Kalugako oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaluga oblasta
Калужская область

bandera
Bandera
armarria
Armarria
Estatua ErrusiaErrusia
Hiriburua

Koordenatuak:

Kaluga

54°26′N 35°26′E / 54.433°N 35.433°E / 54.433; 35.433Koordenatuak: 54°26′N 35°26′E / 54.433°N 35.433°E / 54.433; 35.433

Lurralde mota Oblasta
Kaluga in Russia.svg
Azalera
29800 km²
Biztanleria 1010930 (2010)
ISO 3166-2 RU-KLU
Web www.admobl.kaluga.ru/main/

Kaluga oblasta (errusieraz: Калужская область, Kalúzhskaya óblast) Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoen Errusiako subjektu federal bat da. 29.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.010.930 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaluga hiria da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinental arina daukate Kalugan. Urtarrileko batez besteko tenperatura -9 °C-koa da, eta uztailekoa 17 °C-koa.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso mistoak daude: koniferoak eta hostozabalak, hala nola pinuak, izeiak, haritzak, urkiak, lertxunak, haltzak eta limak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalugako oblasta 1944. urtean sortu zuten. Hiri eta barruti hauek dagozkio: Kaluga hiria, Babininski barrutia, Detxinski barrutia, Dugninski barrutia, Kaluzhski barrutia, Peremyshlski barrutia, eta Tarusski barrutia (lehenago Tula oblastekoak); Borovski barrutia, Vysokinitxski barrutia, Maloiaroslavetski barrutia, eta Ugodsko-Zavodski barrutia (lehenago Mosku oblastekoak); Baryatinski barrutia, Dzerzhinski barrutia, Duminitxski barrutia, Iznoskovski barrutia, Kirovski barrutia, Kozelski barrutia, Kuybyshevski barrutia, Medynski barrutia, Meshtxovski barrutia, Mosalski barrutia, Spas-Demenski barrutia, Sukhinitxski barrutia, eta Jukhnovski barrutia (lehenago Smolensk Oblastekoak); eta azkenik, Zhizdrinski barrutia, Lyudinovski barrutia, Ulianovski barrutia, eta Khvastovitxski (lehenago Oriol oblastekoak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalugako oblasta Aldatu lotura Wikidatan