Uribarri (Bilboko auzoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Uribarri (argipena).


Uribarri (Bilboko auzoa)

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Uribarri
Uribarri.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0.32 km²
Biztanleria 14.048
Dentsitatea 43900 bizt / km²
Uribarri (Bilboko auzoa) Euskal Herria-n dago
Uribarri (Bilboko auzoa)
Uribarri (Bilboko auzoa) Bizkaia-n dago
Uribarri (Bilboko auzoa)
Uribarri (Bilboko auzoa) Bilbo-n dago
Uribarri (Bilboko auzoa)
Koordenatuak: 43°16′01″N 2°55′17″W / 43.26694°N 2.92139°W / 43.26694; -2.92139Koordenatuak: 43°16′01″N 2°55′17″W / 43.26694°N 2.92139°W / 43.26694; -2.92139

Uribarri Bilboko auzoa da. 32,43 hektarea eta 14.048 biztanle dauzka. Izen bereko barrutian kokaturik dago, bigarren barrutian alegia. Auzoak barrutiari izena ematen dio.

Matiko eta Zurbaraneko auzoan artean kokatzen da, hiriaren eta Bilboko itsasadarraren ekialdean.

Malda horiek, irisgarritasun arazoak sortzen dituzte mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat. Horretarako, udalak espaloiak hobetu eta eskailera mekanikoak ezarri zituen auzoko Kristo kalean. Eskilara hauek bi tarte dauzkate eta 200 metroko luzeera. Zoritxarrez, eskilaren matxurak ohikoak izaten dira, bandalismoa eta eguraldiaren eragina dela eta.

Eduki-taula

Irisgarritasuna [aldatu]

Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderantzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat.

Irisgarritasuna hobetzeko, udalak espaloiak hobetu eta hainbat azpiegitura jarri ditu azken urteetan:

  • Uribarri kalean dauden arrapala mekanikoak. Lau tarte dira, guztira 65 metroko luzera dutenak. Zoritxarrez, arrapalen matxurak ohikoak izaten dira, bandalismoa eta eguraldiaren eragina dela eta.
  • Trauko zeharkalean kokatutako eskailera mekanikoak. 6 tarte dira, Aralar kalea, Esnarritzaga kalea eta Uribarriko C zeharkalea lotzen dutenak.
  • Uribarriko C zeharkalea eta Maurice Ravel etorbidea lotzen duten bi igogailu, 7 metroko altuera igotzen dutenak.
  • Tutulu kalean kokatutako igogailua, 14,95 metroko altuera igotzen duena.

Garraio publikoa [aldatu]

Autobusa [aldatu]

Bilbobuseko hamalau lineek komunikatzen dute Uribarri Bilboko erdialdearekin eta Bilboko beste auzoekin. Linea horietatik hamaika autobus normalei dagozkie, bi mikrobusei eta bat gautxori bati.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
03 Plaza Biribila - Otxarkoaga 10´
13 San Inazio - Txurdinaga 12´
22 Sarrikue - Atxuri 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
26 Uribarri - Basurtu/Termibus] 15´
27 Arabella - Betolatza 15´
30 Txurdinaga - Miribilla 15´
38 Otxarkoaga - Basurtu/Termibus 15´
40 Santutxu - Plaza Biribila 12´
48 Santutxu - Basurtu/Ospitalea 15´
62 Basurtu/Termibus - Arabella 20´
72 Larraskitu - Castaños/Gazteleku 12´
A1 Jasokunde - Plaza Biribila 60´
A5 Prim - Plaza Biribila 30´
G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila 30´

Trena [aldatu]

Euskotrenen Txorierriko linearen (Bilbo-Lezama) geltoki bat dago Uribarri auzoan.

Metroa [aldatu]

Etorkizunean, Bilboko metroaren hirugarren linearen geltoki bat egongo da, guztira lau sarbide izango ditu auzoaren lekurik garaienetan bizi diren biztanleen irisgarritasuna errazteko.


Kalerik garrantzitsuenak [aldatu]

  • Tiboli kalea
  • Uribarri kalea
  • Trauko kalea

Elkarteak [aldatu]

  • Uribarri (konpartsa)
  • Aldapan Gora Kultur Koordinakundea
  • Tanttaka Euskara Taldea
  • Aletu Emakumeen Elkartea
  • Gure Etxea Auzo Elkartea
  • Gailurra Mendi Taldea
  • Gozaldi Eskaut Taldea

Ikus, gainera [aldatu]