Mönchengladbach
|
Mönchengladbach |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Mönchengladbach | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Düsseldorf |
|
| Alkatea | Norbert Bude (SPD) | |
| Herritarra | Mönchengladbachtar | |
| Koordenatuak | 51°12′0″N 06°26′″E / 51.2°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 51°12′0″N 06°26′″E / 51.2°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 170,43 km2 | |
| Garaiera | 70 m | |
| Posta kodea | 41001-41239 |
|
| Biztanleria | 257,993 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 1,51 bizt./km² | |
| Sorrera | 974. urtean Gladbach monasterioa eraikitzearekin bat | |
| Matrikula | MG | |
| http://www.moenchengladbach.de/ | ||
Mönchengladbach Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiria da. Düsseldorf barrutian kokatzen da eta 2010an 257.993 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Gaur egun lur azpitik doan Gladbach errekak ematen dio izena hiriari. Beste Gladbach bat ere badagoenez (Bergisch Gladbach), honengandik bereizteko 1888an München-Gladbach izena eman zitzaion. Ondoren gertatu zena izan zen jendeak Munich (München) hiriko auzoa zela pentsatzen zuela eta nahasmena ekiditeko Mönchengladbach izena ezarri zioten 1960an. Dena dela, bertakoek Gladbach izena erabiltzen jarraitzen dute.
Geografia [aldatu]
Rhin ibaitik 16 kilometro mendebaldera dago, Niers errekak sortzen duen lautadan hain zuzen ere. Hiriaren zatirik handiena beraz erabat laua da. Parke eta baso ugari daude hirian.
Barruti eta auzoak [aldatu]
- Nord: Am Wasserturm, Dahl, Eicken, Gladbach, Hardt‑Mitte, Hardter Wald, Ohler, Venn, Waldhausen, Westend, Windberg
- Ost: Bettrath‑Hoven, Bungt, Flughafen, Giesenkirchen‑Mitte, Giesenkirchen‑Nord, Hardterbroich‑Pesch, Lürrip, Neuwerk‑Mitte, Schelsen, Uedding
- Süd: Bonnenbroich‑Geneicken, Geistenbeck, Grenzland‑Stadion, Heyden, Hockstein, Mülfort, Odenkirchen‑Mitte, Odenkirchen‑West, Pongs, Rheydt, Sasserath, Schloss Rheydt, Schmölderpark, Schrievers
- West: Hauptquartier, Hehn, Holt, Rheindahlen‑Land, Rheindahlen‑Mitte, Wanlo, Wickrath‑Mitte, Wickrath‑West, Wickrathberg
Historia [aldatu]
Lehenengo asentamenduak duela 300 edo 400.000 urtetakoak dira, bertan Homo erectus eta Neanderthalgo gizakiaren aztarnak aurkitu baitira. Neolito eta Brontze Aroko harri pilak ere aurkitu dira.
Mönchengaldbachen sorrera 974an fundaturiko Gladbach Monastegiari lotuta dago. XII mendean monjeek merkatua eratu zuten monastegiaren iparraldean eta bertan artisauak kokatuz joan ziren. 1364-66 urte inguruan Gladbach herri bihurtu zen. oraindik harrizko harresiaren aztarnaren bat gelditzen da. Julichko Dukerriaren barruan gelditu zen Gladbach.
1794ean Napoleonen tropek herria hartu zuten eta erlijioaren aurkako legeak aplikatuz 1802ean Monastegia itxi arazi zuten. Monastegiko liburutegi erraldoia suntsitua gelditu zen gainera. 1815ean Prusiaren esku gelditu zen eta honek Landkreis Gladbach barrutiaren buru izendatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ipar Renania-Westfalia estatuan sarturik gelditu zen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Rheydt jauregia (Schloss Rheydt): Pizkundeko jauregi ederra. 1180an jadanik aipatzen bada ere, XVI mendean berriztua izan zen. Gaur egun museoa da.
- Abteiberg Museum: Arte garaikidearen museoa.
Kirola [aldatu]
Borussia Mönchengladbach da hiriko futbol taldea. Bundesliga bost aldiz irabazteaz gain UEFA Kopa bi ere baditu.
1 Formulako bi gidari ere bertan jaioak dira, Heinz-Harald Frentzen eta Nick Heidfeld.
Hiri senidetuak [aldatu]
Mönchengladbach ondorengo hiriekin senidetuta dago:
North Tyneside (Erresuma Batua)
Roubaix (Frantzia)
Thurrock (Erresuma Batua)
Verviers (Belgika)
Roermond (Herbehereak)
Bradford (Erresuma Batua)
Hiritar ezagunak [aldatu]
- Hans Jonas, (1903-1993), filosofoa.
- Joseph Goebbels, (1997-1945), propaganda ministro nazia.
- Joseph Hubertus Pilates, (1883-1967), Pilates metodoaren sortzailea.
- Jupp Heynckes, (1945-), futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- Marcell Jansen, (1985-), futbolaria.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Mönchengladbach hiriko webgunea (Alemanez)
| Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||