Inazio Eizmendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basarri
Basarri
Basarri 1937an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Inazio Eizmendi Manterola
Ezizena Basarri
Jaio 1913ko azaroaren 27a
Euskal Herria Errezil, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1999ko azaroaren 4a
Euskal Herria Zarautz, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Inazio Eizmendi Manterola, batez ere Basarri izenez ezaguna (Errezil, Gipuzkoa, 1913ko azaroaren 27a - Zarautz, Gipuzkoa, 1999ko azaroaren 4a), bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. Granada izeneko baserrian jaio zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia birritan irabazi zuen, 1935 eta 1960an. Lehen saria eskuratu zuen Donostian egin zen Lehenengo Bertsolari Egunean, 1935. urtean.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. 1962ra arte eutsi zion 1935ean irabazitako txapelari, Uztapidek irabazi baitzion urte hartan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.

Inazio Basarri Eizmendi Manterola bertsolariaren soingaina Zarautzen.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Bertsoa

[aldatu] Kazetaritza

Kazetari gisa, La Voz de España egunkariko "Mi atalaya montañera" atalean eta Zeruko Argia aldizkarian idatzi zuen. El Diario Vasco egunkariko "Nere Bordatxotik" atalean ere idatzi zuen. Irrati saio ugari egin zituen, bestalde.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak