Hamm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hamm

 Ipar Renania-Westfalia
Hamm hiriaren aireko ikuspegia.
Hamm hiriaren aireko ikuspegia.
Hammeko bandera

Hammeko armarria

Izen ofiziala Hamm
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Arnsberg
Alkatea Thomas Hunsteger-Petermann (CDU)
Herritarra Hammdar
Koordenatuak 51°41′0″N 07°49′0″E / 51.68333°N 7.81667°E / 51.68333; 7.81667Koordenatuak: 51°41′0″N 07°49′0″E / 51.68333°N 7.81667°E / 51.68333; 7.81667
Hamm non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Hamm
Eremua 226,26 km2
Garaiera 37,7-102 m
Posta kodea 59000-59077
Biztanleria 181.783 bizt. (2010)
Dentsitatea 803,43 bizt./km²
Sorrera 1226
Matrikula HAM
http://www.hamm.de/

Hamm Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdearen ekialdean dago, Dortmund udalerritik hurbil. 2010ean 181.783 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ham hitzak "izkina" esan nahi du aleman zaharrean, izan ere Lippe ibaiak eta Ahse errekak bat egiten duten izkinan baitago hiria. Garai batean thom Hamme izena izan bide zuen, baina azkenik gaur egungo Hamme-ra eraldatu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamm hiria 1226ean Adolfo I.ak Markeko kondeak sortu zuen, ondoren Mark konderriko hiriburua ian zelarik. 1262an hiri titulua jaso zuen. 1469an Hansa Ligako kide bilakatu zen. Garai hartan inguruko herri garrantzitsuenetakoa zen, gaur egungo Ruhr-eko hiriak herrixkak baino ez baitziren.

1933an Datteln-Hamm Canal ubidea bukatu zuten, izenean aipaturiko bi hiriak lotzen zituena. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten, tartean eraikin historiko gehienak. 1974ean Bockum-Hövel eta Heessen udalerriak anexionatu zituen.

Datteln-Hamm Canal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datteln eta Hamm elkartzen dituen ubidea da. Hamm hirian bertan hiru kai daude, ubideetako kaien artean Alemaniako bigarren kai handiena osatzen dutelarik. Itsasontziek urtero 1'4 milioi tona material mugitzen dute Hammen. 47'2 kilometrotako luzera du eta 6'8 metrotako desnibela.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koblentza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamm Aldatu lotura Wikidatan