Xavier Rubert de Ventós

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xavier Rubert de Ventós
Xavier Rubert de Ventós (cropped).jpg
Europarlamentaria

1989ko uztailaren 25a - 1994ko uztailaren 18a
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 1989 European Parliament election Itzuli
Europarlamentaria

1986ko urtarrilaren 1a - 1989ko uztailaren 24a
Barrutia: Espainia
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1939ko irailaren 1a (80 urte)
Herrialdea  Katalunia
Heriotza  (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, filosofoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela
Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Jasotako sariak
Kidetza Q29790235 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia

Xavier Rubert de Ventós (Bartzelona, Katalunia, 1939ko irailaren 1a) espainiar filosofo eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitateko estetika-irakaslea eta Unibertsitate Politeknikoko katedraduna. 1976. urtean Filosofiako Kolegioaren sorreran parte hartu zuen.

Politikan ere jardun du. Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) diputatu izan zen lehenik (1982-1986), eta Europako Legebiltzarreko kide ondoren (1987). Bere lanei dagokienez, estetika, politika eta morala izan ditu aztergai nagusiak, eta ikuspegi kritikoa erakutsi izan du beti tradizio filosofiko ortodoxoari dagokionez. El arte ensimismado (1963) eta Teoría de la sensibilidad (1968) saiakera-liburuak argitara eman zituenez gero hasi zen ospea irabazten; izan ere, lan haiek oso harrera ona izan zuten olerkari eta intelektualen aldetik, nahiz eta Rubert de Ventósek alde batera utzi zituen garai hartan Espainiako kulturan indarrean zeuden proposamen teorikoak, marxismoaren kutsua, Jean-Paul Sartreren eragina, estrukturalismoaren indarra, psikoanalisia eta, batez ere, nouvelle vague mugimenduaren lehenengo ezaugarriak.

Oso egile oparoa da, eta saiakera-liburuak ez ezik, aforismoak, egunkariak eta azterketa historikoak ere eman ditu argitara, adibidez Moral y nueva cultura (1971), zeinetan agertu baitzuen berak "beste moralari", hau da, finkatuta dagoenaz eta arrazoizkoa litzatekeenaz bestelako moralari buruzko bere ikuspegia; La estética y sus herejías (1974); De la modernidad (1980); Conocimiento, memoria, invención (1982); Ensayos sobre el desorden (1986); Europa (1987); El laberinto de la hispanidad (Espainiako Ispilu saria, 1987) eta El cortesano y su fantasma (1991).

Kataluniako komunikabide askotan parte hartzen du, eta bere lana gaztelaniara, katalanera, ingelesera eta italierara itzulia izan da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalanez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1968 Teoría de la sensibilitat
  • 1978 Ofici de Setmana Santa
  • 1983 Per què filosofia
  • 1987 Pensadors catalans
  • 1991 El cortesà i el seu fantasma
  • 1992 De filosofia
  • 1993 Manies i afrodismes
  • 1999 Catalunya: de la identitat a la independència
  • 2004 Filosofia d'estar per casa
  • 2006 Teoría de la sensibilitat nacionalista

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1963 El arte ensimismado
  • 1969 Teoría de la sensibilidad (itzulpena)
  • 1971 Moral y nueva cultura
  • 1973 Utopías de la sensualidad y métodos del sentido
  • 1974 La estética y sus herejías
  • 1975 Ensayos sobre el desorden
  • 1979 Oficio de Semana Santa (itzulpena)
  • 1980 De la Modernidad. Ensayos de filosofía crítica
  • 1984 Filosofía y/o Política
  • 1984 Las metopías: metodologías y métodos de nuestro tiempo
  • 1986 Europa y otros ensayos
  • 1986 Moral
  • 1987 El Laberinto de la Hispanidad
  • 1990 ¿Porqué filosofía? (itzulpena)
  • 1991 El cortesano y su fantasma (itzulpena)
  • 1993 Manías, amores y otros oficios
  • 1994 Nacionalismos. El laberinto de la identidad
  • 1996 Ética sin atributos
  • 1998 Crítica de la modernidad
  • 1999 De la identidad a la independencia (itzulpena)
  • 2000 Dios, entre otros inconvenientes

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]