Zooxantela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zooxantel» orritik birbideratua)
Zooxantela
Symbiodinium.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaDinoflagellata
KlaseaDinophyceae
OrdenaSuessiales
FamiliaSymbiodiniaceae
Generoa Zooxanthellae
[[|]]

Zooxantelak edo Zooxanthellae (grekeratik, zoon, "animalia", xanthos, "hori") zenbait alga-organismo dira, batez ere Symbiodinium generoko dinoflagelatu, endosinbionteak dira, belaki, koral, marmoka, bibalbio edo nudibrankioekin sinbiosian bizi direnak. Haiek hostalariaren ehunetan integratu eta haziko dira, animaliari zenbait mantenugai proportzionatuz.

Zooxantelak eta uharriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zooxantel faltagatik zuritu den korala

Koralek uharriak eraikitzen dituztenez, zooxantelek ere egundoko papera betetzen dute eraikuntza makrobiologiko honen sorreran, knidarioei energia azukre, glizerol eta amino azido bidez proportzionatuz eta aldi berean, ostalariak askatutako eta harentzat kaltegarri diren karbono dioxido, fosfato eta konposatu nitrogenodunak xurgatuz[1]. Klima-aldaketaren ondorioz, uraren tenperatura igo egiten da eta disolbatutako zenbait mantenugai, oxigenoa esaterako, murriztu egingo dira, animalia estres-egoera batean murgilduz eta zooxantelak askatuz. Ondorioz, korala zurituko da, naturalki ez baitu pigmenturik, eta sinbionterik gabe hil egingo da. Beraz, funtsezkoak dira bai knidario hauen biziraupenerako eta baita uharriak mantentzeko ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muscatine, L; Porter, James W. (1977). "Reef Corals: Mutualistic Symbioses Adapted to Nutrient-Poor Environments". BioScience. 27 (7): 454–460.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]