Wikipedia:Txokoa/2017ko uztaila
Auñamendi Eusko Entziklopediak webgune berria estreinatu du; bertarako loturak zaharkituak gelditu dira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo: 2017ko ekainaren 30eko albistearen arabera Auñamendi Eusko Entziklopediak webgune eta diseinu berria estreinatzen du Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
Aldaketa honen eraginez, momentu honetan Wikipedian Auñamendi Entziklopediarako dauden loturak zaharkituak gelditu dira (bai erreferentzietan, bai kanpo loturetan zein {{Autoritate kontrola}}
txantiloian. Domeinu zaharreko (http://www.euskomedia.org/) URLak webgune berriko azalera berbideratzen dira.
Zaharkitutako webguneko URL eskema http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee{{ID}}
(euskarazko artikuluentzat) eta http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee{{ID}}
(gaztelarazko artikuluentzat) zen, non {{ID}}
artikuluaren identifikatzailea den.
Webgune berriko URL eskema hurrengoa da, Jorge Oteizaren artikularentzat, adibidez:
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/oteiza-embil-jorge/ar-113083/
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/oteiza-embil-jorge/ar-113083/
hau da:
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/{{HIZKUNTZA}}/{{artikuluaren-izena}}/ar-{{ID}}
non{{HIZKUNTZA}}
es, eu, fr ala en den, hizkuntzaren arabera. Artikulu bakoitzarentzat{{ID}}
identifikatzaile berdina mantentzen dela dirudi.
URL eskema berrian {{artikuluaren-izena}}
dagoenez, loturak ezin daitezke bot baten bidez (erreferentzia eta kanpo loturentzat) edo Modulu:Autoritate kontrola modulua aldatuz (autoritate kontrolarentzat) konpondu.
Agian, beraiekin kontaktuan jarriz (beharbada uda garaia egokiena ez bada ere) konponbide bat aurkitu liteke. Bururatzen zaidana, aurrizki finko bat eta {{ID}}
dituen URLak sortzen badituzte, artikulura birzuzentzen dutenak, wikipedian bot bitartez loturak zuzendu litezke eta autorita kontrolekoa erraz zuzenduko litzake. (Hori uste dut, behintzat, nola ikusten duzu, Theklan?).
Bide onetatik konponbideren bat aurkituko balitz orain arteko autoritate kontroleko lotura bikoitzaren kontua ere konponduko litzake (beti euskarazko bertsiora bidaliz; euskaraz ez dagoenean orain ez baitu errorerik ematen, gaztelerazkoa aurkezten du automatikoki URL berdinean).
Konponbiderik ezean eskuz zuzendu beharko ziren loturak, lan haundia suposatuko luke, eta autoritate kontrolaren kontua ere ez zait bururatzen nola konpondu.
Ez badut argi azaldu, edo beste iritzi edo ideiaren bat baduzue, esan mesedez. -Lainobeltz (eztabaida) 21:12, 30 ekaina 2017 (UTC)
- Aztertzekoa... beste kontu batzukein nago orain Lainobeltz... ea aurkitzen dudan denborarik hurrengo egunotan. -Theklan · · 09:49, 1 uztaila 2017 (UTC)
- Egina. Konpondua, Theklan. Badirudi lotura zaharren birzuzenketak egin dituztela. Modulu:Autoritate kontrola aldatu dut, orain autorirate kontrolean auñamendirako lotura bakarra agertzen da; artikuluak euskarazko testua duenean berau agertuko da, bestela gaztelerazkoa agertzen da. -Lainobeltz (eztabaida) 08:10, 4 uztaila 2017 (UTC)
Euskal Herriko mendien zerrendak Wikidatatik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo guztioi,
gaurko Wikidata tailerrean ikasitakoa erabiliz Wikidatatik elikatzen diren Euskal Herriko herrialdeetako mendien zerrendak sortu ditut:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Arabako_mendien_zerrenda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizkaiko_mendien_zerrenda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gipuzkoako_mendien_zerrenda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lapurdiko_mendien_zerrenda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroa_Garaiko_mendien_zerrenda
https://eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroa_Behereko_mendiak
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zuberoako_mendien_zerrenda
Guztietan kontsulta bera egiten dut, aldatzen den bakarra lurraldearen kodea da. Euskal Herriko 20 mendirik garaienen zerrenda ere sortu dut. Kasu horretan ere kontsulta oso antzekoa da, aldaketa bakarra guztiak hartu ordez 20 elementura mugatzea da.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mendiak
Gaurkoz ez daukat gehiagorako denborarik baina lehen txantiloiez hizketan entzun zaituztet. Kasu honetan txantiloi bat erabiltzea hobe litzateke, ezta?
Herrialde batzuetan orain arte zegoen eskuz egindako zerrendan baino mendi gutxiago daude Wikidatako zerrendan. Nabarmenena Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan da eta Wikidatan mendiak sartzeko lana errazte aldera zerrenda zaharraren kopia bat utzi dut artikulu horien eztabaida orrian. Gainerako herrialdeetan ere posible da mendiak faltatzea.
--Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 22:34, 3 uztaila 2017 (UTC)
- Lan ona Asier Iturralde Sarasola! Orain egin beharko genukeena da mendi gehiago igo Wikidatara, hemen ere agertzeko zeintzuk falta diren. Bestetik, zerrenda horiek udalerriak oinarri hartuta egiten dira. Beraz udalerriak agertzea komenigarria da Wikidatan. Ez badago udalerri konkretu batean, herrialdea agertu beharko litzateke, honako erakunde administratiboan dago (P131) beteta. -Theklan · · 16:40, 4 uztaila 2017 (UTC)
- honako erakunde administratiboan dago (P131) zutabea gehitu diet taulei. Kasu gehienetan herrialdea(k) d(ir)a, baina batzutan herria ere agertzen da. Probak egiten ari nintzela konturatu naiz norbait Wikidatan mendi gehiago sartzen aritu dela. Bikain! --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 18:48, 4 uztaila 2017 (UTC)
300.000. artikulua 2017an?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon, proposamen batekin natorkizue: 2017. urteko ekuatorearen mugarria igaro berri dugunez, euskarazko Wikipediak urte honetan 300.000. artikuluaren langa gainditzea. Nik burutan honakoa dut: 285.000 ala 290.000 artikulura arte artikuluak eskuz egitea, eta jada bi kopuru horietako batera iristean, gelditzen diren 15.000 edo 10.000 artikuluak botaren bidez egitea. Zer deritzozue? -Euskaldunaa (eztabaida) 00:43, 6 uztaila 2017 (UTC)
- Egunon denoi. Euskarazko Wikipediak "nahiko" artikulu dituela uste dut (hau da, beste hizkuntzekin alderatuta). Nire iritziz ditugunak hobetu, sakontasuna eman eta erreferentziatu behar dira. Nik neuk gehienbat hori egingo dut. Artikulu gutxi batzuk sotzeaz gainera idatzitakoa zuzendu eta birzuzenketak egingo ditut.
- Esandakoa ea gero, esan nahi dut ados nagoela proposamenarekin. Nire ustez egokiena 300.000 artikuluak Durangoko Azokaren datarekin bat egitea izango zen. Horrela, Durangoko Azokara joango garenok "Ia 300.000 artikulu" edo idatzi ahal genuke Euskararen Etxearekin antolatuko dugun gunean eta bertara hurbiltzen den jendea 300.000. artikulura heltzen "lagundu ahal gaitu" eta horrela euskal wikipedia ikusgarriagoa bihurtu dezakegu.
- Beraz, idatzitakoa. Ni Euskaldunaak idatzitakoaren Alde.-Oraina (eztabaida) 10:51, 9 uztaila 2017 (UTC)
- Bai, niretatzat ere lehenbiziko helburua sakontasun duin bat izateari eustea da (hor daude, adibidez, cebueraezko: 4.865.107 artikulu, sakontasuna 1; warayerazko: 1.262.772 artikulu wikipediak, sakontasuna 4), ez dut euskarazko Wikipedia entziklopedia baten parodia bilakatzerik nahi, benetazko entziklopedia erabilgarri eta praktikoa baizik. Baina orain arte egin dugun gisan, buruz jokatuta eta bota modu egokian eta buruargiz dosifikatuz gero, alegia, abusatu gabe eta sakontasuna inoiz 15etik jaitsi gabe, aurten 300.000 artikulura iristea lorgarria den helburua dela uste dut. Nire iritziz lehen aipatu dudan bezala, 285.000-290.000 artikuluetara ezkuz edo modu tradizionalean iritsiz gero, botarekin 300.000ra iritsi gaitezke, sakontasunari kalte handiegirik egin gabe. Eta jada 300.000. artikuluak gaudela, gediltzen den 2017. urtea eta ondorengo 2018 urtea sakontasuna berriz ere goratu.
- Urtez-urte kopuru irisgarriak diren mugarriak jarri geroz, euskal wikipedialariei txirrinta sartu eta motibatu daitezkela uste dut, horrek euskarazko Wikipediaren artikulu kopuruak aurrera egin eta euskarari mundu digitalean nahiz benetazkoan bere prestigioa emanez.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 20:48, 9 uztaila 2017 (UTC)
- 300.000 artikuluen zifra erakargarritzat erabiltzea ideia ona iruditzen zait, baina bota erabiltzea, berez, ez zait ideia ona iruditzen. Beste kontu bat da bota erabiltzea justifikatzen duen proiektu interesgarri bat planteatzen bada: hau da, gai jakin batean edo batzuetan, euskaldunentzat interesgarriak izan litezkeen 10.000 artikulu (edo 20.000, edo...) daudela ikusten badugu, ondo deritzot 300.000 artikuluko kopuru horretara iristeko boten laguntza baliatzeari.
- Gainerakoan, aurtengo bigarren zatirako proiektu interesgarriak datoz (editatoi bat Gasteizen, EHUren Donostiako campusarekiko lankidetza, EWKEk esku artean darabilen eta segur aski aurki plazaratuko den proiektu potolo bat...). 300.000. artikulua datorren urtean baldin badator, beharbada hobe izango da, 2017. urteko azken zatian wikilari berrientzako amuak ugari baitira. Datorren urtean, beharbada, wikilariak erakartzeko amu horrek balio handiagoa izango du, eta 300.000. artikulua berez etorriko da, boten laguntza erabili beharrean wikilari berrien laguntza baliatuta. --Xabier Armendaritz 2017-07-09, 21:34 (UTC)
- Ni Xabier_Armendaritzekin bat. Kontua ez da bota martxan jartzea, baizik eta zer izan daitekeen interesgarria definitzea. Hau da, norbaitek esaten badu, aizu, 10.000 artikulu sor daitezke guretzat oso interesgarria den gai honetan, ba beno, begiratuko dugu bota erabil daitekeen edo ez. Bitartean, eskala txikikoak ere egin daitezke, 400-500 artikulu sortzeko aukera ematen dutenak, eta bidea errazten dutenak hainbeste bot sorkuntzarik gabe. -Theklan · · 22:28, 10 uztaila 2017 (UTC)
Accessible editing buttons
[aldatu | aldatu iturburu kodea]You can see and use the old and new versions now. Most editors will only notice that some buttons are slightly larger and have different colors.
-
Buttons before the change
-
Buttons after the change
However, this change also affects some user scripts and gadgets. Unfortunately, some of them may not work well in the new system. If you maintain any user scripts or gadgets that are used for editing, please see mw:Contributors/Projects/Accessible editing buttons for information on how to test and fix your scripts. Outdated scripts can be tested and fixed now.
This change will probably reach this wiki on Tuesday, 18 July 2017. Please leave a note at mw:Talk:Contributors/Projects/Accessible editing buttons if you need help.Whatamidoing (WMF) (talk) 22:22, 10 uztaila 2017 (UTC)
Txantiloi:Asteko argazkia informazioa eguneratu nahian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asteko argazkiaren deskribapenean "Anguleroa bere tresneriarekin, Gipuzkoako lekuren batean, 1920an." jartzen du. Argazkia Txokoalde eta Aginaga arteko zubian aterata dago. Gertu bizi naiz eta ezagutzen dut lekua. 1932ko "Gipuzkoa begiragaŕia" liburuko 51. orrian serie berdineko argazki batean argazkiko protagonista beste 2 angulerorekin batera agertzen da eta oinean "Aginaga'ko angula aŕantzaleak" jartzen du (ikusi https://twitter.com/aldatsa/status/884486456789663745).
Argazkiaren oina aldatzen saiatu naiz eta itxura batean arazorik gabe aldatu dut, baina gero konturatu naiz egin ditudan aldaketak nire erabiltzailearekin saioa hasita bakarrik ikus ditzakedala. Shadow banning (https://en.wikipedia.org/wiki/Stealth_banning) moduko zerbait da?
Okerragoa dena, saioa hasi gabe nagoenean https://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Asteko_argazkia orrian Anoeta udalerriaren aireko ikuspegi bat agertzen zait orain.
Zerbait puskatu dut?
--Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 21:12, 10 uztaila 2017 (UTC)
- Ez, zuk egindako aldaketa ondo ikusten da.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 21:30, 10 uztaila 2017 (UTC)
- Nik ere ondo ikusten dut! -Theklan · · 22:25, 10 uztaila 2017 (UTC)
- Batzuetan gertatu ohi da saioa hasi gabe zaudenean aurreko asteko irudi nabarmendua ikustea. Besterik gabe. Ez duzu ezer puskatu, egon lasai.
- -Aihotz (eztabaida) 22:34, 10 uztaila 2017 (UTC)
- Ados, mila esker zuen laguntzagatik --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 06:54, 11 uztaila 2017 (UTC)
- Nik ere ondo ikusten dut! -Theklan · · 22:25, 10 uztaila 2017 (UTC)
Page Previews (Hovercards) update
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hello,
A quick update on the progress of enabling Page Previews (previously named Hovercards) on this project. Page Previews provide a preview of any linked article, giving readers a quick understanding of a related article without leaving the current page. As mentioned in December we're preparing to remove the feature from Beta and make it the default behavior for logged-out users. We have recently made a large update to the code which fixes most outstanding bugs.
Due to some issues with our instrumentation, we delayed our deployment by a few months. We are finally ready to deploy the feature. Page Previews will be off by default and available in the user preferences page for logged-in users the week of July 24th. The feature will be on by default for current beta users and logged-out users. If you would like to preview the feature, you can enable it as a beta feature. For more information see Page Previews. Questions can be left on the talk page in your preferred language.
Thank you again.
CKoerner (WMF) (talk) 22:32, 20 uztaila 2017 (UTC)
Improved search in deleted pages archive
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
During Wikimedia Hackathon 2016, the Discovery team worked on one of the items on the 2015 community wishlist, namely enabling searching the archive of deleted pages. This feature is now ready for production deployment, and will be enabled on all wikis, except Wikidata.
Right now, the feature is behind a feature flag - to use it on your wiki, please go to the Special:Undelete
page, and add &fuzzy=1
to the URL, like this: https://test.wikipedia.org/w/index.php?title=Special%3AUndelete&fuzzy=1. Then search for the pages you're interested in. There should be more results than before, due to using ElasticSearch indexing (via the CirrusSearch extension).
We plan to enable this improved search by default on all wikis soon (around August 1, 2017). If you have any objections to this - please raise them with the Discovery team via email or on this announcement's discussion page. Like most Mediawiki configuration parameters, the functionality can be configured per wiki.
Once the improved search becomes the default, you can still access the old mode using &fuzzy=0
in the URL, like this: https://test.wikipedia.org/w/index.php?title=Special%3AUndelete&fuzzy=0
Please note that since Special:Undelete is an admin-only feature, this search capability is also only accessible to wiki admins.
Eskerrik asko! CKoerner (WMF) (talk) 18:39, 25 uztaila 2017 (UTC)
PAGEBANNER
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo guztioi! Aurrekoan komentatu nuen bezala, badaude aukera batzuk Wikipedian estentsioak instalatzeko. Horietako bat Extension:WikidataPageBanner da, orrialdeen goiburuetan banner bat jartzeko aukera ematen duena. Oso erabilgarria da wikiproiektu edo atarietan jartzeko, begiratu adibidez ca:Viquiprojecte:Minerals. Kontua da hau eskatzeko komunitatearen baimena behar dela. Beraz bozketa abiatuko dut, gustoko baduzue, eskatzeko. Gero ez da derrigorrezkoa jartzea, bakarrik nahi dugun orrietan, eh!
