Carreras, Alfredo Kraus, Viggo Mortensen, Chayanne, Carmen Martín Gaite, José Luis Sampedro, Antonio Gala, José Hierro, Fernando Trueba, José Luis Garci, Luis García Berlanga, Michael Jackson, Arturo Pérez-Reverte, Ian Gibson, eta John Banville.

Bidaia fotografikoak egin ditu Indian, Tunisian, Sinain, Israelen, Jerusalemen, Kuban, Jamaikan, Mexikon, Kolonbian, AEBetan, Erresuma Batuan, Eskozian, Norvegian, Europan eta Espainian.

Hainbat erakusketa indibidual eta kolektibotan ere parte hartu du; esate baterako, Madrilen eta Valentzian egindako banakako bi erakusketetan, argazkigintzako EFTI aretoan (2000 eta 2001 urteak, hurrenez hurren), EFTI Argazki Zentroan (Madril, 2015) "La caja oscura, pinceladas píxeladas" erakusketan[10][11][12][13] eta Westin Palace hotelean (Madril, 2016).[14]

Beste erakusketa eta sari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karreraren hasieran, Ortega y Gasset kazetaritza sarietan finalista izan zen (1992) Camaróni egindako erretratuarekin[1]. 1998an Munduko Medikuak erakundearen Luis Valtueña Nazioarteko Argazki Sarian finalista izan zen, ezintasunari buruzko bere irudiekin. Caminos de Hierro (1998), Memorial Juantxu Rodríguez eta Rosa Pardo (1999) erakusketetan ere parte hartu zuen. Akzesit haurrentzako herrixketan Kolonbiako argazki batekin izan zen (1999), bigarren saria lortu zuen lehiaketa nazionalan "El Lobo y el Madroño" (2006), finalista izatea lortu zuen Mondariz bainuetxea Fundazioaren argazkilaritza lehiaketan (2006), eta ohorezko aipamena erretratuko argazki-lehiaketan "Shoot the people" (2014).

"La caja oscura, pinceladas píxeladas" EFTI Argazki Zentroan (2015)​[10][11][12][13] eta "Miradas literarias" Westin Palace Hotelean (Madril, 2016)[14] erakusketez gain, erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du; hala nola, Hasselblad Austrian Super Circuit (2003), La Casa Encendida (2004) eta El Museo del Calzado (2008) erakusketetan. Beste lagin batzuk "Rosendo Mercado en unos instantes" (Segovia, 2004) eta "el Placer de Leer" (Salamanca, 2008) dira.

2011n eta ondorengo urteetan Letren Auzoak antolatutako "DecorAcción" -n, Artistas del Barriok (Madril, 2013 eta 2014) antolatutako "estudio Abierto" -n eta Chulapa Flow-k (Madril, 2014) antolatutako Street Art "Estación 21" -n ere parte hartu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. «Premios Ortega y Gasset en EL PAÍS» EL PAÍS Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  2. (Gaztelaniaz) Cámara abierta 2.0 - Upload/Download, Domingo J. Sánchez, Victografías - RTVE.es. 2017-07-22 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  3. (Gaztelaniaz) «Victoria Iglesias, autor en Zenda» Zenda Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  4. (Ingelesez) «El francotirador paciente / The Sniper Bids His Time by Arturo Pérez-Reverte: 9788490626573 | PenguinRandomHouse.com: Books» PenguinRandomhouse.com Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  5. «Sabina» issuu Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  6. (Gaztelaniaz) La hora cultural - 27/06/17 - RTVE.es. 2017-06-27 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  7. (Gaztelaniaz) «“Échame la foto”» www.elcorreogallego.es Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  8. (Gaztelaniaz) Reina, Matilde Suárez, Marta Estévez, Ara. (2017-06-29). «Jot Down, la revista que nació como terapia» Cadena SER Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  9. (Gaztelaniaz) La tarde en 24 horas - La hora cultural en 24 h. - 05/02/16 - RTVE.es. 2016-02-05 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  10. a b (Gaztelaniaz) El instante en una caja, retratos íntimos de Camarón a Penélope Cruz - RTVE.es. 2015-01-19 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  11. a b (Gaztelaniaz) Administrador. (2015-01-16). «Victoria Iglesias "La Caja Oscura"» EFTI | Centro Internacional de Fotografía y Cine Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  12. a b (Gaztelaniaz) «Retratos íntimos de Camarón, John J. Kennedy o Penélope Cruz podrán verse desde hoy en la muestra 'La caja oscura'» La Vanguardia Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  13. a b (Gaztelaniaz) «Informativo Noche» telecinco 2015-01-16 Noiz kontsultatua: 2020-10-27.
  14. a b (Gaztelaniaz) Borgo, Karina Sainz. (2016-09-24). «Victoria Iglesias: la mujer ISO y los 11 escritores» Vozpópuli Noiz kontsultatua: 2020-10-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]