Wanda Wasilewska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wanda Wasilewska
Wanda Wasilewska 2.JPG
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
Jaiotza Krakovia1905eko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Poloniako Herri Errepublika
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Poloniako Bigarren Errepublika
 Polonia
Heriotza Kiev1964ko uztailaren 29a (59 urte)
Hobiratze lekua Baikove Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Leon Wasilewski
Ezkontidea(k) Alexander Korneychuk Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Varsoviako Unibertsitatea
Jagiellonian University Itzuli
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in Philosophy Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea, gidoilaria eta politikaria
Lantokia(k) Lviv
Mosku
Krakovia eta Varsovia
Jasotako sariak
Kidetza USSR Union of Writers Itzuli
Genero artistikoa eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Polish Workers' Party Itzuli
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Poloniako Alderdi Sozialista
IMDb nm0890513

Wanda Wasilewska (Krakovia, 1905eko urtarrilaren 21a - Kiev, 1964ko uztailaren 29a) idazle, kazetari eta poloniar Alderdi Komunistako militantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wanda Wasilewska Krakovian jaio zen 1905eko urtarrilaren 21ean. Aita Leon Wasilewski izan zuen, Poloniako Alderdi Komunistako arduradunetako bat.

Filosofia ikasi zuen Varsoviako unibertsitatean (Uniwersytet Warszawski) eta Poloniar literatura Unibertsitate Jagelonikoan (Uniwersytet Jagielloński).

1927an lortu zuen doktoretza eta, ikasten aritu zen bitartean, Gazte Sozialisten Batasuneko eta Langile Unibertsitarioen Batasuneko militante izan zen. Ikasketen ondoren, irakasle izan zen hasieran eta kazetari gero, Robotnik bezalako egunkarietan lan egin zuelarik.

1939ko Poloniaren inbasioaren ondoren, Lviv-era joan zen bizitzera eta berehala lortu zuen sobietar hiritartasuna. Kazetari izan zen Czerwony Sztandar eta beste hainbat argitalpenetan.

Wanda Wasilewskak garrantzi handia izan zuen II. Mundu Gerran Armada Gorriaren poloniar dibisioa sortzeko orduan. SESB-en laguntzarekin, Angersetik hasieran egin zion aurre Poloniako gobernuari eta Londrestik 1940az geroztik.

Poloniako Herri Errepublika sortzen lagundu zuen.

Gerra amaitu zenean, Kieven geratu zen bizitzen eta SESBeko Sobiet Gorenaren kide izan zen[1].

1964ko uztailaren 28an, Kieven hil zen eta hantxe eman zioten lur.

Wanda Wasilewskaren hilobia

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealismo Sozialista deritzon mugimenduan murgildu zen. Hau izan zen bere obra:

  • Królewski syn (1933)
  • Oblicze dnia (1934)
  • Kryształowa Kula Krzysztofa Kolumba (1934)
  • Ojczyzna (1935)
  • Legenda o Janie z Kolna (1936)
  • Płomień na bagnach (1940)
  • Pieśń nad Wodami (trilogie : 1940, 1950, 1952)
  • Tęcza (1944)
  • Po prostu miłość (1945)
  • Gwiazdy w jeziorze (1950)
  • Rzeki płoną (1952)
  • Pokój na poddaszu (1954)
  • Że padliście w boju (1958)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Wasilewska Aldatu lotura Wikidatan