Edukira joan

Wilhelm Grosz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm Grosz

Bizitza
JaiotzaViena1894ko abuztuaren 11
Herrialdea Austria
BizilekuaViena
HeriotzaNew York1939ko abenduaren 10a (45 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Richard Robert (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea
Izengoitia(k)Hugh Williams eta Peter DeGooreynd
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0343814 Spotify: 5aRv5nfpYaAJvfwETbrJSN Musicbrainz: d90809e8-c72f-4142-9068-a19feffe0f42 Discogs: 582941 IMSLP: Category:Grosz,_Wilhelm Edit the value on Wikidata

Wilhelm Grosz (1894ko abuztuaren 11n, Viena - 1939ko abenduaren 10ean, New York) austriar musikaria izan zen, zeinen lana, konposatzaile, orkestra-zuzendari, pianista eta musikologo gisa, musika klasikoaren baita entretenimendurako musikaren inguruan ere mugitu zen.

Wilhelm Grosz Vienako Wasagasse Gymnasiumera joan zen, eta haren gurasoek Grabenen zeukaten bitxi-denda bat. 1913tik 1919ra konposizioa, pianoa eta zuzendaritza ikasi zuen Vienako Musika Akademian, Richard Robert, Richard Heuberger, Robert Fuchs eta Franz Schreker irakasleekin, besteak beste. Vienako Unibertsitatean ere musikologia ikasi zuen. 1920an Guido Adlerren aldez jaso zuen bere doktoretza, Die Fugenarbeit in Wolfgang Amadeus Mozarts Vokal- und Instrumentalwerken (Fugaren erabilpena Wolfgang Amadeus Mozarten lan bokal eta instrumentaletan) izeneko tesiarekin (irarri gabekoa). 1919an Vienako Filarmonikoak Felix Weingartnerren zuzendaritzapean haren Tanz eta Serenade orkestra-lanak estreinatu zituen.

1921ean Mannheimeko Operara joan zen kapera-maisu gisa urtebetez eta jarraian konpositore eta pianista independente moduan lan egin zuen Vienan. 1922an bibolin eta pianorako sonata konposatu zuen eta Salzburgon Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkartearen lehenengo musika-jaialdian parte hartu zuen. 1925ean, Groszen Sganarell Dessau eta Vienan estreinatu zen. 1928an Hannoverren estreinatu zen haren Baby in der Bar Jazz-Ballet pantomimikoa, Béla Balázsen libretoan oinarrituta.

1927an Vienako Hiriaren Musika Sariarekin saritua izan zen. Urte berean Elisabeth Schoenekin ezkondu eta Berlinera mugitu zen. Hor fundatu berriko Ultraphon izeneko konpainia diskografikoaren zuzendari artistikoa bilakatu zen, non hark egokitutako abesti eta konposizio popularren akonpainamenduak argitaratu zituen, baita Berlingo Filarmonikorako zuzendaritza-eskakizuna. Sieben kleine Tillergirls bezalako Schlagerrak konposatu zituen, abestiak eta Strauß balsak konpondu ere bai, abeslariak lagundu zituen, eta entretenimendu-musikari dagokionez pianorako duoak Walter Kauffmannekin (1907-1984) eta Berlingo Kontzertu Elkartearekin pot-pourriak grabatu zituen diskoetan.

Wrocławko Schlesische Funkstunderako Afrika Songsekin afro-amerikar olertitik ateratako letretatik sortu zuten abesti-bilduma, bereziki Langston Hughesetik, eta Eine kleine Melodie funk-opera konposatu zuen. Erich Engelen Wer nimmt die Liebe ernst (1931) filmarentzat soinu-banda sortu zuen, Dajos Bélak aurkeztuta. Bere ekoizpenen artean ere badaude 1930ean Frankfurteko operan estreinatutako Achtung, Aufnahme opera burleskoa, abesti-ziklo grotesko-parodikoa Bänkel izenburupean eta Friedrich Hollaenderentzako Balladen (baladak).

Nazionalsozialisten botere-hartzearen ostean 1933an judu gisa Alemania utzi behar izan zuen, bere musikaren interpretazioa debekatua izan zen eta 1938an "endekatutzat" jo zen. Otto Premingerren Vienako areto-antzokiaren kapera-maisu bezala itzuli zen Vienara. Austriar antisemitismoak 1934an Ingalaterrara ihes egitera bultzatu zuen, bere sendi eta gurasoekin. Hor entretenimenduzko musikarako haren adimena Isle of Capri argitaratzerakoan eman zen ezagutzera, 1934eko boladaren arrakastatsuena, eta berehalako arrakasta eskuratu zuen. Hurrengo urteetan ere Jimmy Kennedy konposatzailearekin lan arrakastatsuak ekoiztu zituen Londreseko Denmark Streeteko argitaratzaileekin (Tin pan Alley zeritzona); Harbour Lights, Red Sails in the Sunset eta When Budapest Was Young. The Beatlesek 1962an Hanburgoko Star Clubn Red Sails in the Sunset jo zuten. Hugh Williams eta André Milos goitizenekin konposatzen zuen ahala, Ein Schiff fährt nach Schangai (Red Sails in the Sunset) abestiak Alemania nazionalsozialistarako bidea aurkitu zuen ere bai.

Erich Wolfgang Korngold haren eskolako lagunaren gomendioz, Groszek Estatu Batuetara bidaiatu zuen bere emaztearekin 1939ko maiatzean. New Yorken lan arrakastatsuenetariko batzuk konposatu zituen. Hollywoodeko industria zinematografikoarentzako lehenengo konposaketa Along de Santa Fé Trail filmarentzat izan zen. Konposizio nagusia Groszek 1929an Joseph Schmidt tenorearentzat idatzitako tangoaren bertsio birlandua zen. Grosz 1939ko abenduan hil zen bihotzeko batez. 1940an filma filmatu zuten, eta musika Max Steinerrek ekoiztu zuen.

Lana (sinopsia)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sganarell, opera bufoa
  • Achtung Aufnahme! Tragikomedia
  • Der arme Reinhold, ipuin-dantza (Tanzmärche)
  • Baby in der Bar, balleta
  • Antzeztoki-musika Franz Werfelen Spiegelmensch eta Bocksgesang lanetarako
  • Antzeztoki-musika Gerhart Hauptmannen Die versunkene Glockerako
  • Wer nimmt die Liebe ernst, 1931, soinu-banda
  • Orkestra-lanak, orkestra-liedak
  • Ganbera-eresia
  • Liedak, abestiak, Schlager