Vatikano Hiria
| Vatikano Hiriko Estatua Stato della Città del Vaticano |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Nazio ereserkia: Inno e Marcia Pontificale (Aita Santuaren ereserkia eta martxa) |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Vatikano Hiria1 41°54′N 12°27′E / 41.900°N 12.450°E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Italiera | ||
| Gobernua
Aita Santua
Presidentea |
Monarkia eklesiastikoa Frantzisko Giuseppe Bertello |
||
| Sorrera - Laterango Ituna |
1929ko otsailaren 11 |
||
| Eremua
• Guztira
|
0,44 km² (233.) |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2009)
• Dentsitatea Herritarra |
826 (220.) 1.877 biztanle/km² (6.) vatikanoar |
||
| Dirua | Euroa (€) (EUR) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
CET (UTC +1) CEST (UTC +2) |
||
| Interneteko domeinua | .va | ||
| Telefono aurrezenbakia | +379 |
||
|
1Vatikanoa hiri-estatu bat da.
|
|||
Vatikano Hiria[1] (italieraz, Stato della Città del Vaticano) —Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua[2]— munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBErekin harreman zuzenik).
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.
- San Petri basilika da eraikinik aipagarriena, Bramante, Michelangelo eta Maderno arkitektoek eraikia.
Erroman bertan, Vatikanoko lurretatik kanpo, baina haren subirautza pean (enbaxaden antzera) beste hiru basilika ditu:
Eta, haiekin batera, Castelgandolfo jauregia, Erromatik kanpo, ordea.
Gobernua eta politika[aldatu]
Aita Santuak bere baitan biltzen ditu Eliza Katolikoaren eta Vatikano Hiriaren buruzagitza gorenak. Aita Santua kardinalek aukeratzen dute aurrekoa hil ondoren, konklabe deritzan prozesuan. Behin bere onarpena eman ondoren, hautatua Aita Santu bihurtzen da.
Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.
Ekonomia[aldatu]
Vatikanoarenko ekonomia turismora bideratuta dago nagusiki. Horrela, diru sarrera nagusiak liburu, oroigarri, seilu eta txanponak saltzetik datozkio, Vatikanoko Museorako sarrerez gain. Nolanahi ere, mundu osoko katolikoek (apezpiku, apez eta laikoek) ematen dioten diruak ekonomia orekatzen laguntzen du.
Hedabideak[aldatu]
Vatikano Irratia 1931n eraiki zuen Guglielmo Marconi irratiaren asmatzaileak. Munduko irratirik zaharrenetakoa da, beraz. Gaur egun, 47 hizkuntzatan emititzen du, eta mundu guztian entzun daitezke haren programak, Internet bidez.
L'Osservatore Romano egunkaria 1861ean sortu zen, Aita Santuaren eta Elizaren apologia egin eta haien ekintzen berri emateko. Gaur egun, italieraz egunero argitaratzen den edizioaz gain, beste hizkuntza batzuetan astekari gisan argitaratzen da.
Vatikanoko Telebista Zentroak programa erlijiosoak ekoitzi eta nazioarteko hainbat telebistari saltzen dizkie, batez ere Aita Santuaren bidaia eta ekitaldiei buruzkoak.
Bitxikeriak[aldatu]
| Vatikano Hiria1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
San Petri basilika eta Jauregi Apostolikoaren arratseko ikuspegia |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 286 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1984 (VIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Estatistikaren alorreko txiste ezagun batek dioen moduan, Vatikanoan bi Aita Santu daude kilometro koadroko (estatuak kilometro koadro erdiko eremua du).
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-29
- ↑ Vatikano Hiriak eta Egoitza Santuak izaera juridiko desberdina dute nazioarteko zuzenbidean [1]
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- Vatikano Hiriko webgune ofiziala
- Vatikano Irratia on-line
|
||||||||