- Alde -Theklan · · 19:41, 26 uztaila 2017 (UTC)
- Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 20:23, 26 uztaila 2017 (UTC)
- Alde --Xabier Armendaritz 2017-07-26, 21:19 (UTC)
- Alde -Lainobeltz (eztabaida) 10:49, 27 uztaila 2017 (UTC)
- Alde -Iñaki LL (eztabaida) 11:21, 27 uztaila 2017 (UTC)
- Alde -Oraina (eztabaida) 11:10, 28 uztaila 2017 (UTC)
- Egina! -Theklan · · 18:43, 27 uztaila 2017 (UTC)
- Lehen aldaketa batzuk egin ditut, nire ustez zegoena baino politago uzten dutenak orrialdea: Atari:Ugaztunak. -Theklan · · 21:57, 27 uztaila 2017 (UTC)
Cat-a-lot
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Asturiastik bueltan katalanek erabiltzen duten Gadget batekin nator... zerbait ikasi dugu bada! Cat-a-lot deitzen da eta zuen Hobespetan dago, Gadget gisa. Proba batzuk egin ditut eta beno, funtzionatzen du, nahiz eta ingelesez dagoen (begiratu behar dut zergatik) eta beti ez zaidan kargatzen. Zuen hobespenetan pizten baduzue, kategoriatan behean eskubian agertuko da cat-a-lot jartzen duen lotura bat. Horrekin kategoriak berkategorizatzeko sistema ikaragarri sinplea duzue. Artikuluak aukeratu, ze kategoriatan sartu nahi duzuen esan, eta automatikoki egingo du lan guztia. Ezabatzeko, mugitzeko, kopiatzeko... denetarik egiten du! -Theklan · · 22:00, 30 uztaila 2017 (UTC)
- Ezagun duzu UEUko ikastaroan Wikidatan jo eta ke zenbiltzala, horixe landu genuen Commonseko taldean ;) -Iñaki LL (eztabaida) 09:27, 1 abuztua 2017 (UTC)
- Beno, baina orain hemen dugu instalatuta! -Theklan · · 10:12, 1 abuztua 2017 (UTC)
Editatoia urriaren 25ean (asteazkena), Gasteizen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datorren urriaren 25ean (asteazkena), Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean, editatoi bat egingo da, unibertsitate hedapeneko ekintza baten barruan. Lehenago, Wikipedian editatzeari buruzko ikastaroa emango dut campus horretan; editatoia animatzen den edonorentzat irekita egongo da, baina bereziki ikastaroko jendea editatoira erakartzea da asmoa.
Arabako campuseko fakultateak hauek dira:
- Farmazia Fakultatea
- Letren Fakultatea
- Enpresa-Ikasketen Unibertsitate Eskola
- Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola
- Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola
- Irakasleen Unibertsitate Eskola
- Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
- Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea
Editatoiaren gai nagusia, oraingoz, hau da: arabarrek —batez ere arabar emakumeek— gizarteari egindako ekarpenak, bereziki —baina ez soilik— fakultate horietan lantzen diren arloetan. Beraz, arabarren biografiak eta arabarrek arlo horietan (edo beste batzuetan) egindako lanak jasoko dituzten artikuluak sortzen eta osatzen arituko gara editatoian. Hala ere, inork editatoiaren gai nagusirako beste ideiarik baldin badu, gustura entzungo dugu.
Wikilari esperientziadunak beharko dira editatoi horretan laguntzeko; etortzen direnei gastuak ordainduko zaizkie. Oraingoz, Koldo Biguri, Xabier Cañas eta ni gabiltza ekitaldira etortzeko asmotan. Beste inor etortzeko moduan baldin bada, esan dezala, aurrekontuan boluntario horren bidaia gastuak sar daitezen. Zenbat eta gehiago garen, hobeto bideratu ahalko ditugu wikilari berriak. --Xabier Armendaritz 2017-07-14, 10:51 (UTC)
Wikimedia 2030 eztabaidako 3. zikloa, euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Dagoeneko Wikimedia 2030 eztabaidako hirugarren zikloa euskaraz dago eskuragarri:
Azken bost hilabeteetan, mugimendu gisa eraiki edo lortu nahi dugunari buruzko iritziak adierazi ditugu. Halaber, New Voices-en ikerketen berrikuspen bat egin dugu; gaur egun ez diren Wikimedia-eko laguntzaileak, proiektuen irakurleak/erabiltzaileak, ezta elkarrizketarik ez duten bazkideak eta erakundeak ere barne-elkarrizketetan aberastea. Aldi berean, idazketa taldeak New Voices eta Tracks A eta B eztabaidetako aurkikuntzak berrikusi ditu. Zuzendaritza estrategikoaren zirriborroa prestatzeko elkarlanean aritu dira.
Zirriborroa berrikustera benetan gonbidatzen zaitugu, eztabaidatu eta iritziak emateko. Epealdi hau irekita egongo da abuztuan.