Marcelino Olaetxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marcelino Olaetxea Loizaga (Barakaldo, 1888ko urtarrilaren 9a - Valentzia, 1972ko urriaren 21a) euskal artzapezpikua izan zen, Iruñeko apezpikua izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901ean San Frantzisko Saleskoaren lagunartean sartua, Villaverde de Pontonesen eta Carabanchel Alton Filosofia eta Torinon Teologia ikasi zituen.

1912an apaiz ordenatua, irakasteari ekin zion. 1935eko azaroaren 9an[1] Iruñeko apezpiku bihurtu zen.

Hasieran ez zuen politikan parte hartu nahi eta 1936ko uztailaren 18ko altxamendua hasi eta berehala ez zituen karlistek sortutako mezak ospatu[2]. Hori zela eta, sozialistatzat hartu zuten[3].

Baina, abuztuaren 6an, Lleidako apezpikua zen Salvio Huix Miralpeix eta beste erlijioso batzuk erail izanak zirela jakinda, Gasteizko apezpikua zen Mateo Mujikarekin batera "euskal-komunista elkarkidetza" salatu zuen pastoraltza batean. Pastoraltza berak idatzia zenetz dudatan badago ere, handik aurrera altxatuen alde egin zuen[4].

1946an Pio XII.ak Valentziako artzapezpiku izendatu zuen. Hantxe egon zen 1966an erretiratu arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose Maria Jimeno Jurio: "Navarra en época moderna y contemporánea" 306. orr
  2. Julián Casanova (2001) "La iglesia de Franco" ISBN 84-8460-080-7 56. orr
  3. Gabriel Jackson (2005) "La República española y la guerra civil" RBA. ISBN 84-473-3633-6. 328. orr
  4. www.noticiasdenavarra.com.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tomás Muñiz Pablos
Iruñeko apezpikua
1935 - 1946
Ondorengoa
Enrique Delgado y Gómez


Aurrekoa
Prudencio Melo y Alcalde
Valentziako artzapezpikua
1946 - 1966
Ondorengoa
José María García Lahiguera