Harrespil

Wikipedia(e)tik
(Jentilbaratzatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau harrespil, jentilbaratza edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Jentilbaratza (argipena).
Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean
Etzelako harritxuriak, Onddi-Mandoegi (Gipuzkoa)

Harrespila monumentu megalitiko bat da, non harriak biribilean ezarrita dauden, lursail berezi bat mugatuz. Jentil-baratza edo mairu-baratza izenez ere ezagunak dira, bere eraikuntza jentil edo mairuei egotzi izan baitzaie.

Euskal Herrian ere monumentu hauetako asko daude. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira.

Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quousque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.

Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude. Nazioartean cromlech termino aurre-erromatarra (agian bretainierakoa) erabiltzen da harrespilak izendatzeko.

[aldatu] Ikus, gainera

Baita ere:

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Harrespil
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak