Otxarkoaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°15′35″N 2°54′00″W / 43.25972°N 2.9°W / 43.25972; -2.9

Auzoaren ikuspegia Montefuertetik

Otxarkoaga Bilboko auzoa da. 1960ko hamarkada hasiera arte baserriak baino ez zeuden ondoko Txurdinagako auzoan bezalaxe. Industri iraultzak Bilbora milaka pertsona erakarri zituen Espainiako hainbat lekutatik. Zegoen etxebizitza eskasia dela eta, pertsona hauetako askok Bilbo ondoko mendietan hartu behar izan zuten ostatu, halamoduzko etxebizitzetan, txabolismo izenez ezagututako prozesuari hasiera emanez.

1950eko hamarkada bukaeran, San Ignazioko auzoko txaboletako biztanleei etxebizitza berriak emateko asmoa erakutsi zuen orduko erregimen frankistak. Horretarako, Otxarkoaga eta Astrabuduako auzoak eraiki ziren. Ehundaka etxebizitza, material merkeez eraikiak, eta altuera ezberdinetako blokeetan banaturik. Guztira 3.500 etxebizitza eraiki ziren, urte ta erdiko epean.

Eduki-taula

[aldatu] Berritzea eta etorkizuna

Otxarkoagako dorreak

Erabilitako materialen egoera txarrarengatik, eraiki eta urte gutxiren buruan hasi ziren etxebizitzak degradatzen. Laster, hasi ziren auzoakideak Rehabilitazioa eskatzen. 1968 urtean, AFO, AUZOKO ELKARTEA (ASOCIACION DE FAMILIAS DE OTXARKOAGA) sortu zen. 1981 urtean hasi zinen lanak.1990eko hamarkada bukaeratik, Bilboko udalak 20 milioi euro gastatu ditu auzoko kale eta gune berdeeak berriztu eta hobetzen. Horrez gain, udaletxeak etxebizitzak konpontzeko diru-laguntzak ematen dizkie asmo hori duten auzokoei.

Berritze prozesu horren barnean, babes-ofizialeko etxebizitza berriak eraiki dira Makaldiko gunean, auzokoentzako aparkaleku berria eta parke bat. 2006. urtean igogailu gabeko eraikinetan igogailuak ezartzeko eta biztanleen mugikortasuna hobetzeko asmoarekin, udalak diru-laguntza proiektua aurkeztu zuen. Azpiegiturak berritzearekin batera, 2005ean, auzoko merkatal-gunearen berritzea burutu zuen udalak "Txinatar merkatal-gunea", auzoko denda gehienak biltzen dituen eraikina.

[aldatu] Garraio publikoa

Garraio publikoa, auzoaren gabezietako bat izan da beti. Otxarkoagako bizilagunen beharrizanetara egokitu nahiean, udalak Santutxuko auzorainoko bidaia egiten duten bi linea jarri zituen, horrela, Otxarkoagako biztanleria Bilboko metrora hurbilduz.

Auzoa eta Bilbo erdigunea elkartzen dituzten Bilbobus eta Bizkaibus autobus konpainien lineak honakoak dira:

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
03 Plaza Biribila - Otxarkoaga 10´
13 San Inazio - Txurdinaga 12´
30 Txurdinaga - Miribilla 15´
34 Otxarkoaga - Santutxu 30´
38 Otxarkoaga - Termibus 15´
43 Garaizar - Santutxu 30´
A-3631 Bilbo - Galdakao 20´
A-2321 Santutxu - EHU autopistatik 30´

[aldatu] Metroa

2007an EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea"k auzoa Bilbo erdigunearekin eta aireportuarekin batuko du. Auzoko plaza nagusian (Kepa Enbeita plazan) egongo da metroaren geltoki berria, Pau Casals etorbidetik gertu. Oraindik zehaztu ez den arren, 2006an aurkezturiko egitasmoaren arabera Otxarkoagako lurpeko metro geltokiak bi sarbide izango lituzke, bata plazan bertan eta bestea Otxarkoaga auzoko goiko partean.

[aldatu] Taxi geltokiak

  • Gabriel Aresti Etorbidea 13 (Anbulategia)
  • Julian Gaiarre Etorbidea 1
  • Kepa Enbeita Plaza z/g

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

Auzoko erdialdea den Kepa Enbeita "Urretxindorra" enparantza, herrikoiki ezaguna "geralekua" edo, gazteleraz, "la parada" bezala.
  • Pau Casals Etorbidea
  • Txotena Kalea
  • Ugarte kalea
  • Aixe-ona etxaldea
  • Lozoño kalea
  • Irumineta kalea
  • Garate bidea
  • Garaizar kalea
  • Langaran kalea
  • Arbolantza zeharbidea

[aldatu] Elkarteak

  • Pa...Ya (konpartsa)
  • [Sukabi gazte lokala [1]]
  • [Otxarkoagako gazte topagune berria][2]
  • A.F.O. (asociacion de familias de Otxarkoaga)
  • La Caldera (Musika Elkartea)
  • Grupo Scout Goizalde
  • Txirula Kultur Taldea
  • Tendel
  • Aso. Audiovisual Tular
  • Basasagu

[aldatu] Argazkiak

[aldatu] Euskerea

Iñaki Gaminde hizkuntzalari erreakaldetarrak ikertu duen bilboko euskeraren hiru aldaeretako bat dugu Begoñako euskerea edo euskerie, besteak Buia eta Larraskitukoak direlarik. Hiztunen testigantzak Arbolantxa, Egirleta/Santo Domingo eta Azkarai auzuneetan jaso zituen.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak