Euskararen Etxea
Euskararen Etxea | |
---|---|
| |
Koordenatuak | 43° 16′ 42″ N, 2° 57′ 37″ W / 43.27827778°N,2.96041111°WKoordenatuak: 43° 16′ 42″ N, 2° 57′ 37″ W / 43.27827778°N,2.96041111°W |
Herrialdea |
![]() |
Hiria | Bilbo, Bizkaia |
Helbidea |
Agoitz plaza, 1. zbk. San Ignazio auzoa |
Postakodea | 48015 |
Irekitze data | 2004ko abenduaren 3a |
Telefono zenbakia | (0034) 944028081 |
Posta elektronikoa | info@azkuefundazioa.org |
Webgunea | http://www.euskararenetxea.net/ http://www.euskararenetxea.net/ |
Oharrak |
Ordutegia: |
Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.
2004ko abenduaren 3an zabaldu zuten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala erakundeek diruz lagunduta dago.
Eduki-taula
Lehenengo solairua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskararen Interpretazio Zentroa dago, ikus-entzunezko informazio interaktiboa erakusten duten pantaila batzuetan zehar. Ardatz nagusia alde batetik euskara batua eta euskalkien arteko unibertsoa da, eta bestetik hizkuntza eta hiztunen historia erakusten dute.
Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere datuak jasotzeko aukera ematen dute.
Bigarren solairua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Multimedia Gordailua edo Mediategia, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua eta Areto Balioaniztuna daude solairu honetan.
Hirugarren solairua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Idazleen Elkartea, Mendebalde Kultura Alkartea eta Euskara Elkarteen Federazioa (Topagunea) elkarteek solairu honetan dituzte bulego nagusiak.
Laugarren solairua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkaiko Ikastolen elkarteak bertan dauka egoitza nagusia.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |