Felix Likiniano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Felix Likiniano
Felix Likiniano
Datu pertsonalak
Jaio 1909
Eskoriatza (Gipuzkoa Gipuzkoa)
Hil 1982
Biarritz (Lapurdi Lapurdi)
Bikotekidea Kasilda Hernáez

Felix Likiniano (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1909 - Biarritz, Lapurdi, 1982) Espainiako Gerrate Zibilean borrokatu zuen buruzagi anarkista izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Eskoriatzan jaio eta bere burua arrasateartzat jotzen zuen. Parte hartze nabarmena izan zuen Donostia hasiera batean falangisten eskuetan ez erortzeko defentsan.

1936ko uztailaren 18an Francoren altxamendua gertatu ondoren, politikari gehienek batzordeak antolatzen zituzten bitartean, anarkistek, Likinianok gidatuta, Urbierta kalean altxatuei aurre egin zieten uztailaren 19an. Amarako eskolak dauden inguru horretan barrikadak jarrita, anarkista haiek eutsi ahal izan zioten armada antolatu baten erasoari. Azkenean, Eibartik trenez etorritako langile gehiagoren laguntzaz Loiolara bota zituzten atzera soldaduak. Loiolaren kontrako erasoan parte hartuz, garaitu egin zituzten altxatuak.

Ondoren, muga defendatzea izan zen helburua: Ia bakarrik, sozialista, komunista eta EAE-ANVko batzuen laguntzaz eutsi zioten denbora batez Soltxaga jeneralaren armadari Aiako Harriaren inguruan. Borroka horietan bere bizitza osoan neskalaguna izan zen Kasilda Hernáezek parte hartu zuen ere bai.

Azkenik, irailaren 13an, Mola generalaren nafar gudaroste altxatua Donostian sartu zen.

Likiniano, gerora, Katalunian eta Aragoin izan zen gerran. Frantzian ere erresistentzian parte hartu zuen nazien aurka.

Azkenik, Miarritzera itzuli zen eta bertan ezagutu zituen hego euskal herritar iheslari gazte batzuk. Nahiz eta bera anarkista izan, berehala haien adiskide min egin zen. Likinianok asmatu omen zuen Euskadi Ta Askatasuna sorberriaren anagrama: sugea eta aizkora.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Bere omenez

Bilboko Erronda kalean zabaldu zen kultura gune libertarioari -egun Gatazka deitzen dena- Likiniano izena jarri zioten.

[aldatu] Ikus, gainera


[[Kategoria:Eskoriatzarrak]

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak