Eskotoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskotoak, VI. mendean Eskozian kokatu zen irlandar tribu gaelikoa. Erromatarrek “Scoti” izenaz deitzen zituzten eta jatorriz Irlandatik etorriak ziren Fergus Mòr Mac Earca erregea buru zutelarik. Eskotoek Hebrida uharteak eta Eskoziako mendebaldea erasotu zituzten eta gaur egun Argyll-go eskualdea den lurraldean erresuma bat ezarri zuten, Dal Riada izenez ezagutu zena.

844. urtean, bere errege ospetsuena zen, Kenneth Mac Alpin, piktoen tribuarekin aliatu edo kidetu zen eta eskoziar lurraldearen batasuna eraikitzen hasi zen, gertakari honek gaur egungo herrialdeari izena ezarrio zion. Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin; izatez, "eskoto" izenak "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi baitu.

Eskotoak Irlanda, Eskozia eta Man Uhartean kokatutako talde etno-linguistikoa da. Beren hizkuntza gaelera da.

Ikus, gainera [aldatu]