Zerrenda:Filosofoak

From Wikipedia
Jump to navigation Jump to search


Zerrenda honetan filosofoak eskola filosofikoaren arabera bildurik agertzen dira, ohiko irizpideari jarraiki, eta ordena kronologikoan.

Filosofo presokratikoak[edit | edit source]

Joniar eskola[edit | edit source]

Jonia egungo Turkiako mendebaldean dagoen eskualde bat da.

Eskola eleatikoa: monistak[edit | edit source]

Elea egungo Siziliako hiri bat zen.

Eskola honen arabera, zentzumenak erabiliz ezin da unibertsoaren printzipioetara heldu. Egiara heltzeko pentsamendua baliatu behar da. Pluralismoa ukatuz, unibertsoa izatearen batasunean oinarritzen dela, monismoa alegia, baieztatu zuten. Ordezkari hauek izan zituen:

Eskola pluralista[edit | edit source]

Monistak ez bezala, baina materia gai bakar batez egina ez dagoela baieztatzen dute.

  • Enpedokles, (K. a. 490 - K. a. 430); egungo Italian zegoen greziar kolonia batean bizi izan zen; gauza guztien erroak lurra, airea, sua eta ura direla baieztatu zuen.
  • Anaxagoras (K. a. 500 - K. a. 428); filosofia Joniatik Atenasera eraman zuena izan zen; bere esanetan, nous delako indarrak sortu ditu gauza guztiak, gai ezberdinez osaturik daudenak;
  • Arkelao (K. a. V. mendea), Anaxagorasen ikasle; bere esanetan, airea eta infinitoa dira guztiaren sorburu eta bertatik hotz eta beroaz beste gai eta gauza guztiak sortu ziren.

Atomistak[edit | edit source]

Atomista presokratikoen iritziz materia zatiezinezkoak diren partikulez osaturik daude, hutsean mugitzen direnak. Euren dentsitatea eta mugimenduak azaltzen du unibertsoaren aniztasuna. Atomistak izan ziren:

Pitagorikoak[edit | edit source]

Unibertsoa zenbakien bitartez azal daitekeela uste zuten. Aldi berean, sinesmen esoterikoak zituzten, arimaren transmigrazioari buruz besteak beste. Jarraitzaileek sekta erako talde bat osatu zuten. Pitagorismoaren ordezkariak izan ziren:

Sofistak[edit | edit source]

Sofistak hiriz hiri irakasten zebiltzan jakintsuak ziren. Euren pentsamendua gizakiarekin eta gizartearekin lotzen da bereziki. Erlatibistak dira eta erretorika landu zuten.

Greziar filosofia klasikoa[edit | edit source]

Antzinako Greziako filosofia klasikoa, Sokratesek zabaldu zuena eta Atenasen zentratua, izan da mendebaldeko filosofia eta kultura gehien eragin duena. Filosofo presokratikoak natura eta unibertsoari buruz aritzen ziren bitartean, greziar filosofia klasikoa gizakia eta gizartea, logika eta ezagutza aztertu zituen bereziki. Hiru ordezkari nagusi izan zituen:

  • Sokrates, (K. a. 470 - K. a. 399);
  • Platon, (c. K. a. 427 - c. K. a. 347), Sokratesen ikaslea;
  • Aristoteles, (K. a. 384 - K. a. 322) , Platonen ikaslea.

Filosofo zinikoak[edit | edit source]

Sokratesen irakaspenetatik eratorritako joera filosofikoa da, gizakiaren autonomia zentratu zena:

Filosofo helenistikoak[edit | edit source]

Bizitzaren filosofia izan zen garai helenistikoko filosofoen gai nagusia. Bereziki, filosofo zinikoak, epikureoak eta estoikoak nabarmendu ziren.

Filosofo epikureoak[edit | edit source]

Filosofo estoikoak[edit | edit source]

Neoplatonismoa[edit | edit source]

Platonen pentsamenduari jarraituz, berariazko izaera hartu zuen pentsamendu-joera da neoplatonismoa. III. mendean sortu zen.

  • Plotino (205 inguru-270), neoplatonismoa abiarazi zuena;
  • Porfirio (234– 305), Plotino irakasle izan zuena.

Antzinako kristau filosofoak eta eskolastikoak[edit | edit source]

Antzinako greziar filosofia klasikoa kristau teologiarekin uztartzen saiatu ziren.

Filosofo humanistak[edit | edit source]

Filosofia arrazionalista[edit | edit source]