Kalinga Saria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zientziaren sustapenaren aldeko Kalinga saria UNESCOk ematen duen sari bat da, ideia zientifikoak publiko zabalari adierazi edota azaltzen dituzten pertsonen lana aitortzen duena. 1952an sortua izan zen, Bijoyanand Patnaik-ren -Indiako Kalinga Fundazioaren fundatzaile eta presidente- diru laguntza baten ostean.

Urtero ematen den sari honen hartzaileak talentu handia erakutsi behar izan du zientzia eta teknologia jende xeheari adierazteko orduan, bai idazle, editore, telebista edota zine zuzendari, irrati esatari edo hitzaldi emaile moduan. Saria zientzia eta teknologiaren garrantzia azpimarratzeko, jendearen ongizatea bultzatzeko, herri desberdinen ondare kulturala aberasteko eta gizadiak izan litzakeen arazoei aurre egin ahal izateko (betiere ikuspuntu zientifiko-teknologiko batetik). Iraganeko irabazle asko zientzialariak izan dira, beste batzuk kazetaritza edo hezkuntza moduko esparruetatik etorri direlarik.

Kide den estatu bakoitzak hautagai bakar bat izendatu behar du, UNESCOrako komisio nazionalaren bidez, zientziaren hedapenerako edo zientzia idazle edo kazetarien elkarteen gomendioak aintzat hartuta. Hautagai indibidualak ez dira onartzen.

Sariduna, UNESCOko zuzendari orokorrak aukeratzen du, berak aukeratutako lau pertsonako aholku talde batek lagunduta. Horietatik hiru kide munduko herri desberdinetakoak dira, berdintasun geografikoan oinarrituta aukeratzen direnak; laugarrena, Kalinga fundazioak eginiko gomendioaren arabera aukeratzen da.

Kalinga saria munduko zientziaren egunean banatzen da urte bakoitietan eta New Delhin urte bikoitietan. Sariaren araudiak dioen bezala, irabazleak 2000 libra esterlina eta UNESCOren Albert Einstein zilarrezko domina jasotzen ditu. Sariaren 50. urteaurrena ospatzeko, 2001. urtetik aurrera irabazleak Ruchi Ram Sahni aulkia jasotzen du Indiako Gobernuaren eskutik eta bi edo lau astetan Indian zehar bidaiatzen du gobernuaren gonbidatu bezala.

Saria zientziaren nazioarteko egunean banatzen denean, irabazleak egun hori ospatzen den hirira joan behar du UNESCOren gonbidatu moduan eta, zientziaren nazioarteko eguna New Delhin ospatzen denean, Kalinga fundazioak irabazlea Indian zehar hitzaldiak emateko bidaia desberdinak ordaintzen dizkio.

Zientziaren sustapenaren aldeko Kalinga saria UNESCOren "Zientziaren analisi eta politikaren atalak" administratuta dago.

Irabazleen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952 Louis de Broglie Nobel saria 1929 Frantzia
1953 Julian Huxley   Erresuma Batua
1954 Waldemar Kaempffert   AEB
1955 Augusto Pi Sunyer   Venezuela
1956 George Gamow   AEB
1957 Bertrand Russell Nobel saria

1950

Erresuma batua
1958 Karl von Frisch Nobel saria

1973

Alemania
1959 Jean Rostand   Frantzia
1960 Ritchie Calder   Erresuma Batua
1961 Arthur C. Clarke   Erresuma Batua
1962 Gerald Piel   AEB
1963 Jagjit Singh   India
1964 Warren Weaver   AEB
1965 Eugene Rabinovitch   AEB
1966 Paul Couderc   Frantzia
1967 Fred Hoyle   Erresuma Batua
1968 Gavin de Beer   Erresuma Batua
1969 Konrad Lorenz Nobel saria

1973

Austria
1970 Margaret Mead   AEB
1971 Pierre Augier   Frantzia
1972 Philip H. Abelson

Nigel Calder

  USA
Erresuma Batua
1973 Ez zen eman    
1974 José Reis

Louis Estrada

  Brasil

Mexiko

1975 Ez zen eman    
1976 George Porter

Alexander Oparin

Nobel saria 1967 Erresuma Batua

Errusia

1977 Fernand Seguin   Kanada
1978 Heimar von Ditfurth  

Alemania

1979 Sergei Kapitza   Errusia
1980 Aristide Bastidas   Venezuela
1981 David Attenborough

Dennis Flanagan

  Erresuma Batua

USA

1982 Oswaldo Frota-Pessoa   Brasil
1983 Abdullah Al Muti Sharafuddin   Bangladesh
1984 Yves Coppens

Igor Petryanov

  Frantzia

Russia

1985 Sir

Peter Medawar

Nobel saria

1960

Erresuma Batua
1986 Nicolai G. Basov

David Suzuki

Nobel saria

1964

Errusia

Kanada

1987 Marcel Roche   Venezuela
1988 Björn Kurtén   Finlandia
1989 Saad Ahmed Shabaan   Egipto
1990 Misbah-Ud-Din Shami   Pakistan
1991 Radu Iftimovici

Narender K. Sehgal

  Errumania

India

1992 Jorge Flores Valdés

Peter Okebukola

  Mexiko

Nigeria

1993 Piero Angela   Italia
1994 Nikolai N. Drozdov   Errusia
1995 Julieta Fierro Gossman   Mexiko
1996 Jiří Grygar

Jayant V. Narlikar

  Txekia

India

1997 Dorairajan Balasubramanian   India
1998 Regina Paz Lopez

Ennio Candotti

  Filipinak

Brazil

1999 Marian Addy

Emil Gabrielian

  Ghana

Armenia

2000 Ernst W. Hamburger   Brasil
2001 Stefano Fantoni   Italia
2002 Marisela Salvatierra   Venezuela
2003 Pervez Hoodbhoy   Pakistan
2004 Jean Audouze   Frantzia

Estatistika batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria 22 herrialde desberdinetako 60 personari eman zaie

  1. Erresuma Batua - 10 aldiz irabazle
  2. AEB - 7 aldiz irabazle
  3. Errusia eta Frantzia - 5 aldiz irabazle
  4. Brasil, Venezuela eta India - 4 aldiz irabazle
  5. Mexiko - 3 aldiz irabazle
  6. Alemania, Italia, Kanada eta Pakistan - 2 aldiz irabazle
  7. Beste guztiak (Bakoitzak behin irabazita) - 10 herrialde

Ikus daitekeenez, zerrendako lehen lau herrialdeek sari guztien %47a eskuratu dute.