Karlos III.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:28, 13 abuztua 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Karlos III.a Borboikoa (Madril, 1716ko urtarrilaren 20Madril, 1788ko abenduaren 14) 1731-1735 bitartean Parmako dukea (Karlos I.a), 1734-1759 bitartean Napoliko erregea (Karlos VII.a), 1735-1759 bitartean Siziliako erregea (Karlos V.a) eta 1759-1788 bitartean Espainiako erregea izan zen.

Biografia

Aita Filipe V.a eta ama Elisabetta Farnese zituen. 1729an, Augusto III.a, Saxonia eta Lituaniako duke eta Poloniako erregearen Maria Amalia alabarekin ezkondu zen. Parmako duke eta Napoli eta Siziliako erregea izan zen lehendabizi. Gero, anaierdi zuen Fernando VI.a hil zenean, Espainiako errege bihurtu zen.

Argien mendeko erregea izan zen: Aranda, Jovellanos, Floridablanca eta Campomanes aholkularien laguntzarekin, Elizaren egituraren kontra egin zuen (jesuitak Espainiatik egoztea, 1767), nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen (San Karlos banketxea sortzea), eta finantzak indartu eta artea suspertu zuen. Nazioarteko politikan, Zazpi Urteko Gerran parte hartzera behartu zen Familiako Hitzarmenaz; Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran kolonoen aldeko jarrera hartu zuen, Ingalaterraren kontra; horren ordainez, Versaillesko hitzarmenean, Menorca eta Florida eskuratu zituen, baina Gibraltar galdu zuen, Ingalaterraren mesedetan.

Karlos III.aren politika

Despotismo ilustratuaren bidez, absolutismo monarkikoak bat egin zuen Ilustrazioaren espiritu erreformatzailearekin. Espainian, despotismo ilustratu horren adierazlerik argiena Karlos III.aren erregealdia (1759-1788) izan zen. Izan ere, erregeak bere egin zituen Ilustrazioaren oinarrietako asko:

  • Erresumetako ekonomia hobetzeko eta aldi berean mendekoen ongizatea lortzeko kezka.
  • Estatuaren antolamendua arrazionalizatzeko beharra: joera nagusia administrazioa zentralizatzea izan zen eta, horrekin batera, han aritzen zirenen –funtzionarioak, militarrak etab.- profesionalizazioa.
  • Erregea eredu ilustratuaren gizon idealtzat aukeratzea: arrazionalista, intelektuala, arteen eta zientzien zalea, eta politikan erreformista. Irudi hori emateko, filosofo eta politiko ilustratuengan bilatu zuen babesa.

Bestalde, azpimarratzekoa da -Frantziako Borboien antzera- Karlos IIIak egindako saioak Estatua indartzeko eredu zentralista baten bidez. Bere agintaldian gaztelaniaren ezarpena hezkuntza-sisteman inposatu zen, gaztelania ez ziren hizkuntza autoktonoen debekuarekin batera (1768ko errege-zedularen bidez)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan